Kaixo familiak;
Datorren Martxoak 21a Zuhaitz eguna da eta Durangoko udalak, ikastetxeen partaidetzarekin, gure gaztetxoak 50 zuhaitz landatzera gonbidatzen ditu.
LH5 eta LH6ko ikasleak izango dira lan hau betetzeko arduradunak. Zabalarra Eskolako 16 umek hartu ahalko dute parte, beraz 5. mailatik 8 ta 6. mailatik beste 8 izatea saiatuko gara.
Segurtasun neurri guztiak mantenduko dira. Ume bakoitza heldu baten laguntzarekin joan beharko da.
Parte hartzeko izen ematea posta elektronikoz izango da irteerakzabalarra@gmail.com helbidean, izen- abizenak, maila eta telefonoa jarriz, ostirala 19a baiño lehen.
16 ume baiño gehiago apuntatuz gero zozketa egingo da.
Eguna: Otsailak 28
Lekua: Zuhatzola parkea
Ordua: 10h
🌲🌳Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure etorkizunerako garrantsitsua da!!
Kategoria: ALBISTEAK
Kaixo, familia:
Bizi dugun egoera dela eta, IGEan gure eskolako logoa duten musukoak egitea erabaki da. UNE homologazioa dute, eta, beraz, osasun-berme guztiak dituzte. 25 aldiz garbitu eta berrerabil daitezke, eta, ondoren, filtro bat gehituz erabiltzen jarraitu al dira.
4 eredu daude eskuragarri:
• Helduak: M eta L neurriak.
• Haurrak: 6/8 eta 9/12 neurriak
Musukoak beltzak dira eta logoa hiru koloretan dago. Musuko bakoitzak 6€ balio ditu. Laster egongo dira salgai, eta agortzen direnean eskaeren arabera berrituko dira. Informatuko zaituztegu, adi egon!
Gustatuko zaizuela espero dugu, eta, batez ere, erabiliko dituzuela!
Gora Zabalarra Eskola Publikoa!
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren eta irailaren 24ko mezu elektronikoan adierazi bezala, datorren ostiralean, azaroaren 6an, eta astelehenean, 9an, formulario bidez eskatutako kuotak itzuliko dira.
Ordutegia: 16: 45etik 17: 45era.
Tokia: Ate txikitik sartu eta sarrera nagusian.
Ahalik eta modu arinenean egitea pentsatu dugu. Horretarako, aztertu eta egiaztatu behar izan dugu eskaerak bat datozela dauzkagun kontrolekin.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako laguntza guztiagatik, eta eskatuko genizueke mesedez, itzulketetan sor litekeen edozein gorabeheraren aurrean, pazientzia pixka bat izatea.
Finantza Batzordea
Zer da OOG, Ordezkaritza Organo Gorena, edo Eskola Kontseilua?
•Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da.
•Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
Funtzioak:
•Ikastetxeko Heziketa Proiektua –Curriculum eta hizkuntza Proiektuak barne hartzen dituelarik–, Antolaketa eta Jarduera Araudia eta gestio ekonomikorako proiektua onartu.
•Ikastetxearen urteko plana onartu.
•Ikastetxearen urteko memoria onartu.
•Zuzendariaren aukeraketa batzordean parte hartu.
•Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatu.
Nortzuk osatzen dute?
•Lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik: irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Bi urtean behin berritzen da eskola kontseiluaren osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira.
•Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 10 irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, ikastetxeko 15 guraso, udalaren ordezkari bat. Guztira 30 pertsonek osatzen dute Ordezkaritza Organo Gorena.
Noiz batzen da?
•Ohiko bilkuran edo ez- ohiko bilkuran elkartu daiteke. Ohiko bilkuran, ikasturtean gutxienez birritan elkartuko da derrigorrean. Halere, ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Eskola Kontseiluaren akordioa eskatzen dutela kontuan hartuz, hiruhilean behin biltzea posiblea litzateke.
Gogoratu, hautagaien zerrenda bidaltzeko epea urriaren 27ik azaroaren 9ra dela.
Guzti honen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu harreanetan jarri honako posta elektronikoan:
zabalarra@gmail.com
zabalarralehendakari@gmail.com
Guraso agurgarriak
Egoera zail bat bizitzen ari gara, non arauak egunetik egunera aldatu egiten diren eta kirol jarduerak egoera honetan aurrera eraman ahal izateko IGEko batzarrean ondorengo erabakiak hartu dira:
– 2019-2020ko aktibitateen itzulerak hurrengoko asteetan burutuko dira. Hauek ez dita aurtengo kuotekin konpentsatuko.
– Eskola kirolaren gainean:
* Arau berriak kontuan izanda entrenamenduak azaroaren 2tik aurrera berriz hasiko dira. Taldeak azpitaldetan banatuko dira eta hauek asko jota 6 umekoak izango dira, entrenatzaile berdina mantenduz. Aurreko egoera berreskuratzen denean aurreko egoerara itzuliko gara eta horrela behin eta berriz.
* Egin beharreko ordainketen inguruan, hauek hile bukaeran egingo direla erabaki da, hurrengoko hilearen 5 baino lehen. Ordaindu beharreko kuota hilekoa izango da, baina Gobernu- erakundeek jarduerak bertan behera uzten badituzte, hileko kuotak aldatu egingo dira, ondorengo eskemaren arabera
– Hilean ez bada ezer bertan behera uzten: 18 € ordaintzen dira
– Hilean aste bat bertan behera uzten bada: 18 € ordaintzen dira
– Hilean 2 aste bertan behera uzten badira: 9 € ordaintzen dira
– Hilean 3 aste bertan behera uzten badira: 9 € ordaintzen dira
– Hilabetean jarduerarik ez badago: ez da ezer ordaintzen
Beraz, urrian ordaindu beharreko kuotak horrela gelditzen dira: ATLETISMOKOAK 18€ ordaintzen dute, BESTE KIROL JARDUEREK 9€.
Hile bukaeran ordaintzeko erabakia kurtso honetarako soilik izango da, normaltasun batera itzultzen garenean aurreko arauetara itzuliko gara. Dena den, aurten hórrela egitea erabaki da itzulketak eragozteko, beraz gurasoei laguntza eskatzen dizuegu ordainketak ezarritako egunetan egiteko, kuoten ordainketen kontrola errazteko.
* Gogoarazten dizuegu jarduerarekiko hartutako konpromezua, norbaitek aurrera jarraitzea ez baldin badu nahi abisatu mesedez azaroaren 5 baino lehen.
* Protokoloa betetzea eskatzen da eta bertan dauden neurriak umeei azaltzea.
* Jakinarazten dizuegu ere neurri berriekin talde gehienak osaturik daudela.
Guzti honen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu harremanetan jarri honako posta elektronikoan:
zabalarrafinantzak@gmail.com
zabalarrakirola@gmail.com
GABONETAKO LOTERIA 2020-2021
Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude.
Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan)
Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira
Hartzeko egunak:
– Azaroak, 3,4 ta 11. Sarrera ate txikitik, kristaleran(karrajoan) 16:45 etatik 17:45 etara.
Oharra: loteria sobratzen bada, Herria tabernan erosteko aukera egongo da.
Kaixo familiak,
Astearterako, urriaren 27a, asteartea, sindikatu guztiek jantokiko greba deitu dute.
Deialdiari erantzunez, Zabalarra eskolako jantokiko langilegoaren
%70ak grebarekin bat egingo du.
Zabalarra eskolako jantokian ondorengo zerbitzu minimoak egongo dira.
HH 2: 3 begirale
HH 3: 2 begirale
HH 4 eta 5: begirale 1
Hezkuntza premia bereziak: begirale 1
Egoera honen aurrean HH4 eta 5urteko talde burbujak mantentzea ezinezkoa dela komunikatzen dizuegu.
Eskolako antolaketa burutu ahal izateko galdetegi bat bidaliko
dizuegu Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzuen familientzat. Oso garrantzitsua da guztiok betetzea tutoreek jantokian nor geldituko den eta etxera nor joango den jakiteko.
Hau dela eta egun horretan ez da jantoki zerbitzurik egongo.
Zuzendaritza taldea