Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean,

AZAROAK 25ean, DURANGOKO EZKURDI PLAZAN, 17:00etan,
II.EMAKUMEEN LASTERKETA 5KM

LEKUA ETA DATA
“Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” ezabatu behar dugun jarrera hori salatuz, gure kaleak kolore morez jantziko ditugu

Irteera eta helmuga: Ezkurdi Plaza
2017ko Azaroaren 25ean. Larunbata

● 16:45etan :1600 m. Testimoniala (pegatinakin).
Eskoletako neska- multilak.
Lasterketaren xedearekin bat egiten duten guztientzako

● Lasterketa Nagusia: 5 Km. (Dortsalarekin) Emakumeak soilik.
SARIAK
● Absolutoak.Emakumezkoak
● Beteranoak. Emakumezkoak ( 40 urte edo gehiago)
● Junior eta jubenilak
Beteranoen mailak, lasterketaren egunean emakume bakoitzak duen adinaren arabera finkatzen dira. Horregatik jaiotze eguna derrigorrez jarri behar da Inskripzio orrian.

IZEN-EMATEA

● LASTERKETA LABURRA 1600m.

Eskoletako neska-mutilak eta gizonak:
IZEN EMATEA: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ” pegatina jasotzerakoan, 1€. Azaroaren 20tik 24era Andragunen edo egunean bertan 15:30etik lasterketa hasi baino 30minutu lehenago arte jasoko dituzte pegatinak

● LASTERKETA NAGUSIA ( 5 Km.)

www.kirolprobak.com 2016/ 11 / 24 arte , Eta ANDRAGUNEN azaroaren 21etik 23 arte: 10€
Egunean bertan, 12 € .

LASTERKETA NAGUSIAN IZENA EMATERAKOAN KAMISETA BAT EMANGO ZAIZUE EGUNEAN BERTAN DORTSALAREKIN BATERA.

 

Partekatu

Zabalarra eskolan  ostegunean, ekainaren 15ean, arratsaldeko 4:30etatik aurrera elkarbizitza urraketa larria gertatu ondoren, Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokiko kideen  hausnarketa eskola komunitateari heldu arazi nahi diogu:

Gure Hezkuntza proiektuan jasota dagoen bezala aniztasuna honela ulertzen dugu:

  • Eskola publikoa izanik, aniztasuna ardatz harturik, ezelango diskriminazio barik, aukera berdinak eskaintzen dituen eskola inklusiboa, konpentsatzailea, akonfesionala  eta hezkidetzailea

Horregatik Eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokia osatzen dugun  guraso, irakasle eta langile ez irakasleon  ordezkariok  zera adierazi nahi dugu:

  • Eskolak, sozializaziorako espazio bezala, indarkeria prebenitzeko espazioa ere izan behar duela eta indarkeria forma ezberdinak gaitzetsi behar dituela: umilazioak, bazterketak, irainak …
  • Ezberdintasunak errespetatu behar direla eta ezberdina dena ez dela baztertu behar. Eskola komunitateko edozein kide erasotzea komunitate osoa erasotzea
  • Gatazkak modu eraikitzailean konpontzeko bideak integratu behar ditugula gure eskola giroan: pentsatuz , entzunez , elkarrekin hitz eginez, negoziatuz, …

Amaitzeko datorren ikasturtean ere  ildo beretik  lanean jarraitzeko konpromiso irmoa dugula adierazi nahi dizuegu.

Zalantzak argitzeko Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokiko kideengana jo dezakezue.

Durangon 2017ko ekainaren 22an

                                                                                  Zabalarra eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokia

ELKARBIZITZA-HEZKIDETZA BEHATOKIKO KIDEAK

 

Zuzendaritza taldetik Izaskun Duñabeitia

Fatima Sarriugarte

Gurasoen estamendutik Itziar Cearreta

Mariam Nafiai

Rebeca Díaz

Irakasleen estamendutik Inma Rodriguez

Mariaje Zabala

AZP Xaber Kerexeta
Hezkidetzako OOGko arduraduna Iratxe Perez
Jantokiko arduraduna Ane Belaustegi

 

Partekatu

Aurten ere gure seme-alabek  LGTBIQ-fobiaren aurkako eguna ospatuko dute

1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendetatik kendu zuenetik, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.

Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta LGTBIQ ( lesbianak, gay-ak, transexualak, bisexualak, intersexualak eta Queer-ak) kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.

Argi dago,  LGTBIQ-fobiaK guztion askatasun sexualari eragiten dio. Gizarte heterosexista batean bizitzen jarraitzen dugun bitartean, eta horrekin esan nahi duguna da, heterosexualitatea praktika bakar eta zilegi gisa inposatzen zaigula, norma horretatik ateratzen diren praktika guztiak jarraituak eta baztertuak izango dira.

Aniztasunak aberasten gaitu lemapean azkenengo astetan lanean aritu dira hurrengo Mannequin Challenge egiteko Maitasunak Ez Dauka Etiketarik abestiarekin:

Partekatu

Emakume langilearen nazioarteko eguna da martxoaren 8a. Egun honetan, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

1911n lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan eta ondoren ospakizun hau hainbat herrietara luzatu da. 1977. urtean Nazio Batuen Erakundeak Martxoak 8 Nazioarteko Emakumeen eskubideen eguna aldarrikatu zuen.

Aurtengo leloa “Berdintasuna Nire Baitan ere hasten da” da eta eskolako ardatz nagusia aniztasuna da

HAMAIKA KULTURA ESKUBIDE BERBERA!

Martxoaren 8an 16,10ean “Konplize ditut eta” abestia umeekin batera abestera gonbidatuta gaude eskolako jolastokian

Eta eskolan landutako ormairudiak ikusgai ditugu sarrera nagusian,

Hurbildu gaitezen gure seme-alaben lana ikustera!!

https://www.youtube.com/watch?v=3yaFJ_3l1-8

I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
konplize ditut eta
maite ditut denak.

III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,

lurrera jausi arte

mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

V
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

VI
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Partekatu

Beste urte betez hemen dugu LILAKROSA 

Honekin, 12 urte daramagu emakumeon berdintasunaren aldeko herri lasterketa hau ospatzen, eta gero eta indar gehiagorekin.

Aurten MARTXOAREN 5ean 12,00etan Ezkurdin hasiko da

Zabalarra eskolari Ermodo kalean lekukoa eramatea egokitu zaigu.

Animatu parte hartzera!!!

lilakrosa

Partekatu

Zabalarra Eskolako eskola komunitateak Ianire Estébanez psikologoa, nerabe eta gazteen artean biolentziaren prebentzio eta “Educación emocional y redes” programako koordinatzailea denaren hitzaldia antolatu du. Horrela Otsailaren 22an “Genero- desparekotasuna eta sexismoa sare sozialetan” hitzaldia emango du Fray Juan de Zumarraga BHIn 17:30etatik 19:30era.

Hitzaldiaren helburua sare sozialetan dauden arriskuei buruz informatzea eta sentsibilizatzea da, batez ere gazterien harreman sexual eta afektiboetan duten eraginagatik. Honetaz gain nortasun digitala, mugikorren eta sare sozialen erabilera euskarri soziala eta tresna edukatiboa bezala.

Hitzaldia irakasle eta familiei zuzendua dago eta Ianire Estebanez psikologoak emango du. Estebanez jabekuntza eta gazterian aditua da eta hamar urteko esperientzia du gazteentzako hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen. Blogeetan aditua eta sare sozialetako ciberaktibista, interneten gertatu daitezkeen gaur egungo egoerak azaltzen ditu.

Umezaintza zerbitzua izango dugu Institutuan bertan.

Gaurkotasunezko gaia da eta denori interesatzen zaigulako.

 ANIMATU ETA ZATOZ!!!

Ekintza hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke otsailaren  20an, astelehena, baino lehen:

Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

 

hitzaldia

Partekatu