Zabalarrako guraso elkarteak helduentzako MUSIKOTERAPIA TAILERRA eskaini nahi dizue oraingo honetan.

Zer da musikoterapia?

Hitzak berak adierazten duen moduan, musika eta bere elementuen bidez, hau da, soinua, erritmoa, melodia eta armoniaren bitartez, gizakiaren ongizate fisiko eta emozionala bilatzen duen terapia da.

Musika ardatz harturik, komunikazioa, harremanak, aprendizaia, mugimendua, adierazpena… sustatzen laguntzen du.

Gure eguneroko erritmo azkarrari, parentesi edo tarte bat egiteko aukera ezin hobea duzue honako hau! Animatu eta eman izena.

Eguna: abenduak 18, asteartea

Ordua: 17:00

Iraupena: 2 ordu

Prezioa: 10 euro

Umezaintza zerbitzua egongo da.

Izena emateko whatsapp-a bidali zenbaki hauetara: 639196192 edo 645718843.

Izena emateko azken eguna ASTELEHENA izango da.

Partekatu

Foto 2015-06-03 12 48 31

Zabalarrako edalontzia………………………………………6 euro

Foto 2015-06-03 21 28 42

Zabalarrako kamisetak (adin guztietarako, gizon eta emakumeentzako talla guztiak)…………………….7 euro

Zerbait erosteko interesa badaukazu bete formulario hau beharrezkoak diren datuekin (kamiseten tamainua, kopurua…) emailez bidaltzeko:

[contact-form subject=’Denda’][contact-field label=’Izen abizenak’ type=’name’ required=’1’/][contact-field label=’Zure Posta elektronikoa’ type=’email’ required=’1’/][contact-field label=’Mugikorra’ type=’text’/][contact-field label=’Erosketa egiteko datuak’ type=’textarea’ required=’1’/][/contact-form]

Partekatu

3.png

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etan egingo dugun DANTZAN parte hartzera ere gonbidatzen gaituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi du sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen digute.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin nahi dute emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen gaituzte; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

Partekatu