Udarako prestatu behar gara eta aurreko urteetan bezala Zabalarran kirola egiteko aukera izango dugu ikasturtea amaitzen denean.
Multikirolen ekintza bat da goizeko 8,45etatik 14,15era (kirol propioak, irteerak bizikletekin eta igerilekura, herri kirolak…).
Helburu nagusia kirolaren bidez euskeraz jolastu eta ongi pasatzea da. Udalekuak Zabalarran eta Landako Eskolan izango dira ume kopuruaren arabera.
Bertan daukazue informazioa eta PDF-a inprimatu eta betetzeko.
“Berdintasuna eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun”
Aurtengo Martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistak,
neskek: edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituzte.
mutilek, agresibitatearei, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzko mezuak jasotzen dituzte.
Gogoeta egin behar dugu helarazten dizkiegun mezuei buruz, erakusten ari gatzaizkien ereduei buruz.
Desberdintasuna ikasi egiten da, egitearen ondorioa da. Horrenbestez ohartu behar gara nork bere esparruan berdintasuna landu dezakeela; alegia, gizartea osatzen dugun guztion egitekoa dela.
«Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako
Aurten ere Martxoak 8 egun berezia izango da gure eskolan eta berdintasunerako bidea irudikatuko dugu pausoz-pauso urratsak emanez.
Guztion artean eskola ez sexista eraiki dezagun!!
Martxoaren 8an 16,10ean Abestia eta dantza “Flash Mob”-ean parte hartzera gonbidapena daukagu (euria egingo balu bertan behera itxiko da ekintza eta beste egun baterako geratuko da)
Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu
Bitartean hemen daukezue dantza ikasteko bideoa:
https://youtu.be/wcaBkd0w7dg
Aste honetako abestiak hauek dira:
1.- Ixil-ixilik dago
2.-Sagarra Jo
3.- Negua joan da ta
Entzun eta disfrutatu musikarekin!
Saski baloia: Zabalarran Tabirako Zabalarra 04/05-Zaldibar 04/05. 12:00etan
Galdakaon 3*3: Urreta Ibaizabal/Ibaizabal eskola-Tabirako Zabalarra 06/07. 11:00etan
Futbol 5 Zabalarran : Zabalarra 05-Zubeldia 10:00etan
Futbol 5 Landakon: Landako-Zabalarra 06 . 10:00etan
Futbol 7 Tabiran: Zabalarra 04- Landako 10:15etan
Eskolako Euskara batzordeak euskararen erabilera indartu eta ikasleak motibatzeko asmoz ZABALARRA TOP lehiaketa prestatu du.
Otsailaren 22an hasita eskolan astero 3 kanta entzungo dituzte eta ostegunero ikasle bakoitzak gustukoena bozkatuko du. Lau astetan gauza bera egingo dute.
Interesgarria izango litzateke etxean gurekin ere abesti hauek entzutea.
Hauek dira lehenengo bi asteetan entzun dituzten abestiak
Entzun eta ondo pasatu!!
- asteko abestiak:
- asteko abestiak:
Seguraski gutariko askok ez dugu erremediorik, baina eta…gure seme- alabek?
Nola lagundu dezakegu etxean euren bizkarra zaintzen eta etorkizuneko arazoak ekiditzen?
Datorren Martxoaren 7an, 17etatik 18.30etara, Carlos Casalek, stretching-ean aditua denak, eskola mailako ergonomiari buruzko hitzaldia eskainiko du, gure seme- alaben etorkizuneko ongizatea hobetzeko.
Prezioa 4 eurokoa izango da, eskolako liburutegiko gehienezko 20 plazak bete arte.
Kontakturako pertsona: Belén 672415663 (whatsapp edo sms bidez)
Saski-baloia: Gernikan 5*5: Barrutia 04/05-Tabirako Zabalarra 04/05. 09:30etan
Eskolan 3*3: Tabirako Zabalarra 06/07-Begoñazpi Ikastola. 11:30etan
Futbol 5 Matienan : Traña-Matiena Herri Eskola 5º-Zabalarra 05- 09:30etan
Futbol 5 Maristetan: Zabalarra 06 – San Antonio Santa Rita. 10:30etan
Futbol 7 Arripausuetan: Zabalarra 04- Markina Artibai Alebin B 17:45etan



