Inklusio Batzordetik hainbat nazionalitatetako gurasoak animatu nahi ditugu datorren abenduaren 15ean kulturartekotasun une bat partekatzera, elkar ezagutzeko, elkarrekin aberasteko, zalantzak eta beharrak trukatzeko, guztion artean eskolaren eta gurasoen elkartearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta inklusio batzorde berria ezagutzeko. Denok gara Zabalarra!! Zatoz eta partekatu!!

Eguna: abenduaren 15a.
Ordutegia:15-16tara
Elkargunea: eskolako sarrera, karrajoa.

Animatu eta hurbildu. Ongi etorri guztioi!!

Inklusioazabalarra@gmail.com

Partekatu

Guraso Elkarteak abenduaren 4an, Igandean, Olentzeroren etxera (Izenaduba, Mungia) irteera antolatu du.  

Bisita gidatuak 09:45 eta 10:00ean izango dira eta gutxi gora behera, bi orduko iraupena izango dute. Autobusa 8.45ean irtengo da Kurutziaga Ikastola aurreko geldiunetik.  

60 eserleku daude, eta hauek izena ematen den ordena jarraituz beteko dira.

Azaroaren 23an, asteazkenean,  izena eman eta ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etik 17:15era.  

-12€ pertsonako (sarrera+busa)  

Pertsona bakoitzak bereak gehi beste famili bat apuntatu ahalko dau.  
Umeei lehentasuna emateko, famili bakoitzeko heldu bat. Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez.
irteerakzabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
Partekatu

Urtero ETB Maratoiak pertsona eta elkarte desberdinek parte hartzeko animatzen ditu eta kantu bat proposatzen du eta dirua biltzeko idearekin.
Aurten diru hori esklerosi anitzaren ikerkuntzarako erabiltzea erabaki dute “Geldiezinak gara” lelopean. Horretarako Gatiburen “Euritan dantzan” kantuaren erritmora bideoak grabatu eta bidaltzera animatzen dute, eta Zabalarrak parte hartzea proposatzen dizuegu.
Honegatik datorren azaroaren 14an, astelehena, 4:30etan, eta eguraldi txarra egingo duela aprobetxatuz, saskibaloi zelaian batzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, bertan kantatu eta dantzateko.
Hemen duzue kantuaren esteka.

https://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/videos/detalle/8989362/video- karaoke-de-cancion-euritan-dantzan-de-gatibu/

Gogoratu zerbait berdea ekartzea soinean zein eskuan “Bustitzen naiz”

Partekatu

Familia agurgarriak
Inkestan egon den partaidetza urriagatik eta baiezkoen kopurua kanpamentuen batzordeak ezarritako gutxienekora heltzen ez zirenez, aurten ez da neguko kanpamenturik egongo.
Eskerrik asko parte- hartzaile guztioi.

Kanpamentuen batzordea

Partekatu

 


Datorren igandea 13, Hontza Extrem Otxandion dagoen abentura parkera joango gara egun pasa,  bertan zuhaitzen artean zirkuito desberdinak egiteko aukera dago 4 urtetik gora adin guztientzat.

Bakoitzak bere bazkaria eroango dau eta bazkal ostean Orienting egingo dogu Otxandiotik zehar.
• Prezioa; 14€ pertsonako
• Ekintza egiten dutenek bakarrik ordaindu
beharko dute.
• Ordutegia; 10rretatik 17:00ak ingururarte.
• Bakoitza bere kotxean joango da, nahi dauenak
lineako autobusean joateko aukera dauka,
bertatik 15min dago geltokia.
• Izena eman eta ordainketa egiteko eguna ostegunean 10 izango da karrajuan 16:45tatik 17:15ak arte

Partekatu

Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude.
Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan) Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira

Hartzeko egunak:
– Azaroroak, 2,4 eta 8. Karrajoan, 16:45 etatik 17:45 etara.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 8a baino lehen aroadiazgarcia62@gmail.com eta i.bilbatua@hotmail.es helbide elektronikoaren bidez.

Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…)

Partekatu