EKAINAREN 5ean, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara
Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da
GAI ORDENA
- Aurreko aktaren onarpena URRIKO ASANBLADAREN AKTA [PDF]
- Iragandako ikasturteko kontularitza- itxiera eta datorren ikasturteko kuotak
- Ikasturteko Urteko Plana
- Batzordeen aldaketa
- Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )
BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.
————————————————————————————
Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Ekainaren 4an, asteartea, baino lehen:
Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.
2019-2020 Ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerak prest daukaguz eta aukera ditzakezue.
IZENA EMATEKO EPEA: Ekainak 11ra arte
- Ekainak 6, osteguna, 16:30etik 17:00etara IGEaren ikasgelan egongo gara, hurbildu ahal zaitezten eta zuen zalantzak argitu edo eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazio gehiago eduki dezazun.
- Jarduerak gutxienez 8 eta gehienez 12 parte hartzaile izan behar dituzte, beraz garrantzitsua da oso izena ematea suposatzen duen inplikazioa.
- Jarduera batean parte-hartzaile minimoa ez bada lortzen, hau bertan behera geratuko da.
- Logistika edota leku arazoengatik jarduera bertan behera gera daiteke.
- Familien inplikazioa garrantzitsu eta beharrezkoa da jarduerek garapen egokia izan dezaten.
- Jardueretako eta taldeetako zerrendak Irailean eskolan jarriko dira.
- Jarduerak Urrian hasiko dira.
- Jarduera lagaketa edo jarduera aldaketa lehenbailehen jakinarazi behar da posta elektronikoaren bitartez. (extraescolareszabalarra@gmail.com)
- Ingelera ludikoa jatorrizko irakasle batek emango du (LH3 arte).
- (*) 2010 – 2011 urteko haurrak jantokian 1go eta 2. txanden artean banatuko dira. Datu horren arabera txanda batean edo bestean jarriko dira.
Dakizuen bezala uda heltzear dago eta horrekin batera udako Saharar kanpamentua ere. Aurten 4 urtetik 11 urte bitarterainoko haurrak datoz Izurtzako Etxera.
Beraz oraingoan ere zuen laguntza behar dugu. Goian aipatutako urte horietako haurrentzako oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, eskolako amantalak, berokiak, bainujantziak etab. behar ditugu. Donazio hori egin nahi izanez gero, Zabalarra eskolan uztea besterik ez duzue ekainaren 3tik 14ra.
Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 21ean, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak,…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten bait da.
Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere pintxoekin, pastelekin eta gozokiekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.
Elikagaiekiko intolerantziak edota alergiak dituztenentzako gune bat atonduko da.
Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren 10a baino lehen. Zure datuak eta zurekin harremanetan nola jarri zabalarra@gmail.com helbidean edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.
Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta zabalarraige.org blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –
2019KO ZABALARRAKO FESTARAKO BOLUNTARIOAK
1. IZEN ABIZENAK
2. IZEN ABIZENAK
TELEFONOA
E‐MAILA
Tortila/bizkotxoa eramango dut
Jardueretan lagunduko dut (tailerrak, sukaldea, taberna, jolasak…)
Beste gauzetan lagunduko dut (antolaketa, garbiketa…)
ZE ORDUTEGITAN NAHIAGO DUDAN :
15:00‐17:00 17:00‐19:00 19:00‐22:00
Igandean ekainaren 2an 13:00etan Ezkurdiko kioskoan Durangoko Artisten Elkarteak antolatutako lehiaketako sari banaketa egongo da eta gure eskolako bost ikaslek jasoko dute saria.
Aurkeztutako Artelan guztiak Ezkurdiko udal aretoan daude ikusgai maiatzaren 24tik ekainaren 9ra.
Sarrera librea da nahi duenak ikusteko aukera izan dezan.
Sari banaketara eta erakusketa ikustera joatera animatu zaitezte!!!
Ikasturtearen amaieran Zabalarra aldizkariaren 7. zenbakia argitaratuko dugu.
Hau dala eta, datorren ostiralean, maiatzaren 31n, goizeko 9:35etik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.
Egun horretan umea ez bada eskolara joaten posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzea, bere izen abizena zein den adieraziz, horrela, aldizkarian, bere taldearekin batera agertzeko.
Kurtso amaierako jaialdia bertan dugu, eta urtero lez, Belen Piñerok Playback saio bat prestatuko du parte hartu nahi duten ume guztiekin. Gainera, aurten, helduok ere parte hartu ahal dugu.
Entseguen datak: ekainaren 4, 6, 11 eta 13an (Gimnasioan)
-
Lehen Hezkuntza 1., 2. eta 3. Mailakoak – 16:50etik 17:30era
-
Lehen Hezkauntzako 4., 5. eta 6. Mailakoak – 17:30etatik 18:00etara
-
Helduak – 18:00etatik 18:30era
Entsegu guztietara joan behar da
2019-2020 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu ahal den arinen.
Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:
* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..
* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….
* 2019-2020an egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………
* Menu mota:
Oinarrizkoa ¨ Txerririk ez ¨ Obolaktobejetarianoa ¨ Obolaktobejetarianoa arrainarekin ¨
* Berezia (mediku agiriaz) EZ ¨ BAI ¨ Zein?……………………………….
*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik): BAI ¨ EZ ¨
* Nire umea ez da jantokian geldituko ¨