Astion zabaldu egin da eskolako Biblioteka 16,45etatik aurrera gure seme-alabek etxerako lanak egin, irakurri edota informazioa bila dezaten.

Hau posible izan da ama batzuk espazio hau 16,45tik 17,45era boluntario zaintzeko prest agertu dalako

Momentu honetan 10 ama daude talde horretan baina egokiena 16 izatea izango zen, horrela hilean behin bakarrik egon beharko zen bertan eta horrela danontzako erosoago izango zen, beraz animatzen zaituztegu danon artean lan hau egitera horrela gure seme alabek espazio hori aprobetxatzeko.

Eta, noski, jende gehiago egonez gero denbora gutxiago egon beharko zen Biblioteka zaintzen.

Intesatuak egonez gero Bibliotekaren arduradunekin egin ahal duzue berba (Isa 657771670, Mar 616866449 edo Aitziber 656713702) edota edozein arratsalde bertaraino joan.

Anima zaitezte, bakarrik hileko ordu bat eskatzen dizuegu!

Archivo 2015-11-02 19 23 53 Archivo 2015-11-02 19 23 36

Partekatu

KONTUKANTARI

La enana naranja

Kontukantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak bildu ditu eta horiek reggae, rapa edo bluesa bezalako erritmo desberdinetara eramango gaituzte. Sandra eta Boti txotxongiloen laguntzarekin betiko abestiak berrikusiko ditugu, nagusiek ez ahazteko eta txikiek ikasteko aukera
izateko.Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea

Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Abeslaria: Sandra Fdz. Aguirre
Panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Alvarez

Noiz:  2015/11/01

Ordutegia: 18:00 – 19:00

Helbidea: San Agustinalde 12 – Durango, Durango, Bizkaia

Non: San Agustin Kultur Gunea – Durango

Telefonoa: 94 603 00 21

Prezioa: 4€/ TXIKITXARTELAREKIN 0€

Lehiatila:

San Agustin kultur gunean emanaldia baino ordu bete lehenago.

 Aldez aurreko salmenta:

  • Arte eta Historia museoa

Asteartea – asteazkena – osteguna – ostirala: 16:30 – 20:00 Larunbata: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00 Igandea: 11:00 – 14:00

Antolatzen du: San Agustin Kultur Gunea

Partekatu

Datorren larunbatean, urriaren 31n, Halloween ospatzen da, Domu Santuaren bezperan, eta beti pentsatu izan dugu EEBBetako ekarritako ohitura bat dala, baina EZ.

Izatez ohitura hau Europatik eraman zen bertara  eta gure Euskal Herrian ere ospatzen zen, gure nagusiek hau ondo dakite.

Hemen izten dizuegu honetaz hitz egiten duen albiste bat:

“Sustatu | Jaiak | 2010-10-28 : 13:10

Berrizen, 20. mendearen lehen zatian:

Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin, barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. Kalabazea hustu egiten zan, zuloa egin azpitik, haziak-eta kendu, eta gero ipinten jakon kandelea barruan eta begiak eta ahoa aterata ipinten jakozan, zein da buru baten formea. (…) Eta ha ba, izentazinoa kalaberearena izango zan, nik pentsau.

Iaz ere atera genuen hau, eta orduan erantzun batean bildutako iruzkinak, berriro ekarriko ditugu, Animen Gaua edo Halloween, Domusantu egunaren bezpera, alegia, datorren asteburu honetan delako.

***

Oier Araolazak berriro atera du gaia bere blogean eta erreferentzia batzuk ere egin ditu, Creative commons aitortu-partekatu lizentziaz baliatuta hona ekarri ditugu Oierrek jasotako testigantzak:

  • Toribio Etxebarria (Eibar, 1887):“Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.” Orotariko Euskal Hiztegia
  • Juan Jose Araolaza (Zizurkil, 1943). Mutil koskorra zela Zizurkilen ezagutu zuen Arimen Egunaren inguruko festa. Kalabazak hustu, begi eta ahorako zuloak egin eta kandelak jartzen zizkioten barruan. Ilunpetan irudi ikaragarria eragiten omen zuen.
  • Joakina (Oiartzun). Joakina gogoratzen da kalabazu hustu, zuloak egin eta kandela barruan jartzen iotela, jendea beldurtzeko.Oiartzuarren baitan.
  • Herminia Lazpita (Berriz).“Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin, barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. Kalabazea hustu egiten zan, zuloa egin azpitik, haziak-eta kendu, eta gero ipinten jakon kandelea barruan eta begiak eta ahoa aterata ipinten jakozan, zein da buru baten formea. Eta sartzen jakon kandelea erdian, eta hareek begietatik eta surretik-eta, argia ikusi egiten zan. Ganera orduan ez egoan argirik kaleetan, dana ilunetan. Eta ha ba, izentazinoa kalaberearena izango zan, nik pentsau, gazteak gintzazan eta, baina hortxe ipinten zan kalaberearen…” (“Antxinako Berriz”, Labayru-ren hustuketa).
  • Mutrikuko adinekoek. “Santu Guztien inguruko gauren batetan (…) herriko gaztetxoak alde batetik bestera ibiltzen omen ziren jendea beldurtzen. Egun batzuk lehenago inguruko baratzetan kalabazak lapurtzen zituzten, gero hustu eta barruan kandelak sartzeko. Kalabazak atarietan-eta jartzen zituzten. Kanta bat ere bazen horren inguruan: «Xesteron kontra, animen alde…» (Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena zen). XX. mende hasierako urtetan egiten zela behintzat badakigu.“(Argia aldizkarian jasoa).
  • Arabako Errioxan. “Nire amak txikitan kalabazak hartu, hustu eta kandela bat sartuta bihurrikeriak egiten zituzten herrian. Nire herria arabako Errioxan dago, eta tradizioa belaunaldi horretan galdu zen (duela 55 bat urte).” (Sapik erantzun batean utzitakoa).
Partekatu

Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude. Aurten, aurrekoan bezala, talonario bakarra hartu daiteke familia bakoitzeko.
Talonarioaren prezio: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan)
Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira
Hartzeko egunak: Azaroaren 9tik 13ra IGEren gelan 16:30etatik 18:00etara.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegin honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 13a baino lehen zabalarra@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…)

Partekatu

Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.
ASTELEHENETIK OSTEGUNERA
ORDUTEGIA: 16:45etatik 17:45etara
Lehen hezkuntzako umeei zuzenduta dago.
Jarleku kopurua mugatua da.
Bibliotekaren zaintza heldu bat edo birekin izango da.
Ez da etxerako lanak egiteko laguntzarik eskainiko.
Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan, ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar).

Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira.
Lagundu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, jarri harremanetan hurrengo pertsonekin : Isa 657771670, Mar 616866449 edo Aitziber 656713702 urriaren 26, astelehena, baino lehen.

Ez badago boluntariorik biblioteka EZ DA ZABALDUKO.

Partekatu