2021eko abenduan abian jarritako “Euskaraz jolasten Euskara ikasten” proiektuak harrera ona izan du eta jarduera hau ikasturte amaierara arte luzatuko dela jakinarazi nahi dizuegu. Beraz, martxoaren 1etik aurrera, zuen seme-alabek ekimen honetaz gozatzen jarraituko dute.
“Euskaraz jolasten Euskara ikasten” proiektuaren helburua eguerdiko patioa dinamizatzea da, euskara transmisore gisa erabiliz. Horrela, zuen seme-alabek hainbat jarduera eta jolasez gozatu ahal izango dute, aste bakoitzeko astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo diren bi begiraleren dinamizazioaren bidez. Ordutegia 12: 30etik 15: 00etara da eta 4 urtetik gorako haur guztiei zuzenduta dago.
Zalantzarik izanez gero, idatzi extrescolareszabalarra@gmail.com helbidera.
Agur bero bat.
Eskolaz kanpoko Batzordea





Eguraldi ona aprobetxatuz Santa Agedara egin dugu mendi buelta behar bada han egongo zela pentsatuz.
Tartetxo batean berarekin hizketan
