Urtero Durangoko Azokaren barnean Berbaro Elkarteak liburu erraldoiaren proiektua jartzen du martxan.

Aurten ere gure eskolak parte hartu du bertan, ipuin zaharrak berriztuz. Dirudienez gure ikasleen lana bikaina izan da eta honen ondorioz epamahaiak partehartzaile guztiak zoriondu egin dute imanginazioz beteriko ipuinak sortzearren.

Horregatik, egin duten lanagatik eta liburu erraldoiari eman dioten bizitasunagatik, liburu sorta bat jasoko du gure eskolak opari moduan. Liburu sortu hauikastetxerako izango da dugu, 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako liburuz osatutakoa izango da.

Horrez gain, epaimahaiak hiru lan aipatu ditu bereziki, eta horiek, sari gehigarri bat jasoko dute baita ere. Hauek dira lan horien egileak:

–          Durangoko Kurutziaga ikastolako LH 6.A

–           Zaldibarko herri eskolako LH 4.A

–          Durangoko Zabalarra ikastetxeko LH 6.B

Liburu sortak, Durangoko Azokako Saguganbara gunean banatuko dira ostiralean, abenduaren 4an, arratsaldeko 15:00tan.

ZORIONAK ipuingileak!!!

 

Partekatu

Zabalarra Eskolan: Saski baloia: 10,00etan  Tabirako Zabalarra 04/05 -Padura.

12,00etan Tabirako Zabalarra 06/07-Tabirako S.A. Sta. Rita

Futbol 5: 13,00etan Tabirako 05-Traña Matiena Herri Eskola 5.

Futbol 5:10,30etan Zabalarra 06- Landako (Maristetan)

Zubeldia- Zabalarra 05 (oraindik ordutegirik gabe)

Futbol 7: 16,00etan Zabalarra 04-Lekeitio eskola

 

Partekatu

Laster Olentzero eta Errege Magoak gure etxeetara hurreratuko dira.

Hori dela eta, etxean soberan dituzuen jostailuak ekarri eta eskolako harreran utzi ditzazkezue azaroaren 23-tik 26-ra doan astean zehar.

Era berean, jostailuak ikusgai egongo dira IGEko gelan hurrengo egunetan:

  • Asteazkena, abenduak 2, 16:00-tik 17:15-tara.
  • Osteguna, abenduak 3, 16:00-tik 17:15-tara.
  • Asteazkena, abenduak 9, 16:00-tik 17:15-tara.
  • Osteguna, abenduak 10, 15:00-tik 16:30-tara.
Partekatu