Azken asanbladako akta

2022ko EKAINAREN 07an OSPATUTAKO ZABALARRA BITAÑO GURASO ELKARTEKO ASANBLADAKO AKTA (KOPIA)

Asanblada 17:00etan hasten da, familien 22 ordezkariz osatua.

Mahai nagusian Leire Recalde lehendakari moduan eta Mireia Cebada idazkari moduan.

Deialdian power pointean aurkezturiko gai ordenarekin hasten da

1.- Aurreko aktaren onarpena.

Aho batez onartzen da.

2.- 21/22 Ikasturteko ekonomi-balantzea

2021/22 eko ekonomi balantzea azaltzen dut, dirusarrerak eta gastuak zehaztuz.

3.- 21/22 Ikasturteko ekintzen balorazioa

Kurtsoan Komisio desberdinetako partehartzaileak, kurtsoan zehar egindako ekintzen balorazioa azaltzen dute, baita etorkizuneko proiektuak ere. Balorazio orokorra, positiboa izan da.

Umezaintza eta irteeren komisiona ez dago power point-ean errakuntza batengatik. Halan ta guztiz, beraien balorazio eta helburua azaltzen da.

4.- Komisioko partaideen aldaketa

Batzorde desberdinetako partzehartzaile berrien osaeraren berri ematen da, non zozketa bidezko hautaketa erabili den, bolondresez gain.

5.- Galdera eskariak

Ez da galdera berririk jaso.

Batzarra 18.15etan ematen da amaitutzat

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.