Familia agurgarriak,

   Zabalarrako Guraso Elkartetik eskolaz kanpoko eta kiroletako jarduerak ordaintzeko modu berria prestatzen ari gara, aplikazio berri bat ezarriz. Horregatik, beharrezkoa da familia guztiei mezu elektroniko bat bidaltzea nobedade honen berri emateko. Ekainean egindako Batzarraren arabera, 2022-2023 ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduerak banku-transferentzia bidez ordaindu beharrean, hilabete bakoitzaren hasieran bidaliko dizkizuegu ordainagiriak. Hau da, kopurua bankuaren bidez pasatuko zaizue. Aurten, azaroan hasiko gara sistema berri honekin; beraz, lehen kuota datozen egunetan pasatuko zaie familiei, eta hala izango da hilero ikasturte honetan eskolaz kanpoko eta kiroleko jarduerak amaitu arte.

Azaroan lehenengo bi kuotak pasako dira: Urriko kuota eta azarokoa.

Edozein zalantza, idatzi zabalarrafinantzak@gmail.com helbidera.

Eskerrik asko

Zabalarrako Guraso Elkartea

Partekatu

2022ko EKAINAREN 07an OSPATUTAKO ZABALARRA BITAÑO GURASO ELKARTEKO ASANBLADAKO AKTA (KOPIA)

Asanblada 17:00etan hasten da, familien 22 ordezkariz osatua.

Mahai nagusian Leire Recalde lehendakari moduan eta Mireia Cebada idazkari moduan.

Deialdian power pointean aurkezturiko gai ordenarekin hasten da

1.- Aurreko aktaren onarpena.

Aho batez onartzen da.

2.- 21/22 Ikasturteko ekonomi-balantzea

2021/22 eko ekonomi balantzea azaltzen dut, dirusarrerak eta gastuak zehaztuz.

3.- 21/22 Ikasturteko ekintzen balorazioa

Kurtsoan Komisio desberdinetako partehartzaileak, kurtsoan zehar egindako ekintzen balorazioa azaltzen dute, baita etorkizuneko proiektuak ere. Balorazio orokorra, positiboa izan da.

Umezaintza eta irteeren komisiona ez dago power point-ean errakuntza batengatik. Halan ta guztiz, beraien balorazio eta helburua azaltzen da.

4.- Komisioko partaideen aldaketa

Batzorde desberdinetako partzehartzaile berrien osaeraren berri ematen da, non zozketa bidezko hautaketa erabili den, bolondresez gain.

5.- Galdera eskariak

Ez da galdera berririk jaso.

Batzarra 18.15etan ematen da amaitutzat

Partekatu

URRIAREN 24ean, ASTELEHENA

Arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara

Eskolako liburutegian

GAI ORDENA

Estatutu onarpena
Iradokizunak, kontsultak, proposamenak(zabalarra@gmail.com posta elektronikorabidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.

OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

Partekatu

URRIAREN 24ean, ASTELEHENA

Arratsaldeko 17:30etatik 18:00etara

Eskolako liburutegian

GAI ORDENA

Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena(Eskolako Blogean eskuragarro)
21/22 ikaturteko ekonomi- balantzea
22/23 Ikasturteko ekintzak (kirorak, eskolaz kanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
Juntaren erreleboa
Iradokizunak, kontsultak, proposamenak(zabalarra@gmail.com posta elektronikorabidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.

OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

Partekatu

Kaixo, familiak!!  

Datorren ekainaren 8an, 16:40etatik 17:10etara  Zabalarrako kamisetak, Sudaderak, Botilak… salduko dugu.

Prezioak:  

Kamisetak: 7€  

Sudaderak: 17€  

Helduentzako sudadera: 22€

Botilak: 6€

Eskertuko genuke dirua justo ekartzea.

Tokia:  

Karrajuan, erdiko atetik sartutan

Eskerrik asko

Partekatu