Udarako prestatu behar gara eta aurreko urteetan bezala Zabalarran kirola egiteko aukera izango dugu ikasturtea amaitzen denean.
Multikirolen ekintza bat da goizeko 8,45etatik 14,15era (kirol propioak, irteerak bizikletekin eta igerilekura, herri kirolak…).
Helburu nagusia kirolaren bidez euskeraz jolastu eta ongi pasatzea da. Udalekuak Zabalarran eta Landako Eskolan izango dira ume kopuruaren arabera.

Bertan daukazue informazioa eta PDF-a inprimatu eta betetzeko.

Udan kirola euskeraz

IZEN EMATEA 2016 [PDF]

Partekatu

Ostegunean, Otsailaren 4ean, arratsaldeko 16:15etan, eskolako patioan, Eguen Zuri eta Santa Agedako koplak abesteko elkartuko gara.

Ondoren, 6. mailako ikasle eta familiakoek TXITXIBURDUNTZI bat antolatu dute ikasketa- bidairako dirua biltzeko; eta gero, txokolate eta tostada goxoak, betiko usadioan prestatuak

ANIMATU ZEUEN TOSTADAK PARTEKATZERA! Batzeko 14.30etatik aurrera 6. mailako ikasleen gurasoak egongo dira eskolako patioan

Hamen daukazue abestiak:

Santa Agedaren koplak

Eguen Zuriko koplak

ZEURE ZAIN EGONGO GARA! 

Partekatu

Etxerako lanen gaiari buruz familiek dugun iritzia ezagutu nahi du BIGEk. Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten… ezagutzeko eta gai hauei buruzko informazioa jakitzeko.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu dute, beheko estekan duzue. Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

Etxerako lanei buruzko inkesta

Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta hau. Seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da.

Informazio gehiago: Etxerako lanak

Partekatu

2016ko klaseen hasierak zenbait nobedade izango ditu gure eskolan, berriztu egin bait da bai barnean eta kanpoan. Gurasoek sarrera nagusian egindako berriztatze lanak ezezik, saski-baloiko zelaia ere asfaltatu egin da eta txintxaunen gunearen lurra ere berriztu egin da

Urte berria, eskola berria!!

Urtarrilaren 11n ikusiko dugunaren aurrerapen bat daukazue bertan:

Eskolako txintxaunak

Eskola 1

Eskola 2

Eskola 3

Eskola 4

Partekatu

Olentzero heldu da eskolara!!!

Eskolako sarrera nagusia (Xaber dagoen lekua) pintatu eta apaintzeko hainbat gauza ekarri ditu baina, zoritxarrez, gabonetan hori egiteko eskuak falta ditugu. Proiektu honetan parte hartu nahi duena, datorrela eskolara
Abenduaren 26an hasiko gara 10.30etatik aurrera, eta hurrengo datak blogean eskegiko dira.

Haurrek jolasteko lekuak egokituko dira
Zabalarra denok osatzen dugulako, ANIMATU ETA ZATOZ!!!

Edozein zalantza edukiz gero, idatzi IGEko posta elektronikora zabalarra@gmail.com helbidera

Partekatu

Abenduaren 3an Gaztainerre eguna ospatu genuen gure eskolan giro ezin hobean eta eguraldi izugarriarekin.

Hemen dituzue zenbait argazki eta gure eskerrak eman nahi diegu Eraikuntza Metalikoaren Zornotza Lanbide Heziketako ikasleei galdara guretzako egitearren.

ESKERRIK ASKO !!

a3d6a40dd47fa068bd2e8226fa812779 4faf0ba91ef915c3bd8d3be24e65d08a (1) de8193e1bc4f3c743abfcb554a99d078

Partekatu

Guraso Elkarteak abenduaren 19ean, larunbata, Olentzeroaren etxera (Izenaduba, Mungia) antolatu du. Bisita gidatuak 11:15 eta 11.30etan izango dira. Bisitak bi orduko iraupena izango du, gutxi gora behera. Joan nahi baduzu apuntatu zaitez.

55 jezarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Abenduaren 9 an ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etatik 17:15etara.

 10€ pertsonako (sarrera+busa).

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€)

Partekatu