Horrela izan zen Durangoko jaietako Txupinazo Txikia
Durangoko UMEEN EGUNEKO pregoilariak izatea eta txupina botatzea egokitu zaigu Zabalarra eskola osatzen dugun komunitate osoari eta gure ordezkariak 6.mailako ikasleak izango dira.
Umeen Eguna urriaren 12an, larunbatean, ospatuko da eta egitaraua ondorengoa izango da:
12:00 Patxikotxuren kalejira ZABALARRA ESKOLArekin Ezkurditik udaletxeraino eta ohorezko aurreskua.
12:30 Txupinazo txikia ZABALARRA ESKOLAren eskutik udaletxe plazan.
Zatoz!!!
Atletismo, Futbol, Karate, Multikirola eta Saskibaloia dira eskolako kirol jarduerak
1.- IRAUPENA
Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira (8 hilabete). Hiru tartetan banatzen direlarik:
a) Urria.
b) Azaroa, Abendua.
c) Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza.
Ikasturtean zehar haurren batek kirolen batean hasi nahiko baluke aukerak aztertuko lirateke.
Edozein zalantzarik izanez gero kiroletako posta elektronikoa erabili zabalarrakirola@gmail.com.
2.- ORDAINKETAK
Tarte bakoitzaren 10. eguna igaro aurretik epe horretako kuota osoa ordaindu beharko da.
Horretarako IGEaren kontu zenbakia eta adierazi beharrekoak errazten dizkizugu:
Entitatea: Kutxabank
K/K Zenbakia: ES16 2095 0397 5091 1100 1283
Kontzeptua: UMEAREN IZEN-ABIZENAK + JARDUERA
Jarduera guztiak hilean 18 eurotako balioa dute
Kuotak
Jarduera Kuota
Atletismo, ● Urriko oradainketa (Urria) // Urriak 10 baino lehen //18 euro
Futbol, ● Azaroko ordainketa (Azaroa eta Abendua) // Azaroak 10 baino lehen // 36 euro
Karate, ● Urtarrileko ordainketa (Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, eta Maiatza) // Urtarrilak 10 baino lehen // 90€
Multikirola,
Saskibaloia 18 € / hilero
Guztira 144 euro jarduerako, zenbateko osoa urrian ordaindu daiteke.
Kutxabank-en konturik ez baduzu, kutxabankeko bulego batean zuzenean kuota ordaintzeko aukera duzu. Ez emon izenik komisioa ez ordaintzeko, eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdin batean sartu umearen izen-abizenak adieraziz, horrela ordainketa haurrarekin lotuko dugu.
Ordainketa ez bada egiten, erreklamatuko dizugu, eta erantzunik jaso ezean haurraren BAJA suposatuko du.
Zenbateko osoa (144 euro) Urrian ordaintzeko aukera dago.
Ordainketen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu diruzaintza taldeari berri eman ahal diozu honako posta elektronikoan: zabalarrafinantzak@gmail.com
3.- ARAUAK
Guztia ahalik eta modu egokienean atera dadin, hurrengo arauak bete beharko dira:
● Puntualtasuna.
● Ikasle eta monitoreenganako errespetua.
● Arauak errespetatzea.
● Erabiltzen den materiala eta espazioa zaintzea.
● Jardunaldi trinkoko egunetan ez dira eskolazkanpo jarduerak burutuko.
Edozein zalantza, iradokizun izanez gero esandako bi posta elektroniko kontuak erabili:
● Jardueraren inguruan bada // Kirolen kudeaketa taldea // zabalarrakirola@gmail.com
● Ordainketen inguruan bada // Finantza kudeaketa taldea // zabalarrafinantzak@gmail.com
Eskulan sortzaileak, Gimnasia Erritmikoa, Ingelesa Ludikoa, Eskulanak, Antzerkia, Xakea, Robotika, Psikomotrizitatea, Funky.
1.- IRAUPENA
Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira (8 hilabete). Hiru tartetan banatzen
direlarik:
a) Urria (Alta/Baja).
b) Azaroa, Abendua.
c) Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza.
Froga tartea bukatutakoan, zure seme-alabak ez badu ikastaroan jarraitu nahi, urriko kuota ordaindu eta bajaren berri eman beharko duzu eskolazkanpoen kudeaketa taldearen posta elektroniko helbidean (extraescolareszabalarra@gmail.com).
Froga tartea bukatutakoa, zure seme-alabak jardueran jarraitzea erabakitzen badu ordea, gainontzeko kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu behean adierazten diren datetan, maiatzaren bukaerararte. Ikasturtean zehar haurren batek jardueraren batean hasi nahiko baluke aukerak aztertuko lirateke baldin eta lekua balego.
Haurren izen emotearen edozein aldaketa eskolazkanpoen kudeaketa taldearen posta elektronikoren bitartez (extraescolareszabalarra@gmail.com) adierazi beharko da kontutan hartu dadin.
2.- ORDAINKETAK
Tarte bakoitzaren 10. eguna igaro aurretik epe horretako kuota osoa ordaindu beharko da.
Horretarako IGEaren kontu zenbakia eta adierazi beharrekoak errazten dizkizugu:
Entitatea: Kutxabank
K/K Zenbakia: ES16 2095 0397 5091 1100 1283
Kontzeptua: UMEAREN IZEN-ABIZENAK + JARDUERA
Jarduera guztiak hilean 13 eurotako balioa dute
Kuotak
Jarduera Kuota
Eskulan Sortzaileak 13 € / hilero
Eskulanak ● Urriko oradainketa (Urria, Alta/Baja) // Urriak 10 baino lehen // 13 euro
Gimnasia Erritmikoa ● Azaroko ordainketa (Azaroa eta Abendua) // Azaroak 10 baino lehen // 26 euro
Ingelera Ludikoa ● Urtarrileko ordainketa (Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, eta Maiatza) //
Antzerkia Urtarrilak 10 baino lehen // 65 euro
Xakea
Funky Guztira 104 euro jarduerako, zenbateko osoa urrian ordaindu daiteke.
Robotika
Kutxabank-en konturik ez baduzu, kutxabankeko bulego batean zuzenean kuota ordaintzeko aukera duzu. Ez emon izenik komisioa ez ordaintzeko, eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdin batean sartu umearen izen-abizenak adieraziz, horrela ordainketa haurrarekin lotuko dugu.
Ordainketa ez bada egiten, erreklamatuko dizugu, eta erantzunik jaso ezean haurraren BAJA suposatuko du.
Zenbateko osoa (104 euro) Urrian ordaintzeko aukera dago.
Ordainketen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu diruzaintza taldeari berri eman ahal diozu honako posta elektronikoan: zabalarrafinantzak@gmail.com
3.- ARAUAK
Guztia ahalik eta modu egokienean atera dadin, hurrengo arauak bete beharko dira:
● Puntualtasuna.
● Ikasle eta monitoreenganako errespetua.
● Arauak errespetatzea.
● Erabiltzen den materiala eta espazioa zaintzea.
● Haurrak egunero izango dituzten jardueren berri izan behar dute, lan hori gurasoen ardura delarik.
● Jardunaldi trinkoko egunetan ez dira eskolazkanpo jarduerak burutuko.
● Eguerdian eskolazkanpo jardueraren batean izena emanda dagoen haurren batek ez badoa jantokira jakinarazi beharko da. Edozein zalantza, iradokizun izanez gero esandako bi posta elektroniko kontuak erabili:
● Jardueraren inguruan bada // Eskolazkanpokoen kudeaketa taldea // extraeskolareszabalarra@gmail.com
● Ordainketen inguruan bada // Finantza kudeaketa taldea // zabalarrafinantzak@gmail.com
LEHENDIK BEKADUNAK DIRENAK
Ikasturte honetarako beka eskatzeko epea zabaldu da . Zuen seme-alabek eramango dute iaz betetako bekaren inprimakia. Datuak konprobatu eta, ondo balego dena, balidatu dezakezue.
Bi modu daude balidatzeko:
1.- Bekan bertan agertzen zaizuen helbide elektronikoan klik egin egiaztatze kodean.
2.- Eskolatik pasatu iragarki taulan jarri dugun egutegia eta ordutegia errespetatuz.
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
-Banatutako bikoteen arteko konbenioak eta tutela/adopzioen kasuetan iaztik
aldaketarik ez balego, ez da ezer aurkeztu behar.
-Minusbalien paperak bai aurkeztu behar dira.
-EHtik kanpo egiten badira Errenta deklarazioak ,bai aurkeztu behar dira.
-EH-n egiten diren Errenta aitorpenaren agiriak ez dira aurkeztu behar.
-Haziendan deklaratu gabeko ingresoen dokumentuak bai aurkeztu behar dira.
-Deklarazioa egiten dutenek eta Lanbideko diru-laguntzen agiriak ez dira aurkeztu
behar.
– Diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan
badu, dokumentu horiek aurkeztu behar ditu.
BERRIAK
On-line egin ditzakezue edota ikastetxetik pasatu.
BEKAK 19/20
Urriaren 2tik / 29ra bekak egiteko epea irekitzen da. Bekak on-line egin ditzakezue edota ikastetxetik pasatu aurkezten dizuegun egutegia eta ordutegia jarraituz:
Alfabetikoki |
Egunak |
Ordutegia |
A |
Urriak 2 (asteazkena) |
(9:15-10.00) (11:30-15.00) |
B-C-D |
Urriak 3 (osteguna) |
(9:15-11:30) (12:30 – 15:00) |
E-F-G |
Urriak 4 (ostirala) |
(9:15-15:00) |
H-I-J-K-L |
Urriak 7 (astelehena) |
(9:15-11:00) (12:30 . 15:00) |
M |
Urriak 8 (asteartea) |
(9:15-10.00) (11:30-15.00) |
N-O-P |
Urriak 9 (asteazkena) |
(9:15-10.00) (11:30-15.00) |
Q-R-S |
Urriak10 (osteguna) |
(9:15-11:30) (12:30 – 15:00) |
T-U |
Urriak 11 (ostirala) |
(9:15-15:00) |
V – W – X – Y -Z |
Urriak 15 (asteartea) |
(9:15-10.00) (11:30-15.00) |
BEKA BERRIEN ESKAERA |
Urriak 16 (asteazkena) |
(9:15-10.00) (11:30-15.00) |
BEKA BERRIEN ESKAERA |
Urriak 17 ( osteguna) |
(9:15-11:30) (12:30 – 15:00) |
San Fausto jaietan txupinero txikiak izango gara Umeen Egunean. Hori dela eta bertso batzuk prestatu dute 6. mailakoen ikasleek.
Hau da letra eta musika denok entsaitu dezagun egun horretan danok batera abesteko!
BERTSOAK
SAN FAUSTOAK DIRA TA
OSPATU DITZAGUN (BIS)
ALAITASUNA BAKEA ETA ZORIONA LAGUN AI AI(BIS)
TRALA LALALALALA
ZABALARRA ESKOLATIK
DURANGARROI DEIA (BIS)
ERRESPETUAZ OSPA DADILA
GIRO ONEZ JAIA AI AI (BIS)
TRALALALALALALA
ZEZENAK TA BARRAKAK
MUSIKA TA DANTZA (BIS)
LOTU DITZAGUN
DANOK ESKUAK
ZURIA ZEIN BALTZA AI AI (BIS)
TRALALALALALALA
GORA BERAZ SAN FAUSTO
GORA DURANGARRAK (BIS)
GORA EMAKUME GORA GIZONAK
GAZTEAK ETA ZAHARRAK AI AI (BIS)
TRALALALALALALALALA
Datorren asteartearen 24an, eta ostegunaren 26an IGEren gelan Zabalarrako kamisetak, sudaderak eta poltsak jarriko ditugu salmentan.
Bateren batek ezin badu eta interesatuta badago, mesedez email bat bidali helbide honetara zabalarra@gmail.com