Datorren maiatzaren 26an ezgaitasunaren eguna ospatuko da Durangon.
Hau dela eta, bihar arratsaldean 4.30etik 6etara Geu Be elkartekoak eskolan izango dira proiektu interesgarri batekin. Zirkuitu batzuk ekarriko dituzte ezgaitasuna duten pertsona askok egunero gainditzen dituzten zailtasun ezberdinak simulatzen.
Guk aukera izango dugu zirkuitu hauek egiteko eta horrela ezagutzeko zeintzuk izaten diren pertsona hauek egunero izaten dituzten oztopoak, eta honetaz kontzientziatu gaitezen.
Ikasturtearen amaieran Zabalarra aldizkariaren 6. zenbakia argitaratuko dugu.
Hau dala eta, datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, goizeko 9:05etik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.
Egun horretan umea ez bada eskolara joaten posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.comhelbidera bidaltzea, bere izen abizena zein den adieraziz, horrela, aldizkarian, bere taldearekin batera agertzeko.
Aurten ezgaitasunaren eguna Durangon ospatuko da eta Zabalarra Eskola laguntzailetariko bat da. Betiko lez, egun borobila izango da.
Egunean bertan antolatu diren ekintzetan eta Landako Gunean ospatuko den bazkari herrikoian parte hartzera animatzen zaituztegu.
Bazkarirako txartelak salgai egongo dira IGEko gelan apirilaren 24an (asteartea) eta apirilaren 25ean (asteazkena) 16:45etik 17:15era.
Jaia baino egun batzuk lehenago, maiatzaren 22an, GEU BE elkarteko kideak Zabalarra eskolara etorriko dira hainbat zirkuito antolatzera. Hauetan ezgaitasuna duten pertsonek beraien eguneroko bizitzan aurre egin behar dieten zailtasunak zeintzuk diren ezagutaraziko dizkigute.
Apirilaren 22an, igandean, Alluitz Natura baserrira (Mendiola auzoa 25, Abadiño) joango
gara eta egun batez artzain bihurtuko gara. Bertan familia giroan , adin guztietako haurrentzat zuzendutako jarduera ezberdinak burutuko ditugu. (www.alluitznatura.com).
Programatutako jarduerak goizeko 10:00ean hasi eta 4 ordu iraungo dituzte. Bakoitza bere kotxean joango da eta 10 minutu lehenago bertan elkartuko gara. Norbaitentzat ezinezkoa balitz bere kabuz joatea, IGE-k bertaratzeko moduren bat eskeiniko dio.
Bestalde, bakoitzak etxetik janaria eramanez gero, 14:00etik aurrera bertan bazkaldu eta
arratsaldea pasatzeko aukera dago.
– Prezioa: 5 euro (ume zein helduek)
– Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Apirilaren 17an, asteartean, IGEren gelan,
16:45etik 17:15era.
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez 635703426 (Oihane) telefono zenbakira deitu eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
ANIMA ZAITEZTE GURE NATUR INGURUNEAZ ETA TRADIZIO TAILERRAZ GOZATZERA!
Bestalde, Zabalarra Bitaño IGEK gogoratzen dizue, greba egunetan, eskolaz kanpoko aktibitate guztiak (kirolak eta kirolak ez direnak) bertan behera geratzen direla, urriko asanblada orokorrean erabaki zen bezala.
Martxoaren 8rako grebafeminista deituta dago goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasle eta espezialisten kolektibotik %49ak eta jantokiko begiraleen kolektibotik %17ak greba egitea erabaki dute Zabalarra Eskolan.
Hau dela eta egun horretan jarduna ohikoa izan ez arren, jakin ezazue zaintza lanak bermatuko ditugula 11:00etatik 12:30era eta jantokiko zerbitzua ere egongo dela .
Arratsaldez 15:00etatik aurrera ohiko jarduna izango dugu.