Aurten ezgaitasunaren eguna Durangon ospatuko da eta Zabalarra Eskola laguntzailetariko bat da. Betiko lez, egun borobila izango da.

Egunean bertan antolatu diren ekintzetan eta Landako Gunean ospatuko den bazkari herrikoian parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bazkarirako txartelak salgai egongo dira IGEko gelan apirilaren 24an (asteartea) eta apirilaren 25ean (asteazkena) 16:45etik 17:15era.

Jaia baino egun batzuk lehenago, maiatzaren 22an, GEU BE elkarteko kideak Zabalarra eskolara etorriko dira hainbat zirkuito antolatzera. Hauetan ezgaitasuna duten pertsonek beraien eguneroko bizitzan aurre egin behar dieten zailtasunak zeintzuk diren ezagutaraziko dizkigute.

MAIATZAREN 26 a GEU BE BAGOAZ!!!

 ezgaitasun eguna

Partekatu

Apirilaren 20an Udaberriko Jaiak ospatuko dugu Zabalarra Eskolan.

  • Guztiok elkarrekin dantza egingo dugu
  • Haur Hezkuntzako ikasleek pailazoen ikuskizuna izango dute
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak Herri Kirolak izango dituzte

Ondoren guztiontzat otartekoak egongo dira.

Egun honetarako ikasle guztiak praka urdinak, kamiseta zuria eta koadrodun zapia ekartzera animatzen ditugu.

Partekatu

Apirilaren 22an, igandean, Alluitz Natura baserrira (Mendiola auzoa 25, Abadiño) joango
gara eta egun batez artzain bihurtuko gara. Bertan familia giroan , adin guztietako haurrentzat zuzendutako jarduera ezberdinak burutuko ditugu. (www.alluitznatura.com).
Programatutako jarduerak goizeko 10:00ean hasi eta 4 ordu iraungo dituzte. Bakoitza bere kotxean joango da eta 10 minutu lehenago bertan elkartuko gara. Norbaitentzat ezinezkoa balitz bere kabuz joatea, IGE-k bertaratzeko moduren bat eskeiniko dio.
Bestalde, bakoitzak etxetik janaria eramanez gero, 14:00etik aurrera bertan bazkaldu eta
arratsaldea pasatzeko aukera dago.
– Prezioa: 5 euro (ume zein helduek)
– Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Apirilaren 17an, asteartean, IGEren gelan,
16:45etik 17:15era.
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez 635703426 (Oihane) telefono zenbakira deitu eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
ANIMA ZAITEZTE GURE NATUR INGURUNEAZ ETA TRADIZIO TAILERRAZ GOZATZERA!

Partekatu