Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.

        URRITIK EKAINERA        ASTELEHENETIK OSTEGUNERA     16:45etik  17:45era

Lehen hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago. Jarleku kopurua mugatua da.

Bibliotekaren zaintza heldu batekin izango da. Ez da izango etxerako lanekin laguntzarik.

Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar). Lana behin eginda umea irtengo da.

Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira. Kolaboratu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, harremanetan jarri Iratxe Pérez-ekin hurrengo telefonoan 634573770 Urriaren 4, osteguna, baino lehen.

Partekatu

Martxan da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburua.

Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu gura baduue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue:izenematea.euskaraldia.eus

Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.

Zer da Ahobizi eta Belarriprest izatea? Ikusi bideoa

Laster datoz San Fausto jaiak eta Durangon Euskaraldiak bere lekutxoa izango du.

Partekatu

Familia agurgarriak

Eskolaz kanpoko ekintzen batzordetik aurtengo eskolaz-kanpoko zerrendak Eskolan ipinita daudela adierazten dizuegu. Gogoratzen dizuegu baita ere jarduerak  urriaren 1ean hasiko direla, robotikako klaseak izan ezik,  Urriaren 8an hasiko direlarik.

Azkenekoz eskertuko genuke edozein aldaketa egonez gero (altak, bajak,…) eskolaz- kanpoko ekintzen arduradunei abisatzea hainbat arinen. Horretarako  posta elektroniko bat daukagu, extraescolareszabalarra@gmail.com.

Partekatu

Urtero legez, Zabalarrako IGEak euskerako klaseak eskaitzen ditu gurasoentzako, baina oraingo honetan AEKren bitartez.

Beraz interesatua dagoena utzi dezala orri hau beteta Eskolako harreran (Xaberrenenan) edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora eta kontaktuan jarriko gara taldeak antolatzeko

Euskerako klaseak hartzeko interesa daukat:

Izena………………………………………………………………………………………………………………………

Telefonoi zenbakia…………………………………………………………………………………………………….

Partekatu