Guraso Elkarteak abenduaren 19ean, larunbata, Olentzeroaren etxera (Izenaduba, Mungia) antolatu du. Bisita gidatuak 11:15 eta 11.30etan izango dira. Bisitak bi orduko iraupena izango du, gutxi gora behera. Joan nahi baduzu apuntatu zaitez.

55 jezarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Abenduaren 9 an ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etatik 17:15etara.

 10€ pertsonako (sarrera+busa).

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€)

Partekatu

Datorren abenduaren 3an Gaztainerre eta Euskararen Eguna ospatuko dugu.

Hau dela eta abenduaren 2tik aurrera, karrajoan erakusketa bat izango da eta abenduaren 3an gaztainerre egingo da

Gonbidatuta zaudete ospakizun honetan parte hartzera baina honetaz gain boluntarioak behar dira dana prestatzeko, beraz ahal baduzue zuek ahal duzuen ordutegian hurbiltzera eskatzen dizuegu. Laguntzeko ordutegia:

  • Abenduaren 3an: 9,00. 15,00 edota 16,30etan

Etor zaitezte 4,30etatik aurrera gaztainak dastatzera eta abestia kantatzera:

Partekatu

Urtero Durangoko Azokaren barnean Berbaro Elkarteak liburu erraldoiaren proiektua jartzen du martxan.

Aurten ere gure eskolak parte hartu du bertan, ipuin zaharrak berriztuz. Dirudienez gure ikasleen lana bikaina izan da eta honen ondorioz epamahaiak partehartzaile guztiak zoriondu egin dute imanginazioz beteriko ipuinak sortzearren.

Horregatik, egin duten lanagatik eta liburu erraldoiari eman dioten bizitasunagatik, liburu sorta bat jasoko du gure eskolak opari moduan. Liburu sortu hauikastetxerako izango da dugu, 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako liburuz osatutakoa izango da.

Horrez gain, epaimahaiak hiru lan aipatu ditu bereziki, eta horiek, sari gehigarri bat jasoko dute baita ere. Hauek dira lan horien egileak:

–          Durangoko Kurutziaga ikastolako LH 6.A

–           Zaldibarko herri eskolako LH 4.A

–          Durangoko Zabalarra ikastetxeko LH 6.B

Liburu sortak, Durangoko Azokako Saguganbara gunean banatuko dira ostiralean, abenduaren 4an, arratsaldeko 15:00tan.

ZORIONAK ipuingileak!!!

 

Partekatu

Zabalarra Eskolan: Saski baloia: 10,00etan  Tabirako Zabalarra 04/05 -Padura.

12,00etan Tabirako Zabalarra 06/07-Tabirako S.A. Sta. Rita

Futbol 5: 13,00etan Tabirako 05-Traña Matiena Herri Eskola 5.

Futbol 5:10,30etan Zabalarra 06- Landako (Maristetan)

Zubeldia- Zabalarra 05 (oraindik ordutegirik gabe)

Futbol 7: 16,00etan Zabalarra 04-Lekeitio eskola

 

Partekatu