BERTON BERTOKOA GALA

Kaixo familiak!

  Berton bertokoa taldeak, gabon hauetarako gala bat prestatu du abenduaren 10erako. Ezin izan bazara Oskarretara inoiz joan, lasai, hemen daukazu Berton bertokoa gala! Ikuskizun ezberdinez beteriko egitaraua egongo da; Berton bertokoa 2021ko sari banaketa, dantza, musika, photocall-a etab.. .Hau guztia, gure eskoletako jangelatan gure baserritarren eta arrantzaleen elikagai osasuntsuak sar daitezen aldarrikatzeko. Beraz, Duangaldeko eskoletako familia guztiak gonbidatu nahi zaituztegu bertaratzen eta gozatzen!

Data: abenduak 10

Ordua: 18:00

Lekua: Arriola antzokia

Sarrera: helduak 5€, umeak 3,5€

PD: Zabalarraren kasuan, 19  sarrera ditugu banatzeko. Sarrerak eskuratzeko epea abenduak 1 barne izango da helbide honetan

gaizakerenposta@gmail.com.

Sarrerak baino eskari gehiago izanez gero, zozketa bat egingo da abenduak 2an. Eta abenduak 3an, arratsaldeko 16.30etan, eskolako karrajuan banatuko genituzke.

             Animatu zaitezte!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.