Olentzero heldu da eskolara!!!

Eskolako sarrera nagusia (Xaber dagoen lekua) pintatu eta apaintzeko hainbat gauza ekarri ditu baina, zoritxarrez, gabonetan hori egiteko eskuak falta ditugu. Proiektu honetan parte hartu nahi duena, datorrela eskolara
Abenduaren 26an hasiko gara 10.30etatik aurrera, eta hurrengo datak blogean eskegiko dira.

Haurrek jolasteko lekuak egokituko dira
Zabalarra denok osatzen dugulako, ANIMATU ETA ZATOZ!!!

Edozein zalantza edukiz gero, idatzi IGEko posta elektronikora zabalarra@gmail.com helbidera

Partekatu

0_8435_1_bis

Gorakadak Munduari Itzulia eta Aladdin lanetan hain emaitza oparoak lortu dituen artista taldea errepikatzen du, oraingoan Herman Melvilleren Moby Dick oholtzaratzeko, aktoreak, musikariak eta txotxongiloak lagun.

Istorioak, Ismaelen ahotik Ahab kapitainak balea zuriaren atzetik Pequod baleontziaren nabigazio obsesibo eta suntsigarria kontatzen du.

Noiz:  2015/12/20

Ordutegia: 18:00 – 19:00

Helbidea: San Agustinalde 12 – Durango, Bizkaia

Non: San Agustin Kultur Gunea – Durango

Partekatu

Saski baloia:

Biak kanpoan :11,00etan  Barrutia 04/06 – Tabirako Zabalarra 04/05 Gernikan

10,00etan  Tabirako Landako – Tabirako Zabalarra 06/07

Eskolan Futbol 5: Zabalarra 05 – Fatima Alevin 5 — 11:00

Maristetan Futbol 5: Zabalarra 06 – Jesus Maria A.—- 10:30

Futbol 7 kanpoan: villa ermua blues B – Zabalarra 04 —-9:00

 

 

 

Partekatu

Abenduaren 3an Gaztainerre eguna ospatu genuen gure eskolan giro ezin hobean eta eguraldi izugarriarekin.

Hemen dituzue zenbait argazki eta gure eskerrak eman nahi diegu Eraikuntza Metalikoaren Zornotza Lanbide Heziketako ikasleei galdara guretzako egitearren.

ESKERRIK ASKO !!

a3d6a40dd47fa068bd2e8226fa812779 4faf0ba91ef915c3bd8d3be24e65d08a (1) de8193e1bc4f3c743abfcb554a99d078

Partekatu