Eskola garaian dauden haurren eta euren familien kezka nagusienetariko bat, irakurketa eta horren ulermena izan ohi dira. Nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri baten?

Gogoz eta disfrutatuz irakurtzean askoz errezagoa da irakurketaren onurak lortzea. Plazerak arreta sakona sortarazten du eta irakurtzen duguna gure baitan geratzen da adimena eta emozioa nahastuz.

Eskolan eta etxean haurrak gozatzea, ikastea eta mundura zabaltzeko prestatu nahi baditugu, arrera berezia eskeini behar diogu irakurketari, bai etxetik, bai eskolatik ere. Elkarlanean arituz gero, arrakastarako aukerak gehituko ditugu.

Horretarako, GALTZAGORRI Elkarteko Saroa Bikandi haur literaturaren bitartekariak maiatzaren 30ean, 17,00tik 18,30era, euskeraz eskeiniko duen solasaldira gonbidatzen zaituztegu.

Prezioa 2€-takoa izango da.

Gai nagusiak honako hauek izango dira:

*Euskarazko kalitatezko liburuak nola eskeini.

            *Irakurketa bitartekari garenok, kasu honetan familiaren garrantzia.

Ume zaintza zerbitzua egongo da.

Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke, bidali mezu bate do Whatsapp-a Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, maiatzak 29, baino lehen.

Maiatzak 28 eta 29an, arratsaldeko 16’30tik aurrera, guraso batzuk ipuina, istorioak… kontatzen egongo gara eskolako patioan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Animatu eta hurbildu zuen umeekin! Ziur denok gozatuko dugula!

Partekatu

 

Datorren ostegunean, maiatzak 24, familientzako hitzaldi bat antolatu du Zabalarrako Hezkidetzako taldeak.

Gaia: “SEXU ANIZTASUNA”

Eguna: Maiatzaren 24an

Ordua: 17:30-19:30

Lekua: Zabalarra eskolako biblioteka

Zaintza zerbitzua eskainiko da.

ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!!

                                                                  Zabalarrako Hezkidetzako taldea

Partekatu

Maiatzaren 21an KULTURARTEKOTASUNAren eguna ospatu dugu eskolan

Gure eskola komunitatean hainbat familia daude hamaika jatorri ezberdinetakoak: Bolibia, Brasil,  Ekuador, Errumania, Etiopia, Ghana, Ginea Ekuatoriala, Irlanda, Ingalaterra, Kolonbia,Pakistan, Portugal,Senegal,Mali, Maroko, Mexiko, Nigeria…

…eta guztiak dute euren kulturako adierazpen ezberdinak: kantak,   jolasak, olerkiak,  dantzak,   ipuinak…

Horretarako egun horretan zehar hainbat ekintza egon ziren ikasle guztientzako ipuin kontaketekin eta aste guztian zehar karrajoan erakusketa egongo da jantziak, tresnak, edota musika tresnekin.

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Datorren maiatzaren 26an ezgaitasunaren eguna ospatuko da Durangon.

Hau dela eta, bihar arratsaldean 4.30etik 6etara Geu Be elkartekoak eskolan izango dira proiektu interesgarri batekin. Zirkuitu batzuk ekarriko dituzte ezgaitasuna duten pertsona askok egunero gainditzen dituzten zailtasun ezberdinak simulatzen.

Guk aukera izango dugu zirkuitu hauek egiteko eta horrela ezagutzeko zeintzuk izaten diren pertsona hauek egunero izaten dituzten oztopoak, eta honetaz kontzientziatu gaitezen.

Partekatu

Izena emateko epea ZABALIK dago, maiatzaren 18arte, ostirala. Jarri ezazu X bat aukeratutako jardueran:

Multikirola

6 eta 7 urtekoak, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak Astean birritan

Karate

5 urtetik gorakoak. 2013 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak . Astean birritan

Futbola

8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan

Saskibaloia

8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan

Atletismo

8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan

Herri Kirolak

6 urtetik gorakoak 2012 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean behin

Umearen izen-abizenak Jaioteguna
Posta elektronikoa (guraso edo tutoreena)  

Telefonoa

Guraso edo tutorearen sinadura

ZABALARRA ESKOLAKO KIROL JARDUERAK 2018 – 2019an

  • Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak  zer suposatzen duen jakitea
  • Jarduera guztiak federatuak Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
  • Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren
  • Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko
  • Batzar bat egingo da egunak, orduak, taldeak eta abar

Zalantzaren bat izanez gero pertsona hauekin jarri ahal zarete kontaktuan: Ane (649219670), Egoitz (653016498) edo Amaiarekin (629231431) edo zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoan

Partekatu

Ikasturtearen amaieran Zabalarra aldizkariaren 6. zenbakia argitaratuko dugu.

Hau dala eta, datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, goizeko 9:05etik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.

Egun horretan umea ez bada eskolara joaten posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzea, bere izen abizena zein den adieraziz, horrela, aldizkarian, bere taldearekin batera agertzeko.

Partekatu

Maiatzean zehar gurasook Zabalarrako jantokian gure seme alaben menua dastatzeko aukera izango dugu.

Ekimen hau Berton Bertoko dinamikatik datorkigu, jantokiko langileen eta IGE-ren parte hartzearekin, gurasoak jakin dezagun zuzenki nolakoak diren gure txikien jatorduak.

Honetan parte hartzen duzuenok, jantokian bertan bazkalduko duzue, eta menuaren kostua IGE-k bere gain hartuko du.

Parte hartzeko zera eskatzen da:

  1. Astebete lehenago parte hartze eskaria egitea eta eskolara ekartzea.
  1. Asteko edozein egunetan joateko aukera dago, baina         ordutegi bakarrean, eguerdiko 13:30etan.
  2. Bazkalostean, inkesta labur bat burutzea.

* Eskari bakoitza, telefonoz baieztatuko dizuegu.

MENU-BALEA
1.Bazkaltiarra Izen-abizenak
2 Bazkaltiarra Izen-abizenak
Telefonoa
Bazkaltzeko eguna
Partekatu