Datorren osteguna 28an 16:30ean Txintxiburduntzi eguna ospatuko dugu Zabalarra eskolan.

Ohiko txorizoa, halal saltxitxak (txerriki gabe), txokolatea, tartak eta pastelak ere egongo dira. Eta nobedade bezala merkatu txiki bat egongo da gauza interesgarriak erosteko.

Zabalarrako kamiseta berdeak salduko dira.

Zatozte!!! Ondo pasatuko dugu eta!!!!

Landako eskolako lagunak konbidatu ditugu ere!!

Partekatu

Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:

– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?

– Genero- ziberindarkeria edo eskola- ziberjasarpenaren kasua antzematerik badugu?

Basque Cybersecurity Centre- etik Leire Lasuenek, haur eta lehen hekuntza magjisteritzan diplomatua denak eta PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, formakuntzarako eta sentsibilizaziorako tailer bat eskeiniko digu, zeinetan ziberjasarpen eta genero- ziberindarkeriak, gehiegizko erabilera, online bidezko erosketak eta kontsumoa, zorizko joko eta online bidezko apostuak bezalako gaiak jorratuko dituen eta erabilera seguru bati eta gurasoen bitartekaritzaren inguruan aholku batzuk emango dizkigu.

Tailerra datorren asteazkenean izango da, otsailaren 20an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.

Umezaintza zerbitzua edukiko dugu

Anima zaitezte zalantzak argitzera

Hitzaldira joango naiz
_____________________________________________________________________
Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Partekatu

Otsailak 28, arratsaldeko 16:30ean txitxiburduntzi eguna ospatuko da Zabalarra Eskolan.

Seigarren mailako ikasleek beraien azken bidaiako kostea murrizteko merkatu txiki bat antolatzea pentsatu dute.

Ekintza hau aurrera eramateko Zabalarrako guraso guztiei laguntza eskatu nahi digute etxeetan egoera onean daukaten edozein gauza eskatuz (jostailuak, liburuak, arropa…) beste umeren batek erabil dezan.

Lagundu nahi izatekotan seigarren mailako umeei ematea eskertuko genizueke eta horrela  egun horretan ume asko pozik ipintzea lortuko dugu.

Bilketa eguna eta ordua: Otsailak 19 eta 21 arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Bilketa lekua: Zabalarrako gimnasioaren atean.

Partekatu

Ikasturtean zehar ikasleei bidaltzen zaizkien etxeko lanek eragina izaten dute familietan. Gai honen inguruan asko hitz egiten da, eta iritzi asko daude.

Joxe Amiama EHU-ko irakasle, eta etxeko lanei buruz hainbat ikerketa egindako aditua gai honen inguruan arituko da gure eskolan.

Noiz: Urtarrilaren 31an, osteguna

17:30ean

Non: Zabalarra eskolako liburutegian.

Hitzaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta umezaintza zerbitzua egongo da.

Etorriko zaren konfirmazioa gustatuko litzaiguke.

 

IZENA:________________________________________________________________

 

Umezaintza zerbitzua behar dut.

 

IZENA:_____________________________________________

Adina:______________________________________________

Partekatu

Atzo lanean aritu ziren gure eskolako familiak “enplatada” bat eginez eskolako kanpoko hesian. Kartoizko platerekin lagunduta “Sukaldea behar dugu Zabalarran” leloa jarri zuten.
Denek jakin behar dute gure umeen osasunerako sukaldea behar dugula!!

Partekatu