Umeak oso arin hazten dira eta konturatu gabe hainbat gauza dauzkagu etxean pilatuta ezin ditugunak erabili. Adibidez: umeentzako jarrilekuak, bainuontziak edota erropak edukitzen ditugu agian beste familia batek erabili ahal dituenak.
Guraso elkartetik elkartasuna eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu, beraz elkar trukatzeko proiektu bat jarri dugu martxan eskolako familien arteko gauzak trukatzeko eta emateko aukera izateko. Horretarako iragarki taula bi egokitu ditugu (bata karrajoan eta bigarrena Lehen Hezkuntzako irteeran). Horrela dauzkagun gauzak oraindik ere erabilgarriak izatea eta behargabeko kontsumoa saihestea lortuko dugu.
Zerbait EMATEA eta TRUKEA egitea nahi dituzten familiek edota zerbaiten PREMIA dituztenak, eskatu, eman, edota trukea egin ahalko dute iragarki taulan eta blog-aren “Elkartasun txokoan” jarriz. Horretarako Iratxe (634 573 770) eta Evarekin (660 004 550) harremanetan jarri beharko dira edota email bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaliz. Haiek jarriko bait dituzte iragarkiak edota argazkiak.
Guraso elkarteak, (kasu honetan bere izenean Evak eta Iratxek), harremanetan jarri nahi diren familien arteko bitartekaritza lana egingo du. Ondoren familiek deitu edota whatsappeatu egingo dira behar dutena trukatzeko, gauza hauek ez dira gordeko inoiz eskolan. Hau dela eta, oso garrantzitsua da iragarkietan izena, telefono zenbakia edota email bat agertzea.
Benetan espero dugu ekimen berri honek harrera ona izatea familien artean eta danon artean ahalik eta lasterren bere fruituak ematea!!
Boluntarioak behar dira eskolaz kanpoko jardueren batzordea ordezkatzeko.
Interesdunek email bat bidali dezatela hurrengo helbidera:
extraescolareszabalarra@gmail.com
Anima zaitezte zuen seme-alabak eskolaz kanpoko jardueretan gozatzen jarraitu ahal izateko!!
Azaroak 12, osteguna
arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara
Eskolako Bibliotekan
Umezaintza egongo da.
GAI ORDENA
- AURREKO ASANBLADAREN AKTAREN ONARPENA Ez ohiko eta ohikoren asanbladaren akta 20150615 [PDF]
- ESKOLA-MATERIALA EROSTEKO KUOTAREN ONARPENA
- PROPOSATUTAKO EKINTZAK
- KARGU ETA BATZORDEAREN BERRIZTAPENA
- BAKOITZAK LEKARKEENA (proposamenak zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzen badituzu bileran irakurriko dira)
BATZAR NAGUSIRA ETORTZERA ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTSITUA DA.
FORO HAU ZURE IRITZIA EMATEKO APROPOSENA DA.
————————————————————————————————————————————————
Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Azaroaren 11, asteazkena, baino lehen:
Umezaintza zerbitzua behar dugu _____ umeentzako ___________adinakoak.
Astion zabaldu egin da eskolako Biblioteka 16,45etatik aurrera gure seme-alabek etxerako lanak egin, irakurri edota informazioa bila dezaten.
Hau posible izan da ama batzuk espazio hau 16,45tik 17,45era boluntario zaintzeko prest agertu dalako
Momentu honetan 10 ama daude talde horretan baina egokiena 16 izatea izango zen, horrela hilean behin bakarrik egon beharko zen bertan eta horrela danontzako erosoago izango zen, beraz animatzen zaituztegu danon artean lan hau egitera horrela gure seme alabek espazio hori aprobetxatzeko.
Eta, noski, jende gehiago egonez gero denbora gutxiago egon beharko zen Biblioteka zaintzen.
Intesatuak egonez gero Bibliotekaren arduradunekin egin ahal duzue berba (Isa 657771670, Mar 616866449 edo Aitziber 656713702) edota edozein arratsalde bertaraino joan.
Anima zaitezte, bakarrik hileko ordu bat eskatzen dizuegu!





