Berton Bertokoa ekimenetik lanean jarraitzen dugu!

Durangaldeko alderdi politiko guztien atxikimendua jaso ondoren, orain katering enpresen txanda da. Aste Santutik aurrera, astean behin, bertoko eta sasoiko elikagaiak sartzeko eskariarekin.

Bestalde, epe laburrrean sukaldea jartzearen eskaria gauzatuko dugu, bai Eusko Jaurlaritzan baita Udaletxean ere.

Hurrengo pausua bidaltzen dizuegun abestia, gogo eta ilusio guztiarekin sortua, partekatzea, abestea eta entzutea da. Eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak gure sukaldean prestatuak izan daitezen aldarrikatzeko.

Martxoak 22, osteguna, arratsaldeko 15:15ean abesti honen bideokliparen bukaera Zabalarran grabatuko da. Txapito Guzman musika taldekideak gure umeen zain egongo dira patioan elkarrekin dantzatzeko eta abesteko. Zuen etxean abestia entsaiatzea zuekin batera eskertuko genizueke.

Egun horretan honako hau eskatzen dizuegu:

1. Umeak kolore bizidun arropak janztea

2. Egurrezko koilarak, amantalak, sukaldeko txanoak eta abar ekartzea, eskolan prestatuko ditugun lapikoak, sartaginak eta sukaldeko tresna erraldoiekin batera rodajea ikusgarriagoa izateko.

Oso dibertigarria izango da!

Animatu eta parte hartu grabazioan, gure

seme-alabek kalitatezko janariak eta berton

sukaldatuak jatea merezi dute eta!

Hau da abestia eta hau letra:

Sukalde bat jantokian
Lehen tomate gorri-gorriak
eta indaba beltzaranak
ortutik hara jaten zituzten
aititak eta amamak.
Orain eskolan jaten ditugu
garbantzu eta ilar latak,
zaporerik ez duten letxugak
eta poltsako patatak.
Sukalde bat jantokian! Sukalde bat jantokian!
Lapiko-hotsa nahi dugu gure eskolako jantokian!
Marixabelen arrautzak eta
Lorentzoren haragia,
kanpokoa barik nahi dugu hemengo
ekoizleen janaria!
Sagarra azal berde eta guzti,
laranja azala kenduta,
hozkailukoa barik nahi dugu
sasoian sasoiko fruta!
Sukalde bat jantokian! Sukalde bat jantokian!
Lapiko-hotsa nahi dugu gure eskolako jantokian!

Partekatu

Sindikatu nagusiek egun osoko GREBA deialdia egin dute Martxoaren 14 eta 15erako.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasleen kolektibotik %83,3ak greba egitea erabaki dute.

Hau dela eta egun hauetan ez da klaserik egongo.

Dena dela gure eskolak grebarako zerbitzu agindua beteko duela

Bestalde, Zabalarra Bitaño IGEK gogoratzen dizue, greba egunetan, eskolaz kanpoko aktibitate guztiak  (kirolak eta kirolak ez direnak) bertan behera geratzen direla, urriko asanblada orokorrean erabaki zen bezala.

Partekatu

Martxoak 8ko Emakumearen Eguna dela eta Guraso Elkartetik “Zuen Bizitza.Gure Historia” proiektua jarri genuen martxan gure seme-alabek, amamen bizipenen bitartez, gure familien emakumeak zelan bizi izan diren ezagutu ditzaten.

Hau lortzeko eskola komunitatearen parte-hartzea izan genuen, eta bereziki amama zoragarri batzuen parte-hartzea, euren bizipenak eta lekukotasuna utzi digutenak. Horrela, haien bizitzaren zatitxo bat jaso dugu hurrengo bideoan.

Eskerrik asko guztioi!!

Partekatu

Martxoaren 8rako greba feminista deituta dago goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasle eta espezialisten kolektibotik %49ak  eta jantokiko begiraleen kolektibotik %17ak greba egitea erabaki dute Zabalarra Eskolan.

Hau dela eta  egun horretan jarduna ohikoa izan ez arren, jakin ezazue zaintza lanak bermatuko ditugula 11:00etatik 12:30era eta jantokiko zerbitzua ere egongo dela .

Arratsaldez 15:00etatik aurrera ohiko jarduna izango dugu.

MARTXOAK 8KO GREBA [PDF]

Partekatu