Kategoria: ALBISTEAK
Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 23an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten baita.
Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere tortilla pintxoekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.
Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren9a baino lehen . Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.
Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
OHARRA: Tortillak ekainaren 23an jasoko dira goizeko 9etatik 10ak arte. Eta arratsaldez 15:00tik aurrera
Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Vitoria-Gasteizen izango da ekainaren 4an, igandea.
IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 10:00etan irtengo da eta Vitoria-Gasteizetik arratsaldeko 6:00etan buelta egiteko.
Prezioa 6 €koa izango da pertsonako
Izena emateko zatoz IGEko gelara maiatzaren 30ean, asteartea, eta maiatzaren 31n, asteazkena, arratsaldeko 4:45etik 5:30era.
ANIMA ZAITEZTE EGUN EZBERDIN BAT IGAROTZERA!!
Ikasturte honen amaieran Zabalarra aldizkariaren 5. zenbakia argitaratuko da.
Hau dala eta, datorren ostegunean, maiatzaren 25ean, goizeko 9:10etatik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.
Dana dala ezinezkoa bada egun horretan umea eskolara joatea posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzea aldizkarian bere taldearekin batera agertzeko.
Sindikatu nagusiek egun osoko GREBA deialdia egin dute astearterako, maiatzak 23 ondorengoa aldarrikatzeko:
- Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa progresiboki %6ra iritsiz).
- Plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitzeko beharra.
- Bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murrizteko premia. Horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz kolektibo ezberdinetan.
- Gelako ikasle kopurua %10 murriztea.
- Ordezkapenak lehen egunetik egitea.
- Bajak lehen egunetik bere osotasunean ordaintzea
- Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratzea.
- LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den HEZIBERRI bertan behera uztea.
- Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
- Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
- Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.
Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasleen kolektibotik % 91,6ek (36 irakasletik 33k) eta hezitzaileen kolektibotik % 50ak (2tik batek) greba egitea erabaki du .Hau dela eta egun horretan ez dela klaserik izango
Zerbitzu minimoak
Bestalde, grebaren deialdiaren zerbitzu minimoak direla eta, IGEn jaso ditugun galdereei erantzunez, Eusko Jaurlaritzak igorritako dekretua bidaltzen dizuegu, zuzendaritzak jakinarazi digunez gure eskolan ere betetzen direnak.

MAIATZAK 21 familientzat mendi irteera
IRTEERA ORDUA: 10:15
TOPAGUNEA: Zabalarra eskolako atean
3 RUTA PROPOSATZEN DIRA UMEEN ADINEN ARABERA:
A-RUTA (karroekin doazenentzako ta 4 urterarteko umeentzat pentsatua)
-Zabalarra eskola- Bitaño – Zabalarra eskola, 50 min gutxi gora behera, aldapa laburra baiña nahiko gogorra
B-RUTA (150 m-ko garaiera, 5km gutxi gora behera)
-Zabalarra eskola- Bitaño- Larrinagatxu- Zabalarra eskola. Ordu 1eta 20 min
C-RUTA (300m-ko garaiera, 10km gutxi gora behera)
Zabalarra eskola- Bitaño- Nebera- Zabalarra eskola, ordu 2 eta 30 min
KONTUTAN IZATEKO:
Derrigorrezkoa da famili bakoitza bere seme-alabez arduratzea
Mendi arropa eta oiñetako aproposak eramatea gomendatzen da baita jateko zerbait ere.














