Eureka Zientzia Museoa museo interaktibo bat da, non eta informazioa modu erakargarri batean aurkezten den, objektuen manipulazio eta esperimentuen bidezko komunikazio estilo berri baten bidez; geure seme alabentzako aproposa

Irteera Martxoaren 25ean izango da, larunbata, eta 12 €ko prezioa izango du IGEko bazkideentzat eta 16 €koa ez- bazkideentzat

Prezioaren barruan sarrera (planetarioa, museoa eta bi ekintza) eta Eskolatik irteten den  autobusa sartuta daude (3 urteko beherakoek ez dute ordaintzen)

Apuntatu datorren martxoaren 9an, 16.30etatik 17.30etara IGEKO gelan

Egunean bertan ezin bazarete etorri, bidali ezazue email bat zabalarra@gmail.com posta elektronikora hilaren 9a baino lehen gurekin kontaktuan jartzeko.

Partekatu

Orain dela urte bi hasi ginen gure eskola ortuaren lehenengo urratsak ematen eta ordutik hona gure umeek kipulak, piperrak eta letxugak eta beste barazki batzuk ere hartu izan dute bertatik.

Orain gure ortua handitzea erabaki dugu eta gaur guraso batzu prestatzen ibili dira.

Eskerrik asko Edorta, Ana, Gaizka eta Marijose egindako lanagatik, primeran geratu zaizue!!

IMG_6119.JPG

IMG_6120.JPG

Partekatu

6. mailako ikasleek eta familiek datorren otsailaren 3an eskolan egingo dugun San Blas ospakizunera eta bertan egongo den txokolatadara gonbidatu nahi zaituegu.

Hitzordua 16,30ean izango da aterpean. Bertan txokolatea, bizkotxoak eta San Blaseko opilak egongo dira

Zatoz meriendatzera eta lagundu ikasturte amaieran 6. mailakoek egingo duten ikasketa bidaian!!

2017-01-30-PHOTO-00000754.jpg

Partekatu

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko da, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu dituzte.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagutza sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Izena emateko formularioan azkena eta azken-aurreko ekitaldiak dira familiei zuzenduta daudenak:

http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/ekitaldia/hezkuntza-digitala-iii-topaketak/

Jardunaldiak hurrengo helbiden izango dira: Holiday Inn Bilbao, Zumalakarregi 40, Bilbao

Informazio gehiago:  94 416 93 60

image003.jpg

Partekatu

Asanbladan gogoratu bazen ere, eskolako sarrera eta irteera orduetan eskola aurrean dauden aparkalekuak eskolako familien elbarrientzako bereziki gordeta daude eta premia hori ez duten pertsonek erabiltzen dute.

Beraz, mesedez, utzi ditzagun leku horrek BETI libre, behar izana duten pertsona eta familientzat.

Eskerrik asko

Partekatu

Guraso Elkarteak abenduaren 18an, igandean, Olentzeroaren etxera (Izenaduba, Mungia) antolatu du. Bisita gidatuak 11:45 eta 12.15etan izango dira. Bisitak bi orduko iraupena izango du, gutxi gora behera. Joan nahi baduzu apuntatu zaitez.

55 jezarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Abenduaren 13 an ordainduko da, IGE-ren gelan,

17.00etatik 19.00etara.

 10€ pertsonako (sarrera+busa).

Partekatu