Ikusgarri geratu zen gure eskolako Ostadarra maiatzaren 17an LGTBI fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean!!
Izena emateko epea ZABALIK dago, maiatzaren 18arte, ostirala. Jarri ezazu X bat aukeratutako jardueran:
Multikirola
6 eta 7 urtekoak, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak Astean birritan
Karate
5 urtetik gorakoak. 2013 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak . Astean birritan
Futbola
8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Saskibaloia
8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Atletismo
8 urtetik gorakoak 2010 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Herri Kirolak
6 urtetik gorakoak 2012 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean behin
Umearen izen-abizenak | Jaioteguna |
Posta elektronikoa (guraso edo tutoreena) |
Telefonoa |
Guraso edo tutorearen sinadura |
ZABALARRA ESKOLAKO KIROL JARDUERAK 2018 – 2019an
- Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
- Jarduera guztiak federatuak Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
- Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren
- Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko
- Batzar bat egingo da egunak, orduak, taldeak eta abar
Zalantzaren bat izanez gero pertsona hauekin jarri ahal zarete kontaktuan: Ane (649219670), Egoitz (653016498) edo Amaiarekin (629231431) edo zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoan
Ikasturtearen amaieran Zabalarra aldizkariaren 6. zenbakia argitaratuko dugu.
Hau dala eta, datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, goizeko 9:05etik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.
Egun horretan umea ez bada eskolara joaten posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzea, bere izen abizena zein den adieraziz, horrela, aldizkarian, bere taldearekin batera agertzeko.
Maiatzean zehar gurasook Zabalarrako jantokian gure seme alaben menua dastatzeko aukera izango dugu.
Ekimen hau Berton Bertoko dinamikatik datorkigu, jantokiko langileen eta IGE-ren parte hartzearekin, gurasoak jakin dezagun zuzenki nolakoak diren gure txikien jatorduak.
Honetan parte hartzen duzuenok, jantokian bertan bazkalduko duzue, eta menuaren kostua IGE-k bere gain hartuko du.
Parte hartzeko zera eskatzen da:
- Astebete lehenago parte hartze eskaria egitea eta eskolara ekartzea.
- Asteko edozein egunetan joateko aukera dago, baina ordutegi bakarrean, eguerdiko 13:30etan.
- Bazkalostean, inkesta labur bat burutzea.
* Eskari bakoitza, telefonoz baieztatuko dizuegu.
MENU-BALEA |
1.Bazkaltiarra Izen-abizenak |
2 Bazkaltiarra Izen-abizenak |
Telefonoa |
Bazkaltzeko eguna |
Datorren maiatzaren 17an, LGTB egunaren ikurra den ostadarra irudikatuko dugu. Horretarako egun horretan ikasle bakoitzak bere mailari dagokion koloreko kamiseta edo sudadera jantzita ekartzea eskatzen dizuegu. Aurretik prestatzen hasi zaitezten, hau izango da maila bakoitzak izango duen kolorea:
HH 2 urte: GORRIA
HH 3 urte: GORRIA
HH 4 urte: LARANJA
HH 5 urte: LARANJA
1 maila A eta B: HORIA
2 maila A(tutorea Monica): HORIA
2.maila B(tutorea Idoia): BERDEA
3.maila A eta B: BERDEA
Marigorringo gela: BERDEA
4.maila A eta B: URDINA
5.maila A(tutorea: Amaia): URDINA
5.maila B( tutorea Irati): MOREA
6.maila A eta B: MOREA
HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA BATZORDEA
Aurtengo ikasturtean, maiatzaren 21ean, kulturartekotasunaren eguna ospatuko dugu eskolan. Gure eskola komunitatean hainbat familia daude jatorri ezberdinetakoak eta guztiak izango dute euren kulturako espresio ezberdinak (kantak, jolasak, olerkiak, dantzak, ipuinak…).
Komunitateko partaide diren heinean, aipatutako espresio horiek komunitatean partekatzea nahi izango genuke.
Ama, aita, amama, aitita….animatuko zinateke eskolara etorri eta ikasleei zurea den kanta, jolasa, olerkia, dantza, ipuina,… kantatzera, kontatzera…?
Horrela bada, jarri zaitez gurekin harremanetan zure seme edo alabari ondoko orritxoa beteta emanez tutoreari emateko.
Ikaslearen izena—————————————————————
Maila——————————————————————————–
Kontakturako telefonoa—————————————————-
ANIMA ZAITEZTE!!!!!
ELKARBIZITZA/HEZKIDETZA BATZORDEA