Beste alde batetik bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek, borondatez horretarako prestatu direnak, ipuin kontaketak egingo dituzte eskolako bibliotekan HH eta LH lehenengo zikloko ikasleentzat.
Eta guri dagokigunez badakizue….
Beste alde batetik bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek, borondatez horretarako prestatu direnak, ipuin kontaketak egingo dituzte eskolako bibliotekan HH eta LH lehenengo zikloko ikasleentzat.
Eta guri dagokigunez badakizue….
Komunikazioa hobetzeko asmoarekin, jantokiko esparruan aldaketa batzuk egon dira.
Orain jantokiko arduradunarekin, hau da, Irunekin, harremanetan jartzea nahi izanez gero bide bi jarri dira martxan:
Beraz, jatokiko edozein gai, abisu, kezka….helarazteko bide berri hauek erabili behar dira.
Familiei eskola orduak eta lana uztartzen errazteko asmoz, Guraso Elkarteak ondorengo goiztiarreko proposamena eskaini nahi dizuegu:
Astelehenetik Ostiralera egongo da zerbitzu berri hau goizeko 8:00 etatik 9:00 etara.
Egunak: Astelehenetik ostiralera Zabalarra eskolan
Hezitzailea: Berbaro Elkartea
Prezioa: 2 edo 3 € egunean (9-12 umeekin)
Aukera: Ohikoa edo noizbehinka
Interesatuta edo informazio gehiago nahi izanez gero bete itzazu ondorengo datuak eta emaiozu irakasleari: Tfno.: 653 720 782
Umearen izena eta abizena: ____________________________________________
Umearen jaiotze eguna: ________________________________________________
Ohikoa edo noizbehinekoa: _____________________________________________
Tfnoa: ________________________________________________________________
E-maila: ______________________________________________________________
Horrela ospatu genuen Emakumeen Nazioarteko Eguna Zabalarra Eskolan:
https://youtu.be/ZZoR50MWfaQ
“Berdintasuna eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun”
Aurtengo Martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistak,
neskek: edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituzte.
mutilek, agresibitatearei, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzko mezuak jasotzen dituzte.
Gogoeta egin behar dugu helarazten dizkiegun mezuei buruz, erakusten ari gatzaizkien ereduei buruz.
Desberdintasuna ikasi egiten da, egitearen ondorioa da. Horrenbestez ohartu behar gara nork bere esparruan berdintasuna landu dezakeela; alegia, gizartea osatzen dugun guztion egitekoa dela.
«Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako
Aurten ere Martxoak 8 egun berezia izango da gure eskolan eta berdintasunerako bidea irudikatuko dugu pausoz-pauso urratsak emanez.
Guztion artean eskola ez sexista eraiki dezagun!!
Martxoaren 8an 16,10ean Abestia eta dantza “Flash Mob”-ean parte hartzera gonbidapena daukagu (euria egingo balu bertan behera itxiko da ekintza eta beste egun baterako geratuko da)
Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu
Bitartean hemen daukezue dantza ikasteko bideoa:
https://youtu.be/wcaBkd0w7dg