Etxerako lanen gaiari buruz familiek dugun iritzia ezagutu nahi du BIGEk. Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten… ezagutzeko eta gai hauei buruzko informazioa jakitzeko.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu dute, beheko estekan duzue. Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

Etxerako lanei buruzko inkesta

Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta hau. Seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da.

Informazio gehiago: Etxerako lanak

Partekatu

2016ko klaseen hasierak zenbait nobedade izango ditu gure eskolan, berriztu egin bait da bai barnean eta kanpoan. Gurasoek sarrera nagusian egindako berriztatze lanak ezezik, saski-baloiko zelaia ere asfaltatu egin da eta txintxaunen gunearen lurra ere berriztu egin da

Urte berria, eskola berria!!

Urtarrilaren 11n ikusiko dugunaren aurrerapen bat daukazue bertan:

Eskolako txintxaunak

Eskola 1

Eskola 2

Eskola 3

Eskola 4

Partekatu

0_8789_1_bis

2015EKO URTARRILAK 2 eta 3
· larunbata 2, 2 pase: 18:00 eta 22:00etan
· igandea 3, pase 1: 18:00etan
· helduak 6€ haurrak 4€
· iraupena: 75′

Elur malutak jausten diren legez, halaxe datoz gabonotan zirko artistak. MALUTA trebetasun ezinezkoak, iaiotasuna, magia, poesia eta umorez osotutako ikuskizuna dugu. Bertoko zein atzerriko artista taldea adin guztietako ikusleak gozarazteko prest! Honaxe San Agustin kultur guneak Ganso&Ciaren zuzendaritzapean egun hauetarako bereziki sortu eta ekoitzitako saioa, 3 emanaldi bakan eta errepikaezin.

PARTE HARTUKO DUTE

· Pedro Benavides. Chile. CYR.

· Stéphanie Bouchard. Canada. Ekilibrioa.

· Endika Salazar. Euskadi.

· Cirk about it. León. Akrobaziak.

· Adrian Conde. Argentina. Magia-Clown.

· Maider Yabar. Euskadi. Airekoak, ohiala etab¿

Noiz:  2016/01/02

Ordutegia: 22:00 – 23:15

Non: San Agustin Kultur Gunean

Partekatu

Olentzero heldu da eskolara!!!

Eskolako sarrera nagusia (Xaber dagoen lekua) pintatu eta apaintzeko hainbat gauza ekarri ditu baina, zoritxarrez, gabonetan hori egiteko eskuak falta ditugu. Proiektu honetan parte hartu nahi duena, datorrela eskolara
Abenduaren 26an hasiko gara 10.30etatik aurrera, eta hurrengo datak blogean eskegiko dira.

Haurrek jolasteko lekuak egokituko dira
Zabalarra denok osatzen dugulako, ANIMATU ETA ZATOZ!!!

Edozein zalantza edukiz gero, idatzi IGEko posta elektronikora zabalarra@gmail.com helbidera

Partekatu

0_8435_1_bis

Gorakadak Munduari Itzulia eta Aladdin lanetan hain emaitza oparoak lortu dituen artista taldea errepikatzen du, oraingoan Herman Melvilleren Moby Dick oholtzaratzeko, aktoreak, musikariak eta txotxongiloak lagun.

Istorioak, Ismaelen ahotik Ahab kapitainak balea zuriaren atzetik Pequod baleontziaren nabigazio obsesibo eta suntsigarria kontatzen du.

Noiz:  2015/12/20

Ordutegia: 18:00 – 19:00

Helbidea: San Agustinalde 12 – Durango, Bizkaia

Non: San Agustin Kultur Gunea – Durango

Partekatu