EKAINAREN 6an, ASTEAZKENA

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara

Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da

GAI ORDENA

  • Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri https://zabalarra.wordpress.com/

  • 17/18 ikaturteko ekonomi- balantzea

  • 17-18 Ikasturterako ekintzen balorazioa

Kirolak, eskolaz kanpoko ekintzak, gurasoen formakuntza, ospakizunak eta irteerak, beste jarduera batzuk

  • Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.

OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

————————————————————————————

Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke ekainaren 5an, asteartea, baino lehen:

Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

Partekatu

Kurtso amaierako jaialdia bertan dugu, eta urtero legez, Belen Piñerok Playback saio bat prestatuko du parte hartu nahi duten ume guztiekin.

Entseguen datak: ekainaren 5, 7, 12 eta 14an

  • Lehen Hezkuntza 1., 2. eta 3. Mailakoak : 16:45etik 17:20era
  • Lehen Hezkauntzako 4., 5. Eta 6. Mailakoak 17:20etik 18:00etara

Entsegu guztietara joan behar da

JAIA MARTXAN JARRI DADILA!!

Partekatu

Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Lekeition izango da ekainaren 3an, igandean.

IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 10:00etan irtengo da eta Lekeitiotik arratsaldeko 18:00etan buelta egiteko.

Prezioa 2,50 €koa izango da pertsonako (2 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaitzen)

Izena emateko bete azpiko ohar hau joango den jende kopuruarekin (2 urteko umeak barne) maiatzaren 31a, asteazkena,  baino lehen

EGUN EZBERDIN BAT IGAROTZERA ANIMA ZAITEZTE

_________________________________________________________________________

Familia____________________________________________________________

Partaide kopurua__________________ Telefonoa____________________________

Bitartean hamen daukazue abestia eta letra entsaietan joateko:

zapran gagoz

Partekatu

Maiatzaren 29an, asteartea, arratsaldeko 4retatik aurrera, eskolako patioan, bertoko produktuekin egindako askaria eros dezakezu seme-alabentzat.
Ekimen hau Berton Bertokoak bultzatuta dago, IGEren laguntzarekin eta inguruko produktoreek ekarriko dizkiguten bertoko ekoizpeneko lehengaiei garrantzia emotea da helburua.
Honela, euro bakar baten truke, hurrengo produktuak dasta ditzakezu: ogi artisau puzketa (Patxikobaso, Iurreta), urdaiazpikoarekin (Basatxerri, Elorrio) edo gaztarekin, gehi jogurta (Errotik, Amorebieta).
Honetaz gain, nahi duten neska-mutilek sasoi honetako fruta brotxeta egin dezakete askaria borobiltzeko.

Argazkien eta bideokliparen ikustaldia

Jantokietako batetan, eskolan bertan grabatu zen Sukalde bat jantokian bideoklipa ikusgai egongo da eta jantoki ordutegiko hainbat argazki ere. Halanola, aurrera eramango diren ekintza ezberdinak auto-finantzatzeko, proiektuaren kamiseta piratak salgai egongo dira.

merienda kartela zabalarra (1).jpg

Partekatu