EGUNA: 2025/06/11

ORDUA: 1. DEIALDIA; 16:45

  1. DEIALDIA; 17:00

BERTARATUAK; 25 FAMILIA

GAI ORDENA/ ORDEN DEL DÍA:

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena/ Lectura y aprobación del acta anterior
  2. 24/25 Ikasturteko ekononomi balantzea/ Balance económico curso 24/25
  3. Guraso elkarteko kuota/Cuota del ampa
  4. 25/26 Ikasturteko ekintzak (kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, ospakizunak, etab)/ Actividades del curso 25/26 (dporte, extraescolares, salidas, etc)
  5. Eskolaz kanpoko ekintzen eta kirolen prezioak/Cuotas de las actividades extraescolares y deporte
  6. Kirol txapelketen ordutegiak/Horario de las competiciones deportivas
  7. Eskola kirola kudeatzeko figuraren kontratazioa/ Contratación de una persona pera la gestión del deporte escolar
  8. Batzorde erreleboa/ Relevo de comisiones.
  9. Iradokizunak, kontsultak/ Sugerencias, consultas.

EBAZPENAK:

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena ematen da/ Se lee y acepta el acta anterior.
  2. 24/25 ekonomi balantze/ balance del curso 24/25
  3. Guraso elkarteko kuota 5 Euro igotzea proposatzen da, kuota 15 eurokoa izango da. 25 familiek baiezkoa bozkatzen dute/Se propone subir la cuota del ampa 5 Euros, la cuota sería de 15 Euros. Las 25 familias botan si a la propuesta. Kuota txanda batean pasatuko da/ La cuota se pasará en 1 vez.
  4. 25/26 Ikasturteko ekintzak/ Actividades curso 25/26;
  • – Eskolaz kanpoko Ekintzetan  URBAN DANCE ez da atera. Ekintza berri bat eskeiniko da PATINAJEA/ En las actividades extraescolares URBAN DANCE no ha salido, se ofrece una nueva actividad PATINAJE.
  • – Kirolean ESKUPILOTA eta  PALA eskeintzen da / En deporte se ofrecen PELOTA A MANO y PALA.
  • – Gainontzeko ekintzek berdin jarraituko dute/ El resto de actividades siguen igual.
  1. Ampako bileran erabakita eta zuzendaritzak onartuta, ampako kuota ordaintzen ez duten familiek, izena ematen duten ekintza guztietan 3 euro gehiago ordaindu beharko dute. Decisión aprobada en la reunión del ampa y aceptada en la dirección, las familias que no paguen la cuota del ampa, tendraán que pagar 3 euros más en cada una de las actividades en las que vayan a participar. No hay objeción a la decisión tomada.
  2. Kirolen ordutegiei buruz honakoa aipatzen da. Con respecto a los horarios de deportes se comenta lo siguiente:
  • – Araudia kontutan izandakirol txapelketak larunbatean ospatuko dira.
  • – Txapelketa bat aldatzeko irizpide hauek kontutan izango ditugu:

. Ikasturtean bi partida aldatu ahalko dira

. %75ek onartzea beharrezkoa da.

  • – Teniendo en cuenta el reglamento, los partidos se jugarán los sábados.
  • -Para cambiar un partido se tendrán en cuenta los siguientes criterios.

. Durante el curso se podrán cambiar dos partidos

.  Es necesario que el 75% esté de acuerdo.

Gai honen inguruan iritzi ezberdinak azaltzen dira, baina azkenean adostasunera heltzen da.  Con respecto a este tema surgen diferentes opiniones al final se aprueba lo acordado.

  1. Eskola kirola kudeatzeko figura. Responsable de la gestión del deporte escolar
  • – Astean 10 orduko kontratua izango du (1/3). Tendrá un contrato de 10 horas a la semana(1/3).
  • – Bere ordutegia 17:00-18:30izango da. Su horario será de 17:00 a 18:30.

Ordutegia denon artean adosten da. El horario se decide entre los presentes.

  • – Bere funtzioak; agertzen diren arazoak konponedu, gurasoen zalantzak erantzum eta  tarte horretan ematen ari diren ekintzen control aeramatea izango da. Sus funciones serán las siguientes; controlar las actividades que se están realizando en ese momento y dar respuesta a consultas, dudas… que puedan surgir.

Honen inguruko bozkaketa ematen da,27 baiezko irtetzen dira. Se hace votación sobre esto, salen 27 votos a favor.

  1. Batzordeen erreleboa. Relevo de las comisiones.

Batzorde batzuetan familiek jarraipena izango badute ere, beste batzuetan erreleboa eskatzen da. Hauek dira erreleboa behar duten batzordeak, merchandaisng, udalekuak, berton bertokoa.

Aunque en algunas de las comisiones las familias están dispuestas a seguir, en algunas se necesita hacer cambio. Estas son las comisiones que necesitan relevo, merchandaising, kanpamentos y  berton bertokoa.

9. IRADOKIZUNAK, SUGERENCIAS; Ez dago iradokizunik, no hay sugerencias

Partekatu

Kaixo, familiak:
Datorren maiatzaren 19an, 16:15etik 16:45etara, berriro salgai.

– Musukoak: 6€
– Poltsak: 5€
– Kamisetak: 7€
– Sudaderak: 15€
– Produktu Sorta:
* Musukoa + poltsa 10€
* Musukoa + kamiseta: 12€
* Musukoa + sudadera: 20€
LEKUA: Eskola kanpoko bankuetan egongo gara

Partekatu

Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da.
Aurten lelo hau aukeratu dugu: “Hamaika koloretako eskola, hamaika koloretako mundua”.
Horren bidez, guztiok desberdinak garela eta horrek aberasten gaituela islatu nahi dugu.
Eskolan hainbat jarduera egingo ditugu tolerantzia sustatzeko.
Hezkuntza-komunitate gisa, dauden sexu-aukera guztiak normalizatu behar ditugu, eta
intolerantziaren aurka borrokatu.
Sexualitatea, gure intimitatea adierazteko dugun modua da. Garenaren eta sentitzen
dugunaren eta ingurumenaren arteko elkarreraginaren emaitza da. Horrek esan nahi du ez
dagoela sexu-adierazpenaren modu bakar bat, gizon-emakumeen patroitzat hartzen dena,
baizik eta elkarreragin sexualeko patroi sorta bat dagoela, erabat baliozkoak eta naturalak.
Sexualitatea, beraz, pertsona osotik ulertu behar da, bere emozio-, afektibitate-, sexu-,
portaera- eta premia-adierazpenekin. Naturalizatzeko ahalegina egin behar dugu,
aurreiritziak, estereotipoak eta tabuak ezabatuz.

Partekatu

Hemen dugu jada uda eta aurten Zabalarrako udalekuez gozatu ahal izango dugu. Hemen usten dizuegu esteka izen ematea egiteko

https://usem.gngforms.org/zabalarraudalekuakgmailcom

Arazo edo dudaren bat edukiz gero zabalarraudalekuak@gmail.com helbidera elektronikora idatzi baino ez duzue

Partekatu

Kaixo, familiak:
Bihar euria egingo duela ikusita bertan behera utziko dugu musukoen salmenta eta datorren asteazkenera pasatuko dugu, ordutegi eta leku berean.
Beraz, datorren maiatzaren 5ean, 16:10etatik 16:40etara, eskola kanpoko bankuetan egongo gara.

Eskerrik asko, eta barkatu eragozpenak.

Partekatu

Asteburu honetan Porrotx pailazoa eta Leire Bilbao idazlea Durangon izan dira udal herriko txikienei heriotzaren aurrean nola jokatu irakasteko asmoz. Pailazoek aurreko neguan aurkeztutako Amaren intxaurra espektakuluaren jarraipen bezala egiten dute, zeinetan heriotzaren gaia jorratzen den.
Ekitaldian pailazoa eta idazleaz gain ikastetxe ezberdinetako umeek gereziondo bat landatu zuten hildako senitartekoen oroimenez

Partekatu

Kaixo, familiak:
Datorren apirilaren 28an, 16:10etik 16:40etara, “ZABALARRAKO MASKARAK”, Poltsak eta kamisetak saltzen egongo gara.
– Maskarak: 6€
– Poltsak: 5€
– Kamisetak: 7€
– Produktu Sorta:
o maskara + poltsa 10€
o maskara + kamiseta: 12€

LEKUA: Eskola kanpoko bankuetan egongo gara

Animatu zaitezte!!

Partekatu

Kurtso amaiera hurbiltzen doa eta, honekin batera, udalekuak.
Aurten Zabalarra Eskolatikk udalekuak antolatzeko asmoa dugu baina familien beharrizanak jakitea gustatuko litzaiguke, dauden segurtasun neurriak behar bezala jarraitzeko. Horretarako inkesta bat betetzea eskatuko dizuegu zuen seme- alabak udalekuetan izena eman nahi izanez gero.
Prezioa oraindik zehazteke badago ere beste urte batzuen antzekoa izango da (65€/ asteko, zenbat eta aste gehiago apuntatu orduan eta merkeago) eta ordutegia 9etatik 14etara.
Inkesta ez da loteslea izango baina ahalik eta zehatzen erantzutea gustatuko litzaiguke. Mesedez, bidali ostirala aurretik. Eskerrik asko

https://usem.gngforms.org/gerrikabarrasuszabalarracom

Partekatu

Kaixo, familiak:
Datorren martxoaren 5ean, 16:45etik 17:15etara, Zabalarrako musukoak saltzen egongo gara.
Musukoekin batera eskolako poltsak ere salgai jarriko ditugu.

 Maskarak: 6€
 Poltsak: 5€
 Produktu Sorta: maskara + poltsa 10€

LEKUA: Kristaleretan, eskailerak igota

Animatu zaitezte!!

Partekatu

Familia agurgarriak
Eusko Jaurlaritzatik idazki hau jaso dugu:

“Osasun publikoko langileei miaketa-lana errazteko eta eskola-kiroleko entrenamenduetan gerta daitezkeen harreman estuak ezagutzeko, parte-hartzaile guztiei eta, adingabeen kasuan, familiei jakinarazi beharko zaie erakunde horretako COVID19 arduradunaren telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa”.

Beraz, datuak pasatzen dizkizuegu.
COVID 19 ARDURADUNA: Olatz Perez Barreña
TELEFONOA: 605 72 84 44
EMAILA: zabalarrakirola@gmail.com

Besterik gabe, jaso agur bero bat

Zabalarra eskolako kirol batzordea

Partekatu