Datorren asteazkenean, urtarrilak 20, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan arratsaldeko 17,30etan, hitzaldi bat antolatu du Zabalarrako Hezkidetzako taldeak “VIOLENCIA  DESDE LOS 0 AÑOS” izenekoa.

Eskolako estamentu guztiei zuzenduta, irakasleak, familiak… hizlaria Esther Oliver izango da, Bartzelonako Unibertsitatean litzentziatua eta Soziologiako Doktoregoa egin duena. Bertako Unibertsitatean irakaslea Teoria Soziologikoa Sailan,  Hezkuntzako Soziologiko Ikerketa Taldeko kidea da.

Bere ibilbide akademikoan Oliverek batez ere genero ezberdintasunaren ikasketetan egin ditu ekarpenak, beti ere giza aldaketarekin hau posible dala gainditzea aldarrikatuz. “El espejismo del Ascenso y socialización de la violencia de género (2010-2013)” proiektuan ikertzaile nagusiena izan da 7 unibertsitateko 10 ikertzailez osatutako talde baten.

Umezaintza zerbitzua egongo da Zabalarra Eskolan

Etorri zaitez!!Oso inportantea guztion parte hartzea!!

Bertan daukazue bere lankideari egindako elkarrizketa bat hitzaldiaren gaiaren gainean:

Hitzaldia hezkidetza 1Hitzaldia hezkidetza 2Hitzaldia hezkidetza 3Hitzaldia hezkidetza 4

Partekatu

pintto-pintto.jpg

Asteburu honetan, urtarrilaren 17an,arratsaldeko 18etan “Pintto-pintto” haur antzerkia San Agustin Kultur Gunean.

Arropa-garbitegi bateko langile ozpindu, beldurti eta ordenatu batek, harremanetan hasi behar du arau guztiei planto egiten dien lankide despistatu, alai eta desordenatu batekin.

Bat-batean, txakurkume agertzen da garbitegian, eta erabat eraldatuko die munduarekiko duten ikuspegia.

Umore eta samurtasun handiko ikuskizuna da, gizon-emakumeen arteko harremanen gaineko hausnarketa egiten duena. Pintto Pintto 3 urtetik gorakoentzat sortutako keinu- eta txotxongilo-ikuskizuna da.

Egilea / Autoría: Anita Maravillas
Antzezleak / Reparto: Miren Larrea, Valentina Raposo
Musika / Música: Fran Lasuen
Zuzendaritza / Dirección: Javi Renovales & Iván Alonso

 

Partekatu

Saski baloia:

Zabalarra Eskolan: Tabirako Zabalarra 04/05- Santa Maria 04/05- 9,00etan

Tabirako Zabalarra 06/07-Tabirako Kurutziaga ikastola 06A/06B -11,00etan

Futbol 5 eskolan: Zabalarra 05-Romo 04/05   — 13,00etan

Futbol 5 Maristak Ikastetxean: Zabalarra 06-Landako 2006A – 10,30,etan

Futbol 7 Markinan: Markina-Artibai alebin A-Zabalarra 04 -9,30etan

Partekatu

Etxerako lanen gaiari buruz familiek dugun iritzia ezagutu nahi du BIGEk. Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten… ezagutzeko eta gai hauei buruzko informazioa jakitzeko.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu dute, beheko estekan duzue. Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

Etxerako lanei buruzko inkesta

Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta hau. Seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da.

Informazio gehiago: Etxerako lanak

Partekatu

2016ko klaseen hasierak zenbait nobedade izango ditu gure eskolan, berriztu egin bait da bai barnean eta kanpoan. Gurasoek sarrera nagusian egindako berriztatze lanak ezezik, saski-baloiko zelaia ere asfaltatu egin da eta txintxaunen gunearen lurra ere berriztu egin da

Urte berria, eskola berria!!

Urtarrilaren 11n ikusiko dugunaren aurrerapen bat daukazue bertan:

Eskolako txintxaunak

Eskola 1

Eskola 2

Eskola 3

Eskola 4

Partekatu