Prest daude eskolako kirol jertseak!!
Gaur, ekainak 1, salgai egongo dira IGEren gelan 16:30etik 17:15era 15 eurotan

Kurtso amaierako jaialdia bertan dugu, eta urtero legez, Belen Piñerok Playback saio bat prestatuko du parte hartu nahi duten ume guztiekin.
Entseguen datak: ekainaren 5, 7, 12 eta 14an
Entsegu guztietara joan behar da
JAIA MARTXAN JARRI DADILA!!
Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Lekeition izango da ekainaren 3an, igandean.
IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 10:00etan irtengo da eta Lekeitiotik arratsaldeko 18:00etan buelta egiteko.
Prezioa 2,50 €koa izango da pertsonako (2 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaitzen)
Izena emateko bete azpiko ohar hau joango den jende kopuruarekin (2 urteko umeak barne) maiatzaren 31a, asteazkena, baino lehen
EGUN EZBERDIN BAT IGAROTZERA ANIMA ZAITEZTE
_________________________________________________________________________
Familia____________________________________________________________
Partaide kopurua__________________ Telefonoa____________________________
Bitartean hamen daukazue abestia eta letra entsaietan joateko:

Maiatzaren 29an, asteartea, arratsaldeko 4retatik aurrera, eskolako patioan, bertoko produktuekin egindako askaria eros dezakezu seme-alabentzat.
Ekimen hau Berton Bertokoak bultzatuta dago, IGEren laguntzarekin eta inguruko produktoreek ekarriko dizkiguten bertoko ekoizpeneko lehengaiei garrantzia emotea da helburua.
Honela, euro bakar baten truke, hurrengo produktuak dasta ditzakezu: ogi artisau puzketa (Patxikobaso, Iurreta), urdaiazpikoarekin (Basatxerri, Elorrio) edo gaztarekin, gehi jogurta (Errotik, Amorebieta).
Honetaz gain, nahi duten neska-mutilek sasoi honetako fruta brotxeta egin dezakete askaria borobiltzeko.
Argazkien eta bideokliparen ikustaldia
Jantokietako batetan, eskolan bertan grabatu zen Sukalde bat jantokian bideoklipa ikusgai egongo da eta jantoki ordutegiko hainbat argazki ere. Halanola, aurrera eramango diren ekintza ezberdinak auto-finantzatzeko, proiektuaren kamiseta piratak salgai egongo dira.

2018-2019 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen ahal den arinen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu (astean 4 edo 5 egunetan eskolan bazkalduko dutenak eta monitore ratiorako eta jantokiaren dimentsionamendu guztirako kontatzen dutenak).
Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:
* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..
* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….
* 2018-2019an egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………
* Menu mota: Oinarrizkoa ¨ Txerririk ez ¨ Obolaktobejetarianoa ¨
* Berezia (mediku agiriaz) EZ ¨ BAI ¨ Zein?……………………………….
*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik): BAI ¨ EZ ¨
* Nire umea ez da jantokian geldituko ¨
Eskola garaian dauden haurren eta euren familien kezka nagusienetariko bat, irakurketa eta horren ulermena izan ohi dira. Nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri baten?
Gogoz eta disfrutatuz irakurtzean askoz errezagoa da irakurketaren onurak lortzea. Plazerak arreta sakona sortarazten du eta irakurtzen duguna gure baitan geratzen da adimena eta emozioa nahastuz.
Eskolan eta etxean haurrak gozatzea, ikastea eta mundura zabaltzeko prestatu nahi baditugu, arrera berezia eskeini behar diogu irakurketari, bai etxetik, bai eskolatik ere. Elkarlanean arituz gero, arrakastarako aukerak gehituko ditugu.
Horretarako, GALTZAGORRI Elkarteko Saroa Bikandi haur literaturaren bitartekariak maiatzaren 30ean, 17,00tik 18,30era, euskeraz eskeiniko duen solasaldira gonbidatzen zaituztegu.
Prezioa 2€-takoa izango da.
Gai nagusiak honako hauek izango dira:
*Euskarazko kalitatezko liburuak nola eskeini.
*Irakurketa bitartekari garenok, kasu honetan familiaren garrantzia.
Ume zaintza zerbitzua egongo da.
Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke, bidali mezu bate do Whatsapp-a Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, maiatzak 29, baino lehen.
Maiatzak 28 eta 29an, arratsaldeko 16’30tik aurrera, guraso batzuk ipuina, istorioak… kontatzen egongo gara eskolako patioan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Animatu eta hurbildu zuen umeekin! Ziur denok gozatuko dugula!
Datorren ostegunean, maiatzak 24, familientzako hitzaldi bat antolatu du Zabalarrako Hezkidetzako taldeak.
Gaia: “SEXU ANIZTASUNA”
Eguna: Maiatzaren 24an
Ordua: 17:30-19:30
Lekua: Zabalarra eskolako biblioteka
Zaintza zerbitzua eskainiko da.
ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!!
Zabalarrako Hezkidetzako taldea