2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko epea zabalduko da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra arte (biak barne)
ARRETA ORDUTEGIA:
Astelehenetik Ostiralera: 9.15-15.00
Astearteak: 9.15 – 10.30
11.30 – 15.00
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Joan zen astean, ostegunean (urtarrilak 10) Eusko Jaurlaritzak iragarpen bat egin zuen eta hurrengo egunean, ostirala (urtarrilak 11), “Berton Bertokoa” ekimenetik bideo bat atera genuen, beste behin gure esakerak azalduz, eta batez ere sukalderik ez daukaten eskoletan haiek ezartzea eskatuz.
Bi gertakizun hauen inguruko informazioa ere, komunikabide, zein sare sozial desberdinen bidez plazaratu da, komunikatzaile bakoitzak bere estiloan helarazi duelarik informazioa; eta informazio honi gehitzen zaizkio baita gertakizun hauen inguruko balorazio desberdinak ere (EHIGE, BIGE, Justicia Alimentaria, eta beste zenbait taldetakoak).
“Berton Bertokoa” ekimenaren taldekideok, bapateko informazio uholde honek, eskoletan nahasmen nabaria sortu duela ikusi dugu, eta hargatik, eskoleta komunitateari azalpen argi bat zor dizuegula uste dugu. Hala izanik, bi gertakizun hauen inguruko gure ikuspegia helarazi nahi dizuegu:
Badira jadanik urte batzuk, Euskadiko zenbait eskola jantoki ari direla sistema ofizialaz at, IGEen ekimenez beraien sukalde eta jantokiak kudeatzen; haiei, azken urteetan, proiektu pilotuetako eskolak batu zaizkie. Eusko Jaurlaritzatik inoiz ez dute erraztasunik jaso eskola hauek (ez lehendik ari direnek ezta proiektu pilotuetakoek ere), eta badirudi, aukera berri honen bidez, behintzat diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dutela, eta “alegalak” izateari utziko diotela. Eta ondorioz, badirudi, eskola hauek daramaten kudeaketa arau barruan eredu gisa sartzeko legedia aldatzea erabaki duela Eusko Jaurlaritzak.
Alde horretatik, txalo bero bat merezi duela esango genuke, behintzat pausu bat eman duelako eskola hauen jarduna “legeztatuz” eta bide batez, beste kudeaketa eredu batzuek izateko esperantzari atea zabalduz. Eta zorionak orain artean sistemaz kanpo, kudeaketaren eta ardura hauen nekeak eta zailtasunak beren gain hartuaz, beraien ereduaren alde borrokan jardun duten eskola horiei.
Eskola hauek frogatu dute, beraien eredua eraginkorra dela. Frogatua gelditu da catering bidezko sistemaz at, eta gurasoentzat inongo ekonomia kostu gehikuntza gabe, posible dela gure haurrei elikadura osasungarri bat ematea. Eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek, onartu behar izan dute beraien planteamenduetako ereduari alternatibak badaudekeela.
Baina Hezkuntza Sailaren pausu hau, aurrerakoa izan arren, ez doa gure eskariak betetzeko zentzuan; hau ez da gure taldeak eskatzen duen eredua. Hau, gure ustetan jantokien lege orokorrak zeukan zulo bati josi dioten adabakia da. Gure taldeak ereduaren berrikuspen integral bat eskatzen du, honako irizpideak kontuan izango dituena:
Bestalde, IGEen konposizioa aldakorra da, eta IGE desberdinek, edo berberak ikasturte desberdinetan (haietako kideen desberdintasunen ondorioz) izan ditzakeen irizpide eta haien ondoriozko erabakiek, jantokien kudeaketak eskatzen duen egonkortasuna zalantzan jar dezakete.
Gainera, gure ustez eskola bakoitzak aukera izan behar du eredu baten edo besteren alde egiteko, baita catering-etan oinarritutako aukera bat hartzeko ere, baina beste baldintza batzutan. Orain artean, lege-ebazpen bat daukagu gainera honen inguruan, argi dago catering enpresek aukeratu dutela zein eskolatan eta zein preziotan lan egin. Eta Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu kontu honen inguruan ezer ez zekiela esanaz. Baina gure ustetan eskolek izan beharko lukete, catering enpresen sistema hautatuz gero, zein enpresarekin lan egin nahi duten aukeratzeko ahalmena. Gaur egungo sistemak ez du hau ahalbidetzen.
Irakasleekin elkarlanean aritu beharko lukete; era batera edo bestera, eskolako ikas-komunitatearen kide izanik gure haurren hezkuntzaren parte baitira. Gaur egun, langile hauen borondatearen zalantzarik ez dugun arren, eskola eta langile hauen artean beste enpresa bat izateak (catering enpresa) langile hauek jarduera hezitzaile honetan eskolarekin batera aritzeko oztopo bat suposatzen du.
Bertako ekoizleen aldeko apostuak onura nabarmenak ekarriko lituzke elikagaien osasungarritasunaren aldetik. Produktu freskoak, garaikoak eta zirkuitu laburrekoak izateak, kontserbazio luzekoen aldean, kontsumituko liratekeen elikagaien propietateen alde egingo luke nabarmen. Elikagaien segurtasunaren aldetik ere onurak ekarriko lituzke; alde batetik oraingo elikagaien jatorria ez dakigularik, ez daukagulako janari horiek izan ditzaketen produktu zoosanitario edota fitosanitarioen hondakinen edo bestelako osagai kaltegarrien berri (herrialde desberdinetan, bai ekoizpen-arauak, zein kontrolak desberdinak dira); eta bestalde, bertako ekoizleengan konfidantza daukagulako, uste dugulako beraien esfortzuak elikagai sanoak egitera bideratzen dituztela, eta gehiago haurren kontsumorako izango den elikagai bat bada.
Honenbestez, beste behin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari dei egiten diogu lege planteamendu serio bat eztabaida dezagun, adabakiak alde batera utziz, eta sistema honetan, erakunde bakoitzak dagokion erantzunkizuna har dezan.
Iragarpen hau proiektu pilotuetan dabiltzan eskolentzat lasaigarri izan daitekeen arren, gure ikuspuntutik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak eskuak garbitu nahi izan ditu kontu honetan; zerbait egin duela esanaz, benetan bere gabeziak estali besterik ez duenean egin.
Bideo pirata honek beste pausu txiki bat suposatzen du, gure helburu den eskola-jantoki ereduaren bidean. Orain artean egin ditugun hainbat ekintza eta jaso ditugun atxikimendu ugarien berri ematen da, eta umore kontestu batean gure haserrea helarazten zaie egungo egoera mantentzearen azken arduradunei: “Iñigo Urkullu jauna eta Kristina Uriarte anderea”-ri.
Durangaldeko eskoletan sukaldeak jartzeko eskaera konkretua da bideoan argi azaltzen dena. Ezinbesteko baldintzatzat jotzen dugu eskola bakoitzeko jangelan bertan sukaldatutako janariak izateko. Eta bideoarekin batera bidali dugun oharrean orain arteko elkarrizketa eta ahalegin ugariek izan dituzten ondorio hutsalak sortzen digun erneguaren berri ematen da.
Besterik gabe, eskerrik asko lerro hauek irakurtzeari eman diozun arretagatik, eta egungo egoeraren eta “Berton Bertokoa” ekimenaren inguruko zalantzak argitzeko balio izango duela espero dugu.
Agur bero bat,
Gaizka Agirre eta Isabel Gonzalez
Berton Bertokoa taldeko Zabalarra Eskolako kideak
Aurten ere Rio de Oro elkarteak Sahara herriarentzat elikagaiak biltzeko kanpaina martxan jarri du.
Kanpaina 5 egunetakoa izango da urtarrilaren 14tik 21era egun horiek barne.
Batuko diren jakiak hauek izango dira: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, hegaluzea oliotan eta sardinak oliotan. Beste alde batetik emakumeentzako konpresak ere jasoko dira.
Lagundu nahi baduzue idazkaritza ondoan dagoen kutxan utzi ditzakezue asteko edozein egunetan.
Olentzero eta Mari Domingi prest daude datorren abenduaren 21ean gure eskolara heltzeko!
Egun horretan jaialdia egongo da eta arratsaldean ez da klaserik egongo.
Ordutegia honako hau izango da:
Sarrera: beti bezala: 9,00etan
Irteera: Etxean bazkaltzen dutenak: 13,00etan
Jantokian bazkaltzen dutenak 14,00etan edo 15,00etan
Egun horretan txikiek ez dute siestarik egingo. Bestalde, ostegunerako, eskolan siesta botatzen duten umeek poltsa bat ekartzea komeni da, manta eta izara eramateko.
Egun honetan ikasleak baserritar edota praka urdina, alkandora/kamiseta zuria eta koadrodun zapiarekin jantzita joan daitezke.
OHARRA: Txapelak eta zapiak izena jarrita izan beharko dute eta 2 eta 3 urtekoei gerrikoa, azpikogona eta abarkak ez janztea gomendatzen dute iralasleek
Tailerrak eskaintzen duena:
Sormena, guztiok daukagun trebetasuna da eta bere garapena umeetatik ikasi dezakegu.
Eskulanen bidez, sormena sustatu eta sentimenduak adierazi daitezke.
Gauza berriak egiten ikasteaz gainondo pasatzen dute:
EMATEN DITUEN ETEKINAK:
TAILER MOTAK
Hurrengo tailerrak burutu daitezke,umeen adina oinarritzat harturik eta proposamen desberdinak jasotzeko prest egonik :
Urtearen garaiaren arabera ere, hurrengo tailerrak egin daitezke:
Zapiak, apaingarriak, pin-ak , zintak, diademak, koadroetako oihal tipikoarekin edo Patxikotxuen irudiekin marrazkiarekin…
Gabonetako postalak,kartulinekin,purpurinekin, zuhaitzeko hostoekin,
Arboletarako edo oparitzeko eguberri- apaingarriak…
Beraien ideia garatzea, mozorroak egitea,eurak dituen mozorroak berrerabiliz berriak sortzea …
Azken finean,Sormen tailer honetatik umeen sormena eta irudimena garatzea izango litzateke azken helburua, jarraile batzuk irakatsiz beraien adierazpen artistikoa,teknika desberdinen erabilera,materialen erabilera egokia eta, bideratzen lagunduz.
Jaun andreak, oihala irekitzen da!
Jarduera honek umeengan dituen onurak:
Ahozko adierazpena garatzeko laguntzen du eta haurren komunikazioa hobetzeko balio du (ahozkera, jarioa, argitasuna, hiztegia….).
Sormena eta irudimena estimulatzen ditu, gaur egun hain garrantzitsua dena, gaur egungo jostailu gehienek ez baituzte ematen honeterako aukera. Irudikatzen diren lanetan zehar eta talde-lanaren umeek balio asko ikas ditzakete: berdintasuna, errespetua, kolaborazioa, erantzukizuna, konpromisoa, tolerantzia…
Lehen klaseak, taldea jada eginda, umeak hobeto ezagutzeko erabiliko ditugu, konfiantza hartzeko eta talde bezala jolasteko. Ariketak egingo ditugu lotsa galtzeko. Hurrengo klaseetan ahots ariketak eta gorputzaren ariketak egingo ditugu, gurasoen aurrean Eguberri baino lehen aurkeztuko dugun lana sortuko dugu.
Eguberrien ondoren ozen hitz egiteko ariketak eta jendearen aurrean hobe sentitzeko ariketak egingo ditugu.
Ikasturte amaiera lana sortuko dugu inprobisazio-jokoen bidez.
SARRERA
Artisautza eta eskulanen mundua oso zabala da eta originaltasuna eta xehetasuna sortzen diren objektuetan datza mundu horren berezitasuna. Teknika eta material ezberdinak erabiliz, edozein objekturi ukitu pertsonala ematen ikasiko da.
Eskolaz kanpoko ekintzetan proposamen ezberdinekin frogatzen, ezagutzeko, garatzeko…nork bere burua ezagutzeko eta gozatzeko.
Eskulanak ikasleen artean elkarlana, irudimena eta euskararen erabilera sustatzea du helburu. Apartak dira hau guztia lortzeko, izan ere, balore ezberdinak jorratzeko aukera asko ageri zaizkigu.
HELBURU OROKORRAK
SAIOEN METODOLOGIA
Haurrak jolastokitik batu egiten dira, txartel bat lepoan dutela, ilara bat egiten dute denok batera gelara igotzeko.
IGEren gela eskulanetarako erabiltzea erabaki da, beraz, bertanbeharrezko material guztia eskura daukagu.
Material guztia izateaz gain, haurrak kamiseta zaharrak dituzte gelan arropa ez zikintzeko. (Kamisetak aurreko urteetakoak dira eta bertan gordeta dauzkagu.)
Ordubeteko saioak dira, hauek amaitu ostean ilara egin eta jolastokira jaisten dira.
ESKULANEN METODOLOGIA
Eskulanak gaika lantzen dira. Adinaren arabera eskulanak moldatzen
dira eskulanak
URRIA
AZAROA
ABENDUA
URTARRILA
OTSAILA
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA
Eskulanen ordena eta egiten denaren zailtasuna oso desberdina da taldearen arabera. Urtean zehar aldaketak egon daitezke, bakoitzaren erritmoaren arabera.
MATERIALA
Margoak
Manley
Rotulagailuak
Tenperak
Tizak
Artaziak
Pegamentoa
Orriak
Kartulinak
Zoka
Makarroiak, babak…
Pultsera apaingarriak Plastikozko platerrak Kartoia
Goma Eva
Fieltroa
Gometzak
Artilea
Silikona
Harriak
Hostoak
“Xakean, bizitzan bezala, jokaldirik onena egiten dena beti da.”
Xakea maila desberdinetan banatuta egongo da adinaren arabera.
Era desberdinetan erakutsiko da.Hau da:
Betiko xakea, jan jan xakea, peoien lasterketa damen pastela, oka xakea, piezak – pasa, kartekin xakea, xakea itxuan eta abar. Era desberdinak erabilita motibazio gehiago dago.
Lortu nahi diren helburuak:
Maila txikiena pieza guztien mugimenduak erakutsiko zaie. Mate errezak eta taktika apur bat. Maila goragoan mate batzuk, taktika eta estrategi desberdinak. Baina helburu nagusia xakearekin disfrutatzea izango da.
Eskolarteko xake topaketak ere egongo dira parte hartu nahi duenarentzako. Igande batzutan izaten dira eta hiru orduko iraupena izaten
KLASEAK 2018-19
Klase hauetan marrazketa eta margogintzako 9 eta 12 urte arteko ikasleei moldatutako oinarrizko ikasketak emango dira. Klaseak hiru hiruhilabeteetan banatuko dira.
1.HIRUHILABETEA (urria, azaroa, abendua)
Hiruhilabete honetan marrazketarekin hasiko gara gai hauek landuz batez ere:
Hau guztia gai interaktiboekin jorratuko dugu, hala nola paisaiak, marrazki bizidunak, animaliak…
Garrantzitsua izango da eskuak arintasuna hartzeko ariketak egitea umeak, gutxinaka, erregelarik gabeko marra zuzenak egiteko haien kabuz eta, horrela, pultsuz egindako marrazketan adituak egingo dira. Horri esker, ikasle bakoitzak bere estilo propioa garatu ahal izango du.
2.HIRUHILABETEA (urtarrila, otsaila, martxoa)
Kurtsoaren etapa honetan, eta orain arte emandakoa kontuan hartuta (lehen hiruhilabetean ikasiak), margolaritzaren oinarriekin hasiko gara.
Ikasiko dugun lehena koloreen nahasketa izango da, kuadro kromatiko batekin, ikasleak kolore gamen munduan sartzeko. Gero margolan batzuk egingo ditugu argi-ilun teknikarekin, hau da, argazki baten itzalak eta argi fokuak bananduz.
Hiruhilabete hau amaitzeko, 2-3 azkenengo klaseak akrilikoz egindako kuadro bat egitera emango ditugu.
3.HIRUHILABETEA (apirila, maiatza, ekaina)
Azken hiruhilabete hau akuarelak erabiliko ditugu, honekin ura eta pigmentuaren mailak kontrolatzera ikasiko dute margolan bat egiterako orduan.
Orain arte ikasitako guztia praktikan jarriko dugu: Marrazkiak, margolanak akriliko eta akuarelekin egingo ditugu. Hiruhilabetearen amaieran lan libre bat egingo dugu, horrela ikasle bakoitza nahi duen Gaia eta teknika aukeratu izan ahalko ditu.
SARRERA
Jarraian, urtean zehar umeekin landuko diren ariketak eta erabilitako materialak azalduko dira era orokorrean eta haiekin erabiliko diren materialak. Eskolako jarduera honen helburu printzipala jolasen, musikaren eta dantzaren bidez umeek gimnasia erritmikoa ikastea eta barneratzea da. Eskolako eguneroko klaseak aparte, honen moduko jarduerak oso onak dira haien kirol ahalmenak indartzeko.
Klase bakoitza adinari egokituta izango da.
SAIOEN METODOLOGIA:
Umeak ate printzipalean batu egingo dira 16:40 etan, klase guztia fila baten itxarongo dute irakaslea etorri arte. Ume bakoitza kirol arroparekin eta ilea koleta baten lotuta etorri beharko da klase bakoitzera. Gimnasia erritmikorako erabiltzen den gela, psikomotrizitate gela da, han musika ekipoa eta behar dugun materiala baitago (uztaiak, pilotak eta sokak)
Saio bakoitzaren iraupena ordu batekoa da. klasea hasteko zapatilak kenduko dira eta jarraian gelari 3 buelta ematen dira. Jarraian, gorputz osoko beroketa lantzen da eta ondoren, 10-15 minutu erabiliko dira malgutasuna lantzeko.
Ondoren jolasen bitartez malgutasuna eta erresistentzia landuko dira.
Abendu aldera, kurtso finalerako dantza prestatzen hasiko dugu eta horretarako klaseko azken 30 minutuak erabiliko dira.
Nire asmoa aurten bi dantza egitea izango da, talde bakoitza banakako dantza bat eta bigarrena, dantza orokorra talde guztien artean.
*Programazioaren ordena eta jarduerak aldatu daitezke eta desberdinak izan daitezke umeen erritmoaren arabera eta haien adinaren arabera.
NOLA LANTZEN DA?
Harreman psikomotrizitate saioak bereziki horretarako prestatutako gela batean izango dira, eta bertan jolas askea eta beraien larritasuna eta zailtasunak adierazten laguntzeko materiala izango dute. Material honek dituzten zailtasunak bizitzen lagunduko die, eta ahal den neurrian konpontzen, betiere psikomotrizitaren laguntzaz.
Saioak astean behin izango dira eta ordubetekoak, eta banakakoak izan daitezke, taldean eginda interesgarriagoak diren arren.
LANTZEN DIREN HELBURUAK
– Umearen garapen osoa ahalbidetu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
– Jolas askean aritzeko bidea eman, sentimendu, gatazka, emozioak eta jarrerak adierazten laguntzeko.
– Izan dezaketen edozein arazo (harremanetan, afektiboak, emozioen ingurukoak, korporalak, kognitiboak…) aurreikusi eta esku hartu.
ZER DA?
Harreman psikomotrizitatearen helburua haurraren berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haren garapen orekatua bultzatzea da, bere indar-eragile, fisiko, moral, afektibo eta kognitiboen beharrei erantzuna emanez.
SARRERA
Ingelesaren irakaskuntza gero eta presenteago dago ikastetxeetan bigarren hezkuntza bezala. Gaur egungo ikasleek ingelesa beharrezkoa izango dute beraien etorkizunean. Horregatik, ezinbestekoa da adin txikietatik ikasten hastea, jokoen eta jarduera dinamikoen bitartez.
Ekintza honen helburua mintzamenean eta ingelesaren ulermenean trebatzea da, horretarako era askotako metodo ludikoak erabiliko dira, umeek hizkuntzarekin lotura emozional positiboa eta estua gara dezaten.
Praktika eta jolasa erabiltzen dira hizkuntzari beldurra kentzeko, kontzeptuak modu bisual eta dinamikoan ikasiko dituztelarik.
HELBURU OROKORRAK
METODOLOGIA
Umeak jolastokian batzen dira, eta ume bakoitzak bere txartela lepoan duelarik lerroan ikasgelara igotzen dira. Materiala klasean bertan prest egongo da.
Saioak ordu batekoak dira, beraz, bukatzerakoan, lerro bat eginez jolastokira jaitsiko gara.
Klasera sartzen garenean, lehendabizi irakaslea eta gure ikaskideak agurtuko ditugu esamolde hauek erabiliz:
SAIOAK
Metodologiari dagokionez, gai bakoitza lantzen denean, egiten diren ekintzak eta jokoak desberdinak izango dira, taldearen adinaren araberakoak, ariketa hauen zailtasuna ere desberdina izango delarik. Kontzeptuak ahalik eta bisualen eta dinamikoen lantzea da helburua.
Hauek dira landuko diren kontzeptuak:
URRIA:
AZAROA
ABENDUA
URTARRILA
OTSAILA
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA
MATERIALA
– Margoak.
– Manley.
– Rotulagailuak.
– Tizak.
– Artaziak.
– Pegamentoa.
– Orriak.
– Kartulinak.
– Gometzak.
Zabalarrako guraso elkarteak helduentzako MUSIKOTERAPIA TAILERRA eskaini nahi dizue oraingo honetan.
Zer da musikoterapia?
Hitzak berak adierazten duen moduan, musika eta bere elementuen bidez, hau da, soinua, erritmoa, melodia eta armoniaren bitartez, gizakiaren ongizate fisiko eta emozionala bilatzen duen terapia da.
Musika ardatz harturik, komunikazioa, harremanak, aprendizaia, mugimendua, adierazpena… sustatzen laguntzen du.
Gure eguneroko erritmo azkarrari, parentesi edo tarte bat egiteko aukera ezin hobea duzue honako hau! Animatu eta eman izena.
Eguna: abenduak 18, asteartea
Ordua: 17:00
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 10 euro
Umezaintza zerbitzua egongo da.
Izena emateko whatsapp-a bidali zenbaki hauetara: 639196192 edo 645718843.
Izena emateko azken eguna ASTELEHENA izango da.