Aupa familiak
Hemen daukazue aurtengo Euskararen Egunerako prestatu dugun bideo txiki bat.
Eskerrik asko bertan, modu batera edo bestera, parte hartu duzuen guztioi.
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN,GEHIAGOTAN!!!
Aurtengo 6. mailako ikasleen familiei bideo bat eskaini diete Zabalarra Bitaño Guraso Elkarteko kideek apropos eginiko letrarekin.
Eskolarekin lotura handia izan dute familiak dira eta era honetan eskertu nahi izan diete.
Eskerrik asko guztioi! Zabalarra Eskolako bihotza orain handiagoa da!
Datorren azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna da
AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK
ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT
Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:
Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak dira.
Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.
Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.
Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.
Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.
Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.
EZ EZETZ DA!
ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!
Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)
15:45ean egingo dugun GIZA-KATEAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu .
Jarduera amaitzen denean ikasle guztiak geletara igoko dira eta ohiko lekuetatik irtengo dira 16:30ean.
Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)
OHARRA: eguraldi txarra egingo balu e-mailez abisatuko dizuegu egunean zehar GIZA-KATEA ez dugula egingo.
EKITALDIAN ABESTUKO DEN BERTSOA:
AZAROAK 25
Eguna jantzi dugu
gaur kolore morez
guk ez dugu irten nahi
kalera beldurrez.
Ozen esan dezagun
Ezetz beti da ezetz
Emakumearen aurka
Indarkeririk ez!!! (bis)
Denok gara berdinak
sinestu mesedez
jasarpenen aurrean
erantzun indarrez.
Hauxe egin behar dogu
Hemen gure ustez
ZABALARRA eskolan
Inori irainik ez!!! (bis)
Egileak: 6.mailako ikasleak