EMANDA
Telebista emateko. Norbaitek behar izanez gero eskolarekin harremanetan jarri bestelan Garbigunera joango da eta.

Urtero legez, José Mª Arguinzoniz pediatrak gaur egungo gaiei buruz ikastaroa bat emango du.
Maiatzaren 5a: Uda garaiko azaleko problemarik ohikoenak: Badakigu azala agresioetatik babesten? Problemarik nabarmenenak zeintzuk dira eta zelan ekiditu.
Maiatzaren 12a: Txertoak gora- behera…gainbegiratu orokorra. Txerto berrien agerpena dela eta, begiratutxo bat eman eta duten eraginkortasunari buruzko dudak azalduko ditugu.
Ikastaroa 15:00etatik 16:30etara izango da, gehienezkoa 15 pertsona izanda.
Ikastaroaren prezioa: 4 €koa egun bategatik eta 6 € bi egunengatik
Interesa duenak jarri kontaktuan Belenekin Whatsapp bidez: 672415663
Hau maitagarrien ipuin bat da… baina maitagarririk gabe . Batzutan bizitza ez da pelikuletan agertzen den bezala, Ivine eta Almoahada-ren istorioaren bitartez UNICEF-ek gaur egungo milioika pertsonen errealitatea jasotzen du. Batzutan zaila egiten zaigu errealitate hauekin bat egitea baina kontutan izan behar dugu zoritxarrez edonori pasatu ahal zaigula.
4. mailako ikasleek aurreko astean Durango Irratira bisita egin zuten eta bertan grabatutakoa larunbat honetan goizeko 11,00etan entzun ahal izango da etxeetatik 107.8 Fm frekuentzian edota esteka hauetan:
Animatu eta entzun esaten dutena!!
Atal berri honetan BIDEOBALOREAK izenekoa, gure seme-alabentzat nahi ditugun baloreak gehituko ditugu bideoen bitartez azalduta
Kasu honetan SINPATIA eta EMPATIA-ren arteko ezberdintasuna ikus dezakegu
Beste alde batetik bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek, borondatez horretarako prestatu direnak, ipuin kontaketak egingo dituzte eskolako bibliotekan HH eta LH lehenengo zikloko ikasleentzat.
Eta guri dagokigunez badakizue….

“La Otra Mirada elkartea” gutxietsituen baldintzak hobetzen saiatzen den boluntarioen talde bat da, eta hainbat proiektuetan laguntza eman dute beti ere umeak eta eskolekin zerikusia dutenak.
Horrela Mongolian ume elbarrituentzako eguneko arreta zentroa egiteko lan egin dute eta pasa den urtea eskolako oinarrizko materiala batu zuten, batez ere koadernoak, boligrafoak, arkatzak,…GOUYAR SARR herriko (Senegaleko LOUGA probintzian) 190 ume doazen lehen hezkuntzako eskola batera eramateko.
Hango umeen familientzat materiala lortzea zaila dela jakinda, aurten ere esperientzia hau errepikatuko dute, eta laguntza ez da emango Senegaleko herri batean bakarrik, asmoa zentro bi edo gehiagotara heltzea da.
Hori dela eta, Zabalarra Eskolak bat egin du proiektu honekin eta Senegalera bidaltzeko behar ez ditugun materialak ekartzea eskatzen dizuegu eta apirilaren 29ra arte eskolako sarrera nagusian (atezaintzaren alboan) egongo den kutxan utzi ahal ditugu. Lehenengo edo bigarren eskuko materiala izan ahal da eskoletan erabiltzekoak, hau da, margoak, arkatzak, boligrafoak, kuadernoak eta abarrekoak.