Lehenengo egunean jantokira gelditzen diren umeek jantokiko arduradunari ohar bat ekarri beharko dute irteerako ordua ( 14:00 edo 15:00 ) zein izango den jakiteko.
Kategoria: ALBISTEAK
Ekainaren 18tik aurrera jardunaldi trinkoa daukagu ,ordutegia honako hau izango da:
Sarrera: 09:00etan (edo 10:00 etan 2 – 3 urtekoak)
Irteera: Etxean bazkaltzen dutenak 13:00etan
Jantokian bazkaltzen dutenak, bakoitzak aukeratutakoaren arabera, 14:00 edo 15:00etan.
Egun hauetan HHko ikasleak goiko atetik irtengo dira eta LH koak beheko hesitik .
Ekainaren 21ean, ostirala, goizeko 10:30ean hasi eta 12:00ak arte, kurtso bukaerako jaialdia ospatuko dugu.
Uda zoriontsua opa dizuegu, ondo izan eta ostiralean, denok jaira!!
Gogoratu datorren ikasturteko lehen eguna irailaren 9a izango dela.
Aurkezpena 11:00etatik 13:00etara izango da.
EKAINAREN 5ean, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara
Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da
GAI ORDENA
- Aurreko aktaren onarpena URRIKO ASANBLADAREN AKTA [PDF]
- Iragandako ikasturteko kontularitza- itxiera eta datorren ikasturteko kuotak
- Ikasturteko Urteko Plana
- Batzordeen aldaketa
- Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )
BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.
————————————————————————————
Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Ekainaren 4an, asteartea, baino lehen:
Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.
Dakizuen bezala uda heltzear dago eta horrekin batera udako Saharar kanpamentua ere. Aurten 4 urtetik 11 urte bitarterainoko haurrak datoz Izurtzako Etxera.
Beraz oraingoan ere zuen laguntza behar dugu. Goian aipatutako urte horietako haurrentzako oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, eskolako amantalak, berokiak, bainujantziak etab. behar ditugu. Donazio hori egin nahi izanez gero, Zabalarra eskolan uztea besterik ez duzue ekainaren 3tik 14ra.
Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 21ean, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak,…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten bait da.
Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere pintxoekin, pastelekin eta gozokiekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.
Elikagaiekiko intolerantziak edota alergiak dituztenentzako gune bat atonduko da.
Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren 10a baino lehen. Zure datuak eta zurekin harremanetan nola jarri zabalarra@gmail.com helbidean edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.
Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta zabalarraige.org blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –
2019KO ZABALARRAKO FESTARAKO BOLUNTARIOAK
1. IZEN ABIZENAK
2. IZEN ABIZENAK
TELEFONOA
E‐MAILA
Tortila/bizkotxoa eramango dut
Jardueretan lagunduko dut (tailerrak, sukaldea, taberna, jolasak…)
Beste gauzetan lagunduko dut (antolaketa, garbiketa…)
ZE ORDUTEGITAN NAHIAGO DUDAN :
15:00‐17:00 17:00‐19:00 19:00‐22:00
Igandean ekainaren 2an 13:00etan Ezkurdiko kioskoan Durangoko Artisten Elkarteak antolatutako lehiaketako sari banaketa egongo da eta gure eskolako bost ikaslek jasoko dute saria.
Aurkeztutako Artelan guztiak Ezkurdiko udal aretoan daude ikusgai maiatzaren 24tik ekainaren 9ra.
Sarrera librea da nahi duenak ikusteko aukera izan dezan.
Sari banaketara eta erakusketa ikustera joatera animatu zaitezte!!!