HITZALDI OSO INTERESGARRIA !!!
Datorren asteartean, maiatzak 14, familientzako hitzaldi bat antolatu du Zabalarra eskolako Hezkidetza eta Elkarbizitza taldeak.
Gaia: “TRANSEXUALITATEA: ULERTU LAGUNDU AHAL IZATEKO”
Eguna: maiatzaren 14a
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Zabalarra eskolako biblioteka
Zaintza zerbitzua eskainiko da.
ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!!
Zabalarrako Elkarbizitza eta Hezkidetzako taldea
——————————————————————————————————————-
Umezaintza erabiliko baduzue bete itzazue datu hauek eta tutoreari entregatu maiatzaren 13a baino lehen:
IZEN-ABIZENAK:_________________________________________________
Tlf. Zenbakia: _____________________________________________________

Zabalarrako IGEak antolatzen dituen udalekuetara apuntatzeko azkeneko eguna maiatzaren 18a dela gogoratzen dizuegu.
2 eta 3 urteko gelako haurrak eguerdiko ordu batetan irtetzeko aukera izango dute.
Edozein duda edo galdera edukiz gero idatzi zabalarra@gmail.com posta elektroniko helbidera edo Rebeca (696141373) edo Itsaso (606785067).
Izena emateko epea ZABALIK dago, maiatzaren 17arte, ostirala. Jarri ezazu X bat aukeratutako jardueran
Multikirola
6 eta 7 urtekoak, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak Astean birritan
Karate
5 urtetik gorakoak. 2014 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak . Astean birritan
Futbola
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Saskibaloia
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Atletismo
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Herri Kirolak
6 urtetik gorakoak 2013 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean behin
Umearen izen-abizenak ……………………………………………………………………………………
Jaioteguna……………………………………………………………………………………………………………
Posta elektronikoa (guraso edo tutoreena)…………………………………………………..
Telefonoa……………………………………………………………………………………………………………..
Guraso edo tutorearen sinadura……………………………………………………………………..
ZABALARRA ESKOLAKO KIROL JARDUERAK 2019 – 2020an
- Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte. Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
- Jarduera guztiak federatuak dira. Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
- Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren arabera.
- Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko
- Batzar bat egingo da egunak, orduak, taldeak eta abar zehazteko. Horretarako garrantzitsua da emaila emotea, eduki izanez gero, zuekin errazago kontaktuan jartzeko.
- Zalantzaren bat izanez gero pertsona hauekin jarri ahal zarete kontaktuan: Ane (649219670), Egoitz (653016498) edo Amaiarekin (629231431) edo zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoa
Berton Bertoko mugimenduak flashmob baten grabaketa bat antolatu du. Gure eskoletako jantokietan, bertoko produktuak, sasoikoak eta bertan sukaldatuak eskatzeko helburuarekin.
Horretarako maiatzaren 4an, Matienako eskolan Berton Bertoko mugimendua osatzen dugun 12 ikastetxeetako familiak batuko gara, “Sukalde bat jantokian” abestiaren erritmoarekin dantzatzeko asmoz.
Arratsaldeko 17:00etan saioarekin hasiko gara eta 18:00etan grabaketari ekingo diogu.
Bertoko produktuekin egindako pintxoak izango dituzue salgai eta Matienako jaiak direnez ez zaigu jaia faltako. Bakoitzaren dantzatzeko gaitasuna alde batera utzi eta indarrak batu ditzagun gure seme-alaben elikadura osasuntsu eta jantokien eredu aldaketa aldarrikatzeko.
Kamiseta pirata jantzi, eskolakoa, pirata mozorroa edo zarata egiten duen sukaldeko tresna bat
ekartzeaz ez ahaztu. Abestiaren koreografia ikusi nahi izanez gero, hemen duzu:
Asko gara apostu honetan sinisten dugunok eta batzen joan gaitezen gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu!!
Badator korrika!!
Aurten ere Zabalarrako Guraso Elkarteak km erdia dauka eroista, eta Tabirakorekin konpartituko du.
Gure ibilbidearen zatia hau da: Zabale kalean Gurutze Gorriaren aurretik Kurutziagara arte.
Tabirakok hartuko du lehen eta bidegurutzean guk.

Zabalarrako euskera batzordetik proposatzen digute gure lekuko eramaleak Isa eta Sergio izatea, guk eskeini eta eurek pozik eramango dutela jakinarazi digute.

15.30ean Landakon elkartuko gara denon argazkirako. Jarraitu informazioa Korrika Durango webgunean.
Aro berriari KLIKA! KORRIKA !!

