Giro ezin hobean jokatu dute alabek gurasoen kontra, baina aurten gurasoak izan dira irabazle….beti ezin da neskak!
Aupa Zabalarra!!

https://youtu.be/E26XYoFQwD4
Iazko arrakasta ikusita Zabalarra Eskolako IGEk datorren ekainaren 11an berriro ere Otxandioko HONTZAEXTREM abentura parkera txangoa antolatzea erabaki du.
Partehartzaileen altueraren arabera ibilbide ezberdinak daude (parte hartzeko gutxienezko altuera metro 1ekoa da).
1.40 m baino gutxiago neurtzen dutenak: 17 erronkako ibilbidea dute, horietariko 2 tirolinak dira.
1.40 m baino gehiago neurtzen dutenak: 43 erronkako ibilbidea dute, horietarik 4 tirolinak dira.
Egun osoko txangoa izango da eta bakoitzak bere etxetik eraman beharko du bazkaria. Bertan pic-nic egiteko leku aproposak daude.
Sarreraren prezioa 12€ da, 15€ autobusarekin( gehienez 55 eserleku). Posible bada eskertuko genizueke bakoitza bere kotxean joan dadila
Izen emateko eguna maiatzaren 25 izango da, osteguna, IGE gelan, 16.30etatik 17.30era.

Iris, como personificación del arco iris, anuncia el final de la tormenta, así el arco iris de ZABALARRA quiere anunciar el final de la discriminación y los acosos.
Aún más al anunciar el arco iris la riqueza de la diversidad quiere ser el símbolo de la libertad.

DIVERSIDAD=RIQUEZA
El Amor No Tiene Etiquetas
En 1990 la Organización Mundial de la Salud retiró la homosexualidad de la lista de enfermedades mentales. A partir de entonces el 17 de mayo es el día internacional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia.
Es un día para continuar luchando contra la intolerancia y seguir reivindicando los derechos del colectivo LGTBIQ (lesbianas, gays, transexuales , bisexuales, intersexuales y Queer).
Es evidente, la LGTBIQ-fobia afecta a la libertad sexual de todas y todos. Mientras continuemos viviendo en una sociedad heterosexista, es decir la que impone la práctica heterosexual como la única legítima, seguirán siendo perseguidas y discriminadas todas las prácticas distintas a la norma.


TODOS Y TODAS SOMOS SERES HUMANOS

Irisek, ostadarraren pertsonifikazioak, ekaitzaren amaiera iragartzen duen bezala, ZABALARRAKO ortzadarrak jazarpenak eta bazterkeriaren amaiera iragarri nahi du. Are gehiago oraindik, ostadarrak aniztasunaren aberastasuna iragarriz, askatasunaren ikurra izan nahi du.

ANIZTASUNA=ABERASTASUNA
Maitasunak Ez Dauka Etiketarik
1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendetatik kendu zuenetik, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.
Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta LGTBIQ ( lesbianak, gay-ak, transexualak, bisexualak, intersexualak eta Queer-ak) kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.
Argi dago, LGTBIQ-fobiaK guztion askatasun sexualari eragiten dio. Gizarte heterosexista batean bizitzen jarraitzen dugun bitartean, eta horrekin esan nahi duguna da, heterosexualitatea praktika bakar eta zilegi gisa inposatzen zaigula, norma horretatik ateratzen diren praktika guztiak jarraituak eta baztertuak izango dira.


GUZTIAK GIZAKIAK GARA
Hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu: