Kaixo familiak!

  Berton bertokoa taldeak, gabon hauetarako gala bat prestatu du abenduaren 10erako. Ezin izan bazara Oskarretara inoiz joan, lasai, hemen daukazu Berton bertokoa gala! Ikuskizun ezberdinez beteriko egitaraua egongo da; Berton bertokoa 2021ko sari banaketa, dantza, musika, photocall-a etab.. .Hau guztia, gure eskoletako jangelatan gure baserritarren eta arrantzaleen elikagai osasuntsuak sar daitezen aldarrikatzeko. Beraz, Duangaldeko eskoletako familia guztiak gonbidatu nahi zaituztegu bertaratzen eta gozatzen!

Data: abenduak 10

Ordua: 18:00

Lekua: Arriola antzokia

Sarrera: helduak 5€, umeak 3,5€

PD: Zabalarraren kasuan, 19  sarrera ditugu banatzeko. Sarrerak eskuratzeko epea abenduak 1 barne izango da helbide honetan

gaizakerenposta@gmail.com.

Sarrerak baino eskari gehiago izanez gero, zozketa bat egingo da abenduak 2an. Eta abenduak 3an, arratsaldeko 16.30etan, eskolako karrajuan banatuko genituzke.

             Animatu zaitezte!

Partekatu

Kaixo familiak:

Hurrengo Abenduak 12, irteera bat egingo dugu Olentzeroren bila, txoritxu batek esan doskunez Mugarra inguru hortatik dabil ikatza egiten.

Zabalarran elkartuko gara 9:30tan eta txango bat egingo dugu Santa Ageda Baselizara (1h30 gutxi gorab.)

Gutunak prestatu ia sortea dekogun ta berarekin topo egiten dogun.

Animatu zaitezte!!

3€ ume bakoitzeko
Erreserba eguna: Abenduaren 2an, 16:45etik17:45era (eskailerak igotzen, kristaleran)
Erreserba egitean bere familikoak gehi beste famili baten izena emon ahalko da.
Kopuru haundia izanez gero zozketa egingo da.
Jente larregi ez pilatzeko, famili bakoitzeko beharrezkoak diran helduak apuntatzea gomendatzen da.
Euria eginez gero, jakinaraziko dizuegu non ta ze ordutan izango dan.
Norbaitek arazoren bat badeko oiñez joateko, komentau dezala
Partekatu