Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da.
Aurten lelo hau aukeratu dugu: “Hamaika koloretako eskola, hamaika koloretako mundua”.
Horren bidez, guztiok desberdinak garela eta horrek aberasten gaituela islatu nahi dugu.
Eskolan hainbat jarduera egingo ditugu tolerantzia sustatzeko.
Hezkuntza-komunitate gisa, dauden sexu-aukera guztiak normalizatu behar ditugu, eta
intolerantziaren aurka borrokatu.
Sexualitatea, gure intimitatea adierazteko dugun modua da. Garenaren eta sentitzen
dugunaren eta ingurumenaren arteko elkarreraginaren emaitza da. Horrek esan nahi du ez
dagoela sexu-adierazpenaren modu bakar bat, gizon-emakumeen patroitzat hartzen dena,
baizik eta elkarreragin sexualeko patroi sorta bat dagoela, erabat baliozkoak eta naturalak.
Sexualitatea, beraz, pertsona osotik ulertu behar da, bere emozio-, afektibitate-, sexu-,
portaera- eta premia-adierazpenekin. Naturalizatzeko ahalegina egin behar dugu,
aurreiritziak, estereotipoak eta tabuak ezabatuz.
Kaixo, familiak:
Bihar euria egingo duela ikusita bertan behera utziko dugu musukoen salmenta eta datorren asteazkenera pasatuko dugu, ordutegi eta leku berean.
Beraz, datorren maiatzaren 5ean, 16:10etatik 16:40etara, eskola kanpoko bankuetan egongo gara.
Eskerrik asko, eta barkatu eragozpenak.
Asteburu honetan Porrotx pailazoa eta Leire Bilbao idazlea Durangon izan dira udal herriko txikienei heriotzaren aurrean nola jokatu irakasteko asmoz. Pailazoek aurreko neguan aurkeztutako Amaren intxaurra espektakuluaren jarraipen bezala egiten dute, zeinetan heriotzaren gaia jorratzen den.
Ekitaldian pailazoa eta idazleaz gain ikastetxe ezberdinetako umeek gereziondo bat landatu zuten hildako senitartekoen oroimenez
Kaixo, familiak:
Datorren apirilaren 28an, 16:10etik 16:40etara, “ZABALARRAKO MASKARAK”, Poltsak eta kamisetak saltzen egongo gara.
– Maskarak: 6€
– Poltsak: 5€
– Kamisetak: 7€
– Produktu Sorta:
o maskara + poltsa 10€
o maskara + kamiseta: 12€
LEKUA: Eskola kanpoko bankuetan egongo gara
Animatu zaitezte!!
Kurtso amaiera hurbiltzen doa eta, honekin batera, udalekuak.
Aurten Zabalarra Eskolatikk udalekuak antolatzeko asmoa dugu baina familien beharrizanak jakitea gustatuko litzaiguke, dauden segurtasun neurriak behar bezala jarraitzeko. Horretarako inkesta bat betetzea eskatuko dizuegu zuen seme- alabak udalekuetan izena eman nahi izanez gero.
Prezioa oraindik zehazteke badago ere beste urte batzuen antzekoa izango da (65€/ asteko, zenbat eta aste gehiago apuntatu orduan eta merkeago) eta ordutegia 9etatik 14etara.
Inkesta ez da loteslea izango baina ahalik eta zehatzen erantzutea gustatuko litzaiguke. Mesedez, bidali ostirala aurretik. Eskerrik asko
Kaixo, familiak:
Datorren martxoaren 5ean, 16:45etik 17:15etara, Zabalarrako musukoak saltzen egongo gara.
Musukoekin batera eskolako poltsak ere salgai jarriko ditugu.
Maskarak: 6€
Poltsak: 5€
Produktu Sorta: maskara + poltsa 10€
LEKUA: Kristaleretan, eskailerak igota
Animatu zaitezte!!
Familia agurgarriak
Eusko Jaurlaritzatik idazki hau jaso dugu:
“Osasun publikoko langileei miaketa-lana errazteko eta eskola-kiroleko entrenamenduetan gerta daitezkeen harreman estuak ezagutzeko, parte-hartzaile guztiei eta, adingabeen kasuan, familiei jakinarazi beharko zaie erakunde horretako COVID19 arduradunaren telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa”.
Beraz, datuak pasatzen dizkizuegu.
COVID 19 ARDURADUNA: Olatz Perez Barreña
TELEFONOA: 605 72 84 44
EMAILA: zabalarrakirola@gmail.com
Besterik gabe, jaso agur bero bat
Zabalarra eskolako kirol batzordea