Abenduaren 3anEuskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hau dela eta, egun hau aldarrikatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Zabalarran
Alde batetik, eskolako ume guztien 16:00etan dantzaldia egongo da egun horretan bertan
Bestetik, Guraso elkartearen Euskara Batzordeak eta 6. mailako familiek egitarau berezi bat antolatu dute Euskararen eguna ospatzeko, familia guztiarentzako arratsalde dibertigarria antolatu du.
16:45Kalejira patiotik, dantzaldia eta sorpresa
Jantziak: goiko partean zuria, bakeroak beheko partean, espata eta txapela
17:00Txokolatada etxeko pastelekin
6. mailako ikasketa bidaiarekin laguntzeko
Eta abenduaren 5ean “Gaztañarre” ospatuko dugu. Urtero bezala 16:30etik aurrera gaztainak dastatzeko aukera izango duzue.
Datorren azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna da
AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK
ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT
Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:
Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak dira.
Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.
Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.
Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.
Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.
Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.
EZ EZETZ DA!
ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!
Guraso Elkarteak abenduaren 1an, Igandean, Olentzeroren etxera (Izenaduba, Mungia) irteera antolatu du.
Bisita gidatuak 09:45 eta 10:15ean izango dira eta gutxi gora behera, bi orduko iraupena izango dute. Autobusa 8:45ean irtengo da Kurutziaga Ikastola aurreko geldiunetik.
60 eserleku daude, eta hauek izena ematen den ordena jarraituz beteko dira.
Azaroaren 20an, asteazkenean, izena eman eta ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etik 17:15era. 10€ pertsonako (sarrera+busa).
Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute sarrerarik ordaintzen, autobusa soilik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
Guraso Elkarteko Euskara Batzordeak, Abenduaren 3an (Euskararen nazioarteko egunerako) 16:30etik aurrera jaialditxo bat antolatu nahi du. Bertan, besteak beste, pare bat euskal dantza ta kantu erraz plazaratu nahi ditugu. Horretarako umeen partaidetza behar dugu.
Nori zuzenduta dago?: Eskolako ume guztiei Noiz eta non entsaiatuko dugu?: Azaroaren 19, 21, 26 eta 28an arratsaldeko 17:00etan Haur Eskolako sarreraren aterpean. (Ez da derrigorrezkoa entsaio guztietara etortzea). Jaialdian dantzatzeko umeek zer eraman behar dute? Kamiseta zuria, praka urdinak, ezpata bat (kartoizkoa, goma ebazkoa…) eta edozein koloretako gerriko eta txapela.
ETOR ZAITEZTE AZAROAREN 19an EUSKARAZ ONDO PASATZERA!!!!
Talonarioaren prezioa:50,00€(10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan)
Talonarioakhartzen diren egunean ordainduko dira
Hartzeko egunak:
Azaroak, 4,6,11 eta 13. IGEren gelan 16:45etik 17:45era.
Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 15a baino lehen jakaiala@hotmail.com eta i.bilbatua@hotmail.es helbide elektronikoaren bidez.
Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…)
Durangoko UMEEN EGUNEKO pregoilariak izatea eta txupina botatzea egokitu zaigu Zabalarra eskola osatzen dugun komunitate osoari eta gure ordezkariak 6.mailako ikasleak izango dira.
Umeen Eguna urriaren 12an, larunbatean, ospatuko da eta egitaraua ondorengoa izango da:
12:00 Patxikotxuren kalejira ZABALARRA ESKOLArekin Ezkurditik udaletxeraino eta ohorezko aurreskua.
12:30 Txupinazo txikia ZABALARRA ESKOLAren eskutik udaletxe plazan.
1.- Bekan bertan agertzen zaizuen helbide elektronikoan klik egin egiaztatze kodean.
2.- Eskolatik pasatu iragarki taulan jarri dugun egutegia eta ordutegia errespetatuz.
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
-Banatutako bikoteen arteko konbenioak eta tutela/adopzioen kasuetan iaztik
aldaketarik ez balego, ez da ezer aurkeztu behar.
-Minusbalien paperak bai aurkeztu behar dira.
-EHtik kanpo egiten badira Errenta deklarazioak ,bai aurkeztu behar dira.
-EH-n egiten diren Errenta aitorpenaren agiriak ez dira aurkeztu behar.
-Haziendan deklaratu gabeko ingresoen dokumentuak bai aurkeztu behar dira.
-Deklarazioa egiten dutenek eta Lanbideko diru-laguntzen agiriak ez dira aurkeztu
behar.
– Diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan
badu, dokumentu horiek aurkeztu behar ditu.
Urriaren 2tik / 29ra bekak egiteko epea irekitzen da. Bekak on-line egin ditzakezue edota ikastetxetik pasatu aurkezten dizuegun egutegia eta ordutegia jarraituz: