Martxan da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburua.
Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu gura baduue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue:izenematea.euskaraldia.eus
Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.
Zer da Ahobizi eta Belarriprest izatea? Ikusi bideoa
Laster datoz San Fausto jaiak eta Durangon Euskaraldiak bere lekutxoa izango du.
Familia agurgarriak
Eskolaz kanpoko ekintzen batzordetik aurtengo eskolaz-kanpoko zerrendak Eskolan ipinita daudela adierazten dizuegu. Gogoratzen dizuegu baita ere jarduerak urriaren 1ean hasiko direla, robotikako klaseak izan ezik, Urriaren 8an hasiko direlarik.
Azkenekoz eskertuko genuke edozein aldaketa egonez gero (altak, bajak,…) eskolaz- kanpoko ekintzen arduradunei abisatzea hainbat arinen. Horretarako posta elektroniko bat daukagu, extraescolareszabalarra@gmail.com.
Urtero legez, Zabalarrako IGEak euskerako klaseak eskaitzen ditu gurasoentzako, baina oraingo honetan AEKren bitartez.
Beraz interesatua dagoena utzi dezala orri hau beteta Eskolako harreran (Xaberrenenan) edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora eta kontaktuan jarriko gara taldeak antolatzeko
Euskerako klaseak hartzeko interesa daukat:
Izena………………………………………………………………………………………………………………………
Telefonoi zenbakia…………………………………………………………………………………………………….
Aurten ere goiztiarren gela izango dugu 8etatik 9etara, bai egun guztietarako (45€/hilean) eta baita nohizbehinkarako ere (5 €/eguna).
Informazio guztia Eskolako zerbitzuen ataleko GOIZTIARREN ZAINTZA n daukazue
Edozein zalantza izanez gero, idatzi honako helbidera zabalarra@gmail.com
Boluntario bi behar ditugu aurtengo loteria saltzeko.
Administraziora joan beharko dira loteria batzera eta arratsalde bi egon, ordu betez, IGEko gelan saltzen.
Gogoratu loteriarekin lortutako dirua IGEak urtean zehar egiten diren ekintzak antolatzen dituela, beraz ANIMATU PARTE HARTZERA
Boluntarioek Rebecarekin jar daitezke harremanetan 696141373 telefonoan Whattsappen bidez edo zabalarra@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez
Irailak 19- Urriak 19 zabalik egongo da bekak eskatzeko epea
LEHENDIK BEKADUNAK DIRENAK
Ikasturte honetarako beka eskatzeko epea zabaldu da.
Zuen seme-alabek eramango dute iaz betetako bekaren inprimakia. Datuak konprobatu eta, ondo balego dena, balidatu dezakezue.
Bi modu daude balidatzeko:
1.- Bekan bertan agertzen zaizuen helbide elektronikoan klik egin egiaztatze kodean.
2.- Eskolatik pasatu iragarki taulan jarri dugun egutegia eta ordutegia errespetatuz.
Aurkeztu behar diren dokumentuak: banatutako bikoteen arteko konbenioak eta tutela/adopzien kasuetan iaztik aldaketarik ez balego, ez da ezer aurkeztu behar.
Minusbalien paperak bai aurkeztu behar dira.
EHtik kanpo egiten badira Errenta deklarazioak ,bai aurkeztu behar dira.
Haziendan deklaratu gabeko ingresoen dokumentuak bai aurkeztu behar dira.
Deklarazioa egiten dutenek eta Lanbideko diru-laguntzen agiriak ez dira aurkeztu behar (Diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan badu, orduan bai)
BERRIAK
On-line egin ditzakezue edota ikastetxetik pasatu.
Bekak on-line egin ditzakezue edota zentrotik pasatu aurkezten dizuegun egutegia eta ordutegia jarraituz:
Alfabetikoki | Egunak | Ordutegia |
A | Irailak 19 (asteazkena)
|
(9:15-10.15)
(11:30-15.00) |
B-C | Irailak 20 (osteguna) | (9:15-15:00)
|
D-E-F-G | Irailak 21 (ostirala) | (9:15-15:00)
|
H-I-J-K-L | Irailak 25 (asteartea) | (9:15-15:00)
|
M | Irailak 26 (asteazkena)
|
(9:15-10.15)
(11:30-15.00) |
N-O-P | Irailak 27 (osteguna) | (9:15-15:00)
|
Q-R | Irailak 28 (ostirala) | (9:15-15:00)
|
S-T-U | Urriak 1 (astelehena) | (9:15-12:00) |
V-Z | Urriak 2 (asteartea) | (9:15-15:00) |
BEKA BERRIEN ESKAERA | Urriak 3 (asteazkena) | (9:15-10.15)
(11:30-15.00) |
BEKA BERRIEN ESKAERA | Urriak 4 ( osteguna) | (9:15-15:00)
|