
Kategoria: ALBISTEAK
Guraso Elkarteak abenduaren 2an, larunbata, Olentzeroaren etxera (Izenaduba, Mungia) irteera antolatu du. Bisita gidatuak 10:00 eta 10:15etan izango dira. Bisitak, gutxi gora behera, bi orduko iraupena izango du. Joan nahi baduzu apuntatu zaitez.
55 jarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.
Azaroaren 23an ordainduko da, IGE-ren gelan,
16:45etik 17:15era.
10€ pertsonako (sarrera+busa).
Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik,
autobusa bakarrik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez 635703426 (Oihane) telefono zenbakira deitu eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
Familia agurgarriak:
Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude. Aurten, aurrekoan bezala, talonario bakarra hartu daiteke familia bakoitzeko.
Talonarioaren prezio: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan)
Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira
Hartzeko egunak: Azaroaren 6tik 10era 16:30etik 17:45era arte, IGEren gelan.
Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 10a baino lehen.
Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den diruarekin eskolako ekintzak aurrera eramateko erabiltzen dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…).
Datorren ostiralean, urriak 20, arratsaldeko 16:00etatik 17:15ak arte, ikasturte honetako ahaztutako arropa eta ekainaren jaietarako etxetik ekarritako platerrak berreskuratzeko ipiniko dira eskolako patioan.
Eramaten ez dena kanpaina solidariora bidaliko da.
Ezin baduzu pasatu eta zerbait faltan botatzen baduzu hurbildu edo jarri kontaktuan atezainarekin.
Eguraldi txarra baldin badago, goiko sarreran izango dira.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxak “Familian euskaraz jolasean” izeneko egitasmoa jarriko du martxan irailan.
Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Durangoko leku ezberdinetan.
Gure eskolan irailaren 28an, egingo da saioa, 17:00etatik 18:00etara. Eta urriaren 10 eta 11n Ezkurdin izango da ordu berean.
Jolas saioak 3-8 urte bitarteko haurrek eta beraien familiek parte hartzeko prestatuak daude.
Anima zaitezte!
LEHENDIK BEKADUNAK DIRENAK:
Ikasturte honetarako beka eskatzeko epea zabaldu da. Gure seme-alabek iza betetako bekaren inprimakia ekarriko dute. Datuak konprobatu eta, dana ondo balego, balidatu daiteke.
Modu bi daude balidatzeko:
- Bekan bertan agertzen den helbide elektronikoan klik egin egiaztze kodean
- Eskolatik pasatu iragarki taulan jarri den egutegia eta ordutegia errespetatuz.
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
- Banatutako bikoteen arteko konbenioak eta tutela/adopzioen kasuetan iaztik aldaketarik, ez balego, ez da ezer aurkeztu behar.
- Minusbalien paperak bai aurkeztu behar dira
Euskal Herritik kanpo egiten badira errenta deklarazioak, bai aurkeztu behar dira.
Ogasunezko aitorpenean aitortu gabeko diru-sarreren dokumentuak bai aurkeztu behar dira.
Aitorpena egiten dutenek eta Lanbideko diru-laguntzen agiriak ez dira aurkeztu behar (diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan badu, orduan bai)
BERRIAK:
On-line egin daitekek edota ikastetxetik pasatu.















