“Berdintasuna eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun”

Aurtengo Martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistak,

neskek: edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituzte.

mutilek, agresibitatearei, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzko mezuak jasotzen dituzte.

Gogoeta egin behar dugu helarazten dizkiegun mezuei buruz, erakusten ari gatzaizkien ereduei buruz.

Desberdintasuna ikasi egiten da, egitearen ondorioa da. Horrenbestez ohartu behar gara nork bere esparruan berdintasuna landu dezakeela; alegia, gizartea osatzen dugun guztion egitekoa dela.

«Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako

Aurten ere Martxoak 8 egun berezia izango da gure eskolan eta berdintasunerako bidea irudikatuko dugu pausoz-pauso urratsak emanez.

Guztion artean eskola ez sexista eraiki dezagun!!

Martxoaren 8an 16,10ean Abestia eta dantza “Flash Mob”-ean parte hartzera gonbidapena daukagu (euria egingo balu bertan behera itxiko da ekintza eta beste egun baterako geratuko da)

Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu

Bitartean hemen daukezue dantza ikasteko bideoa:

https://youtu.be/wcaBkd0w7dg

Partekatu

Eskolako Euskara batzordeak euskararen erabilera indartu eta ikasleak motibatzeko asmoz ZABALARRA TOP lehiaketa prestatu du.

Otsailaren 22an hasita eskolan astero 3 kanta entzungo dituzte eta ostegunero ikasle bakoitzak gustukoena bozkatuko du. Lau astetan gauza bera egingo dute.

Interesgarria izango litzateke etxean gurekin ere abesti hauek entzutea.

Hauek dira lehenengo bi asteetan entzun dituzten abestiak

Entzun eta ondo pasatu!!

  1. asteko abestiak:
    1. Egun da santimamiña
    2. Euritan dantzan
    3. Irri Eginez
  2. asteko abestiak:
    1. Ikusi mendizaleak
    2. Udarako gau luzeak
    3. Abuela Maria Luisa
Partekatu

Seguraski gutariko askok ez dugu erremediorik, baina eta…gure seme- alabek?

Nola lagundu dezakegu etxean euren bizkarra zaintzen eta etorkizuneko arazoak ekiditzen?

Datorren Martxoaren 7an, 17etatik 18.30etara, Carlos Casalek, stretching-ean aditua denak, eskola mailako ergonomiari buruzko hitzaldia eskainiko du, gure seme- alaben etorkizuneko ongizatea  hobetzeko.

Prezioa 4 eurokoa izango da, eskolako liburutegiko gehienezko 20 plazak bete arte.

Kontakturako pertsona: Belén 672415663 (whatsapp edo sms bidez)

Partekatu

Saski-baloia: Gernikan 5*5: Barrutia 04/05-Tabirako Zabalarra 04/05. 09:30etan

Eskolan 3*3: Tabirako Zabalarra 06/07-Begoñazpi Ikastola. 11:30etan

Futbol 5 Matienan : Traña-Matiena Herri Eskola 5º-Zabalarra 05-  09:30etan

Futbol 5 Maristetan: Zabalarra 06 – San Antonio Santa Rita. 10:30etan

Futbol 7 Arripausuetan: Zabalarra 04- Markina Artibai Alebin B 17:45etan

Partekatu