Pasadan abenduaren 24an Durangotik Gabon kantak abestera irten ginen 6. mailakoen ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz.
Baina ibilbidean Zabalarrako hainbat ikaslek ere lagundu zieten.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!
Pasadan abenduaren 24an Durangotik Gabon kantak abestera irten ginen 6. mailakoen ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz.
Baina ibilbidean Zabalarrako hainbat ikaslek ere lagundu zieten.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!
Abenduaren 20an, ostirala, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira eskolara arratsaldean
Oharra : ikasleak baserritar edota praka urdina , alkandora / kamiseta zuria eta koadrodun zapiarekin jantzita etor daitezke.Txapela eta zapiari jarri izena, mesedez.
2 eta 3 urtekoei gerrikoa, azpikogona eta abarkak ez jantzi.
Abenduaren 22an La Cuadri del Hospi-k antolatutako elkartasun ekitladian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ekintza Andran Marin goizeko 10:30etatik 14:30etara burutuko da.
Bertan Durangoko ile-apaintzaile profesionalek ilea 10€ solidarioren truke ilea moztuko dute. Bildutako diru guztia Etxeko Ospitalizazio Pediatrikoaren Unitateko psikoonkologoaren kontratua luzatzeko bideratuko da.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Gaur Elikagaien xahuketaren aurkako ekitaldi baten egon gara, Berton Bertokoa ordezkatzen eta 12 keinu hauek zuekin konpartitu nahi ditugu zuekin.
Orain dela 6 ikasturte Frijale Elkartea osatu zen Zabalarran guraso batzuetatik bultzatuta (Iratxe, Lorena, Alazne, Miren…unas visionarias!). Bere asmoa izan zen jantokitik egunero soberan dauden menuak behar dutenen artean banatzea. Legislazioagatik ezin izan genuen ezer lortu, baina gure kezka ARARTEKORA heldu zen eta berak konpromisoa hartu zuen gaia lantzeko.
6 ikasturte ostean Eusko Jaurlaritzatik bultzatuta kanpaina hau heltzen zaigu🤔
Batzuetan gauzak ez dira lortzen egun batetik bestera, baina gure haziak lantzen baditugu, loreak sortzen dira egun baten…
Gora Frijaleko gurasoak eta Zabalarratik aldaketarako lan egiten duzuen guztioi!