Guraso Elkarteak Abenduaren 7an, ostirala, Legazpiko Mirandaola baserrira
irteera antolatu du. Han bi jarduera burutuko ditugu:

1. OLENTZEROREN GALTZERDIAK TAILERRA: Artzaintzaren
ekomuseoan ardien mundua ezagutuko dugu.(ordu bateko iraupena).
2. OLENTZERO IKAZKINA MIRANDAOLAN: Burdinola batera bisita, ipuin
kontalaria, Olentzerorekin berriketaldiak, gaztainak dastatzea… (beste
ordu bat).

Informazio gehiago www.lenbur.com orrialdean.
 IRTEERA ORDUA: 9:45 Kurutziaga ikastolaren aurreko geldigunetik.
 ITZULERA ORDUA: 14:15 Legazpitik.
 IZENA EMATEKO eta ORDAINTZEKO EGUNAK: AZAROAK 20 eta 21, 16:45etik 17:15era, IGEren gelan.
 PREZIOA: 10€ pertsonako (sarrera+autobusa).

55 jesarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren
egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu

Martxan dago OOGetarako hauteskundeetarako kanpaina.

Familien parte-hartzeak, ikastetxeko gainontzeko kideekin batera, Euskal Eskola Publikoaren demokrazia dakar, baita gure seme-alaben eskola-arrakasta ere.

NOLA HARTU PARTE

OMR-2018-OOG-768x508.jpg

hauteskundeak-2018-gomedioak.jpg

IKASTETXE PUBLIKOETAKO O.O.G.etako KIDEAK BERRITZEKO
HAUTESKUNDE-PROZESUAREN EGUTEGI-PROPOSAMENA

Agindua argitaratzea E.H.A.A.n …………………………………………… Urriaren 4an
Hauteskunde-Batzordea osatzea ……………………………………………. Urriaren 16an
Hautagaiak onartzea ……………………………………………………………. Urriaren 17tik 26ra
Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-behinekoz argitaratzea… Urriaren 29an
Behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea ..Urriaren 30etik azaroaren 2ra
Aurkeztutako murtziloen ebazpena …………………………………………Azaroaren 7an
Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-betikoz argitaratzea ….. Azaroaren 8anHautaketa ekintzak gauzatzea ……………………………………….…….. Azaroaren 14tik 16ra
Boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea …………………… Azaroaren 19an
Hauteskundeetako emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea …….. Azaroaren 20tik 22ra
Aurkeztutako murtziloen ebazpena …………………………………………Azaroaren 23tik 27ra
Hauteskundeetako emaitzak behin-betikoz argitaratzea ……………. Azaroaren 28an
Laburpen-fitxa bete eta Hezkuntza-Ikuskaritzara bidaltzea : Azaroaren 30a baino lehen
O.O.G. berriaren eraketa ……………………………………………………. Abenduaren 11tik 14r

Partekatu

URRIAREN 24an, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 18:00etatik 19:00ra
Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da

GAI ORDENA
– Aurreko aktaren onarpena EKAINAREN 6KO AKTA [PDF]
– Datorren ikasturteko materiala eta elkartearen kuota
– Ikasturteko Plana
– Lehendakari eta idazkariaren karguen aldaketa
– Iradokizunak, kontsultak,
proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz
gero asanbladan irakurriko dira )
BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE
APROPOSENA DA.
————————————————————————————
Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Urriaren 23an,
asteartea, baino lehen:
Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

Partekatu

JARDUERAK:
Eskulan sortzaileak, Gimnasia Erritmikoa, Ingelera Ludikoa, Eskulanak, Antzerkia, Xakea, Robotika, Psicomotrizitatea, Margolaritza.

1.- DENBORALDIA
Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira (8 hilabete). Hiru aldietan banatzen dira:
a) Urria (froga sasoia).
b) Azaroa, Abendua.
c) Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza.
Proba-aldia bukatu ondoren, zure seme-alabak ez badu ikastaroan jarraitu nahi, urriak-eri dagokion kuota ordaindu behar du eta bajaren berri eman posta elektroniko bidez (extraescolareszabalarra@gmail.com). Aldiz, jardueran jarraitzea erabakitzen badu, gainontzeko kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen du behean adierazten diren datetan, maiatzaren bukaerarte.
Haur batek jarduera bat hastea nahi badu ikasturtean zehar, ahal den neurrian onartuko da.
Haurren baja/ alta guztiak posta elektroniko bidez komunikatu behar dira hurrengo helbidean (extraescolareszabalarra@gmail.com).

2.- ORDAINKETA MODUA
Aldi bakoitzeko 12. eguna baino lehen, dagokion epeko kuota ordaindu behar da AMPAren Kontu-zenbakian Kutxabank ES16 2095 0397 5091 1100 1283 UMEAREN IZENA-ABIZENAK + JARDUERA adieraziz, hau da;
– Urriko oradainketa (Urria, froga sasoia)
– Azaroko ordainketa (Azaroa eta Abendua)
– Urtarrileko ordainketa (Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, eta Maiatza)
10 € hileko jarduera eta haur bakoitzeko hurrengo jardueretan:
Eskulan sortzaileak, Gimnasia Erritmikoa, Ingelesa Ludikoa, Eskulanak, Antzerkia , Xakea, Psicomotrizitatea, Margolaritza.
12 € hileko Robotika jarduerarako.
Ez baduzu kontua kutxabank-en aukera dago kutxabankeko bulego batean zuzenean kuota ordaintzeko (izena ez eman, komisiorik ez ordaintzeko) eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdin batean sartu behar da umearen izen-abizenak adieraziz.
Epe bakoitzeko lehen hilabetean kuota ordaintzen ez bada, erreklamazio egokia egingo da.
Ordainketa betetzen ez bada umearen BAJA arrazoia izango da.
Aukera dago hiru denboraldiko kuota osoa urrian ordaintzeko
Edozein galdera edo zalantza baduzue ordainketei buruz diruzaintzari eman berri posta elektroniko bidez (zabalarrafinantzak@gmail.com)

3.- ARAUAK
Guztia ahalik eta modu egokienean irten dadin, hurrengo arauak betetzea eskatzen dugu:
– Puntualtasuna.
– Gainontzeko ikasle eta monitoreei errespetatzea.
– Ezarritako arauak errespetatzea.
– Erabiltzen del materiala eta espazioa zaintzea.
– Familiek lagundu egingo diete haurrei eguneko eta orduko jardueren berri ematen.
Eguerdian eskolaz kanpoko jardueraren baten zena emanda daukan ikasle bate jantokira ez badoa, jakinarazi mesedez.
Edozein zalantza edo proposamen badaukazu bi helbide elektroniko daude zure esku:
Galderarik edo iradokizunik izanez gero, posta elektroniko bidez harremanetan jarri eskolaz kanpoko batzorde edo/ta finantza batzordearekin.

extraescolareszabalarra@gmail.com
zabalarrafinantzak@gmail.com

Partekatu

Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.

        URRITIK EKAINERA        ASTELEHENETIK OSTEGUNERA     16:45etik  17:45era

Lehen hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago. Jarleku kopurua mugatua da.

Bibliotekaren zaintza heldu batekin izango da. Ez da izango etxerako lanekin laguntzarik.

Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar). Lana behin eginda umea irtengo da.

Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira. Kolaboratu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, harremanetan jarri Iratxe Pérez-ekin hurrengo telefonoan 634573770 Urriaren 4, osteguna, baino lehen.

Partekatu