Kurtso amaierako jaialdia bertan dugu, eta urtero lez, Belen Piñerok Playback saio bat prestatuko du parte hartu nahi duten ume guztiekin. Gainera, aurten, helduok ere parte hartu ahal dugu.

Entseguen datak: ekainaren 4, 6, 11 eta 13an (Gimnasioan)

  • Lehen Hezkuntza 1., 2. eta 3. Mailakoak – 16:50etik 17:30era

  • Lehen Hezkauntzako 4., 5. eta 6. Mailakoak – 17:30etatik 18:00etara

  • Helduak – 18:00etatik 18:30era

Entsegu guztietara joan behar da

JAIA MARTXAN JARRI DADILA!!

Partekatu

2019-2020 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu ahal den arinen.

Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:

* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..

* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….

* 2019-2020an  egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………

* Menu mota:

Oinarrizkoa ¨   Txerririk ez ¨   Obolaktobejetarianoa ¨   Obolaktobejetarianoa arrainarekin ¨

* Berezia (mediku agiriaz)                 EZ ¨              BAI ¨            Zein?……………………………….

*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik):    BAI ¨         EZ ¨

* Nire umea ez da jantokian geldituko  ¨

Partekatu

Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Errenterian izango da ekainaren 2an, igandean.

IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 9:45ean irtengo da eta Errenteriatik arratsaldeko 18:00etan.

Prezioa 4 €koa izango da pertsonako (2 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaitzen).

Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Maiatzaren 28an, asteartean, IGEren gelan, 16:45etik 17:15era

EGUN EZBERDIN BAT IGAROTZERA ANIMA ZAITEZTE!!!

Partekatu