Zabalarra Eskolako IGEk datorren maiatzaren 28an Otxandioko Hontzaextrem abentura parkera  txangoa antolatzea erabaki du.

Parte-hartzaileen altueraren  arabera ibilbide ezberdinak daude( parte hartzeko gutxienezko altuera metro 1 da).

1.40 m baino gutxiago neurtzen dutenak: 17 erronkako ibilbidea dute, horietariko 2 tirolinak dira.

1.40 m baino gehiago neurtzen dutenak: 43 erronkako ibilbidea dute, horietarik 4 tirolinak dira.

Egun osoko txangoa izango da eta bakoitzak bere etxetik eraman beharko du bazkaria. Bertan pic-nic egiteko leku aproposak daude.

Sarreraren prezioa 12€ da, 15€ autobusarekin( gehienez 55 eserleku). Eskertuko genizueke bakoitza bere kotxean joatea

Apunta zaitezten maiatzaren 18  izango da, IGEren gelan, 16.30etatik 17.30era.

Partekatu

Sindikatu nagusiek egun osoko GREBA deialdia egin dute MAIATZAK 16rako.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasleen kolektibotik €92,10ek (37 irakasletik 35k) eta hezitzaileen kolektibotik %50ak (tik batek) greba egitea erabaki du.

Hau dela eta egun horretan ez da klaserik egongo

Partekatu

“Beldurra eta haur ipuinak” – Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak Durangoko Bibliotekan
Aurten ere, Juan Carlos Alonso psikologoa egongo da bibliotekan, haurren garapen emozionalean, ipuinek duten garrantziaren inguruan hitz egiteko. 3 hitzaldi izango dira eta hauen helburua, guraso zein hezitzaileak ipuinek haurren beldurrak ulertzeko eta “gainditzeko” duten eraginaz kontzientziatzea eta egungo ipuinetan eta ipuin klasikoetan beldurra lantzeko moduan dauden desberdintasunak aipatzea izango dira.

18238753_1617674581606102_6670164643686625368_o.jpg

Partekatu

Durangaldeko Artisten elkarteak antolaturiko lehiaketa, eta Durangoko Udaleko Kultura batzordeak babesten duena.

HONA HEMEN OINARRIAK:

  1. Gaia:
  2. Parte hartzea:: 6- 8 urte / 8-10 urte / 10-12 urte.
  3. Teknika:
  4. Formatua: kartoizko euskarriak 1,20 metro luze x 0,50 metro zabal, ikastetxe bakoitzeko. Ikastetxeak berak antolatuko du formatua.
  5. Ikastetxeek entregatzen dituzten obrek zenbakia edukiko dute, eta gainera, izen-abizenak, adina eta ikastetxea zein den agertzen den zerrenda ere entregatuko dute.
  6. Obra batzea: 2017ko maiatzaren 22an, elkartekide batzuk joango dira ikastetxeetara obrak batzera.
  7. Epaia ekainaren 4an da, 00etan, Ezkurdiko udal aretoan, irabazleei sariak ematearekin batera. Aldez aurretik, irabazleen izenak emango zaizkie ikastetxeei, ikasle saridunei jakinarazi diezaieten.
  8. Saria: Kategoria bakoitzeko lehenengo hiruak.
  • 6-8  urte (Lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak irabazi ahal dituzte)
  • 8-10 urte (Lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak irabazi ahal dituzte)
  • 10-12 urte (Lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak irabazi ahal dituzte)
  • Sari Berezia
  • Parte-hartzaile guztiek jasoko dute opari bat.
  1. Arte-lanak Ezkurdiko udal aretoan izango dira ikusgai maiatzaren 26tik ekainaren 11 ra.
  2. Artisten elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango obrari kalteren bat gertatuz gero, hala nola, lapurreta, apurketa, galera, erretzea eta abar.
  3. Lehiaketa honetan parte hartzeak aipaturiko oinarrien onarpena dakar.
Partekatu

Apirilaren 7an Udaberriko Jaiak ospatuko dugu Zabalarra Eskolan.

Haur Hezkuntzako ikasleek pailazoen ikuskizuna izango dute eta Lehen Hezkuntzakoen Herri Kirolak.

Ondoren guztiontzat txistorra bokadiloak egongo dira.

Egun honetarako ikasle guztiak praka urdinak, kamiseta zuria eta koadrodun zapia ekartzera animatzen ditugu.

Partekatu

Multikirolen ekintza bat da goizeko 8’45etatik  14’15etara (kirol propioak, irteerak bizikletekin eta igerilekura, herri kirolak). Helburu nagusia kirolaren bidez euskeraz jolastu eta ongi pasatzea da. Udalekuak Zabalarran, Landako Eskolan edo Institutoan egingo ditugu ume kopuruaren arabera.

NORENTZAT?

HHko azken mailako umeentzat (5-6 urte) eta LHko ikasleentzat.

PREZIOAK: (Kamiseta eta igerilekuko txanoa barne)

TXANDA 1 57 € 2 TXANDA 110 € 3 TXANDA 160 € 4 TXANDA 210 € 5 TXANDA

255 €


INFORMAZIOA: 634 40 90 68 (Unai/Ana) Astelehen-Ostiral. 9’30-12’30.

ukeudalekuak@gmail.com

-IZEN EMATEA

 UMEAREN DATUAK:Izena:

Abizenak;

Jaiotze data:

Beste datu batzuk (gaixotasunak, alergiak,…):

Telefonoa:                                                      Email-a:

TXANDAK AUKERATU (X batekin markatu aukeratutako txanda bakoitzaren laukitxoa):

1.Txanda (Ekainaren 26tik ekainare 30era)          □4.Txanda (Uztailaren 17tik 21era)

□2.Txanda (Uztailaren 3tik 7ra)                   □5.Txanda (Uztailaren 24tik 28ra)

□3.Txanda (Uztailaren 10etik 14ra)

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Izena emateko ohar hau idazkaritzan entregatu datu guztiak beteta.
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: APIRILAK 28.
  • TALDEAK OSATU AHAL IZATEKO: GUTXIENEZ 8 UME.
KONTU KORRONTEA (BBK)     ES38 2095 0036 6191 1585 8601 (DIRU SARRERA ON-LINE)


Udan Kirola 2017 [PDF]

Partekatu