Zabalab emandako jakituriaz hornitu beharrean sormenerako egoerak sortzeko esperimentu bat da. Ikasteko libre eta kolaboratiboak diren beste ingurune batzuk sortzeko interesak bultzatuta dator.

Diana Francok, proiektuaren sortzaileak eta Zabalarrako guraso denak  ikasketa librea erraztea proposatzen du, partekatu eta egin, modu inklusibo batetik hasita, galderak egin, frogatu eta akatsak egitea onartzen duena.

12 saiotan zehar lehengo esperientzia bat garatuko da: TRAMANKULU MARGOTZAILEAK egitea

Elektronika, argia eta kolorea eta mekanikarekin esperimentatuko gara Tramankulu Margotzaileak egiteko. Egitea lortzen dugunarekin Eskolako jaialdian  mural bat egingo da tramankuluak erabilita eta gainontzeko familiei zer egin den azalduko zaie.

Larunbatetan egingo, 11.00etatik 14.00etara eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzendua dago,  guraso batek lagunduta.

Urtarrilaren 27an: Aurkezpen irekia//jarrera kodea + proiektuaren proposamena eta adibideak

Otsailaren 3 eta 17an: Elektronika errazarekin esperimentatuz

Martxoaren 3 eta 17an: Mekanika errazarekin esperimentatuz

Apirilaren 14 eta 28an: Kolorearekin esperimentatuz

Maiatzaren 12 eta 26an: Prototipatzen

Ekaineko saioak denon artean Eskolako jaialdirako proiektua garatzen jardungo gara.

 

Interesatua bazaude jarri kontaktuan Rebecarekin (6961414373) Whatsapp edo sms bitartez urtarrilaren 23a, asteartea, baino lehen eta proiektuaz gehiago jakin nahi izanez gerto sartu Zabalarrako blogean. Proiektua 15 plazakoa izango da eta precio 20 €koa.

Haur hezkuntzako beste seme- alabaren bat edukiz gero eta biekin egoteko beharra baldin baduzu haurtzaindegi zerbitzua egongo da, gehienez eguneko 10€gatik, behar duten familiek ordainduta

Zuen seme- alabek esperimentatzeko jakin- mina badute

animatu eta zatozte familian gozatzera!

Partekatu

Urte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan hobetu dira aniztasuna eta kopuru aldetik.
Harrera ona izan dute eta 250 ume apuntatu dira, hala ere ekintza batzuk ez dira 8 umeko gutxienekora heltzen. Arrazoi honegatik eta ohar honen bidez ekintza berriei eta euren ordutegiari buruz informatzea eta haietan apuntatzera animatzea nahi dugu:

  • Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 12:30-13:30. 8 eta 11 urte bitartekoentzat.
  • Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 4:45-17:45 4 eta 5 urte bitartekoentzat.
  • Funkya: ostegunetan 4:45-17:45 9 eta 11 urte bitartekoentzat.
  • Ingelesa Ludikoa ostiraletan 12:30-13:30 8 eta 10 urte bitartekoentzat
  • Eskulan kreatiboak: asteazkenetan 13:30-14:30 7 urtekoentzat.
  • Xakea: astelehenetan 13:30-14:30. 6 eta 7 urtekoentzat.

Eskolaz kanpoko batzordetik urtea amaitu arte itxarongo dugu jardueretan parte hartzera animatzen den neska- mutil kopurua jakin arte, eta jasotzen den erantzunaren arabera ekintza hauen jarraipenari buruzko erabakia hartuko da.

Edozein argibide, zalantza edo iradokizunerako:

extraescolareszabalarra@gmail.com

Partekatu

Datorren astean eskolaz kanpoko jarduerak hasiko dira Zabalarran. Zerrendak eskolan jarrita daude.

Hau dela eta gogoratzen dizuegu:

ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN  ORDAINKETAK:

1.- Jarduerak Urrian hasiko dira eta Maiatzean bukatu. Hiru txandatan banatuko dira:

  1. a) urria eta azaroa.
  2. b) abendua, urtarrila eta otsaila.
  3. c) martxoa, apirila eta maiatza.

2.- Txanda bakoitzeko lehen hilabetean, txanda osoari dagokion diru kopurua ordaindu beharko da, Guraso Elkartearen  Kutxabank-eko Kontu honetan: 2095 0397 50 9111001283, UMEAREN IZEN-ABIZENAK eta JARDUERA adieraziz, hau da:

  1. a) urrian (urria eta azaroa)
  2. b) abenduan (abendua, urtarrila eta otsaila)
  3. c) martxoan (martxoa, apirila eta maiatza)

10,00 € hilean haur bakoitzaren jarduera

Kutxabank-en konturik eduki ezean, izenik ez ipintzeko aukera ematen da (komisiorik ez ordaintzeko) eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdinean sartu  behar da  umearen izen-abizenak adieraziz.

3.- Txanda bakoitzeko lehenengo hilabetean ordainketa ez baldin bada egiten, gurasoei lehenengo erreklamazioa egingo zaizue.

4.- Txanda bukatzen denerako ordainketa ez bada egin, umea jardueratik kanpo geldituko da.

5.- Urrian urte osoko kuota ordaintzeko aukera eskaintzen dizuegu.

6.- Umeren batek urtean zehar jardueraren bat hasi nahiko balu, izen emandakoen kopuruaren arabera onartuko genuke, kontutan izanda jardueretako taldetako umeen kopurua 8 eta 12 artekoa izango dela.

 

 

Partekatu

Izena emateko epea ZABALIK dago, azken eguna ekainaren 14an, asteazkena.

  • Jarduerek 10 euroko hileroko kostua dute.
  • Jarduerek 8ko gutxienekoa eta 12 parte-hartzaileko gehienezkoa eskatzen dute, eta beraz apuntatzeko erabakiak ekartzen duena kontuan hartzea oso garrantzitsua da.
  • Gutxieneko parte-hartzera heltzen ez den jarduera baliogabetuko da
  • Familien inplikazioa garrantzitsu eta beharrezkoa da jarduerek garapen egokia izateko.
  • Jardueretako eta taldeetako zerrendak Irailean eskolan jarriko dira.
  • Jarduerak Urrian hasiko dira.
  • Baliogabetzea edo jarduera aldaketa lehen bait lehen jakinarazi behar da posta elektronikoaren bitartez: extraescolareszabalarra@gmail.com

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK [PDF]

Partekatu