Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 23an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten baita.

Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere tortilla pintxoekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.

Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren9a baino lehen . Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.

Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.

OHARRA: Tortillak ekainaren 23an jasoko dira goizeko 9etatik 10ak arte. Eta arratsaldez 15:00tik aurrera

Partekatu

Izena emateko epea ZABALIK dago ekainaren 1era arte, osteguna.
Jarri ezazu X batekin aukeratutako jarduera (pdf-n dagoen dokumentoa jaitsi ahal duzue)

Eta GOGORATU:

• Zenbait jarduera beste ikastetxeekin batera osatzen dira eta beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte, beraz oso inportantea da jakitea zer suposatzen duen izen ematearen erabakiak.
• Ia jarduera guztiak federatuak dira (multikirola izan ezik), honek esan nahi du ezinbestekoa dela entrenatzera
eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua.
• Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua dute, jardueraren arabera.
• Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko
• Batzar bat egingo da egunak, orduak, taldeak eta abar zehazteko.
• Zalantzaren bat izanez gero kontaktuan jarri ahal zarete: Ana Carmen edo zabalarrakirola@gmail.com helbidean

KIROL JARDUERAK [PDF]

 

Partekatu